Lekornen bizi den Azerbaijango migrante bat kanporatua izateko arriskian dagoela salatu du Eskuz esku elkarteak. Apirilaren 23an atxilotua izan ondoren 45 eguneko epea eman zioten Frantziar Estatutik alde egiteko. Elkarteak elkarretaratzea deitu du maiatzaren 12rako Baionan.
Tofig Guliev apirilaren 23an Itsasun atxilotu zuten aduanako kontrol batean. Uztaritzeko polizia-etxera eraman eta ordu gutxira aske utzi zuten. 45 eguneko epea eman zioten herrialdetik irteteko eta bertara itzultzeko debekua inposatu zioten. Guliev Azerbaijangoa da, bi haurren aita da eta duela urtebete inguru bizi da Lekornen.
Eskuz esku elkarteak laguntza material eta humanitarioa eskaintzen die Ipar Euskal Herrira iristen diren migratzaileei eta franziar lurraldetik alde egiteko Gulievi ezarritako agindua salatu du. Familiako kideek babes politikoa eskatu zuten Frantziako Estatura iritsi bezain laster, baina txostena osorik ez betetzeagatik erregulazio eskaera egin gabe geratu zen, eta elkarteak dioenez horregatik jaso du orain "zigor bortitz hori".
Elkarte eta abokatuaren laguntzarekin errekurtsoa jarri diote erabakiari, baina administrazioak erabakia bere horretan mantendu du. Gulieviren egoera salatzeko eta ezarrri dizkoten neurriak baliogabetzea eskatzeko elkarretaratzea deitu du elkarteak maiatzaren 12an, 17:00etan Baionako suprefeturaren aurrean.
Neurria Texaseko (AEB) gobernadore Greg Abbott kontserbadorearen proposamena da. Migratzaileen aurkako beste hainbat politika erasokor aplikatu ditu aurretik: kontzertinen instalazioa, mugako patruilen sorrera, eta migratzaileen deportazioa estatu demokratetara autobusez.
Salatu dute mugan hil diren etorkinak "mugaren gaineko neurri politikoen emaitza" direla, eta Ipar Euskal Herrira iristen direnek ere "muturreko egoerak" bizi dituztela.
Migratzaileak pilatuta eta baldintza negargarrietan dituzten Frantziako Estatuko zentroak (CRA) hustu eta ixteko eskatu dute, tartean Hendaiakoa, gainerako herritarrak konfinatuta dauden bitartean koronabirusaz kutsatzeko arrisku itzela baitute horietan. Macronen formula... [+]
EAEn 539 egin zituzten eta 404 Nafarroan. Batez beste, egunean 2,6 kontrol jarri zituzten.