Aixeindar sozietateak bi dorre tokiz aldatuko ditu zentral eolikoaren proiektuak Azazetan eragindako ingurumen kalteak konpontzeko. Arabako Mendiak Askeren ustez, baina, aldaketa horiekin "ezinezkoa" da inguruneak jasango dituen kalteak saihestea.
Iberdrola eta EVE Energiaren Euskal Erakundeak osaturiko Aixeindar sozietateak Azazetan egin asmoa duen zentral eolikoko bi haize errota tokiz mugituko ditu, 2021eko abenduan Arabako Foru Aldundiko teknikariek egindako txostenean jaso eta gero ingurumen-inpaktua larriak eragingo dituela.
Ramiro González Arabako Ahaldun Nagusiak iragarri zuen aldaketa pasa den astelehenean eta, "erabat konbentzituta" agertu da proiektua horrela "bideragarria" izango dela.
Arabako Mendiak Aske plataformaren aburuz, birkokatze horrek ez ditu "inolaz ere" zuzentzen foru teknikariek jarritako eragozpenak, ezta ingurumenari egingo zaizkion kalteak ere. Azaldu duenez, "ezinezkoa" da landareriaren eta faunaren gaineko kalteei buruzko azterlan zehatzik egitea, denboran gutxienez urtebeteko tartean behar delako horretarako.
"Zentrala eraikitzea aurreikusten den eremua korridore ekologiko garrantzitsua" dela gogorarazi du plataformak. Gainera, salatu du "lur errearen" estrategia bat dagoela proiektuarekin, hau da, egin ondoren "nahiz eta legez kanpokoa izan, kaltea konponezina da".
"Gure lurraldeaz jabetzen dira Europako iparraldeko energia-beharrak eta interes industrialak elikatzeko, gure mendiak kolonizatuz eta suntsituz", esan du, eta horren adibide jarri du Gereñun dagoen azpiestazioa, bere ustez Europako goi tentsioko "autobidearen" barruan dagoena.
Ramiro Gonzálezi eskatu diote "ordezkatzen duen lurraldearen interesak defendatu ditzala, eta ez gure landa-ingurunea bereganatzen eta suntsitzen duten transnazional energetikoena".
Azaroaren 26an ekintza ikusgarria antolatu du Arabako Mendiak Askek Gasteizko Andra Maria Zuriaren plazan: 200 metroko haize errota irudikatuko dute eta elkarretaratze bat egingo dute. Herritarrak bertan parte hartzera gonbidatu dituzte.
Ezkeltzun eraikitzekoa zuten parke eolikoaren egitasmoa, momentuz ez dute gauzatuko. 2022ko otsailean jakin zen Ezkeltzun parke eolikoa eraikitzeko zegoen asmoa. Hortik aurrera, ibilbide bat egin du gaiak, baina badirudi, momentuz, proiektuak ez duela aurrera egingo. Hala... [+]
Araba mendebaldeko Gaubeako proiektu eolikoak eskualdeko energia berriztagarrien potentziala areagotzea helburu duela adierazi du Mendia Wind enpresak. Gasteiz eta Arratzua-Ubarrundia udalerrietan hiru parke fotovoltaiko egiteko proiektua aurkeztu du, bere aldetik, San Miguel... [+]
Arano eta Hernani inguruetan Repsol eta Endesa enpresek eraiki nahi dituzten makro-zentral eolikoen aurkako txosten kritiko mardula egin du Mikel Alvarez ekintzaile ekologista donostiarrak. Bere esanetan, "Euskal Herrian planteatzen den era horretako azpiegitura... [+]
Erramun Galparsoro eta Joxe Manuel Muñoz aranoarrak dira. 22 eta 30 urte daramatzate, hurrenez hurren, 440 metroko garaieratik itsasoari begira dagoen eta 114 biztanle dituen Nafarroako herri txiki hartan bizitzen. Inguruetan Repsolek eraiki nahi duen zentral eoliko... [+]
"Sare elektrikoak eta lurraldea: sistema energetikoa eztabaidagai" hitzaldia emango du Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile eta irakasleak. Herribizigune eta Ezkeltzu Bizirik taldeek elkarrekin antolatu dute hitzaldia.
Aixeindar SA enpresak "Laminoria" izeneko zentral eolikoa eta fotovoltaikoa eraiki nahi du Arraia-Maeztu, Iruraiz-Gauna eta Donemiliagako lurretan. Proiektu horrek Eusko Jaurlaritzaren ingurumen baimena jasoko ote duen ikusteko dago. ARGIAren eskuetara iritsi da... [+]
Aixeindar enpresak haizea neurtzeko 82,5 metroko dorre meteorologikoa instalatua du 2023tik Analamendin. Dorrearen egonkortasuna eta segurtasuna bermatzeko, lurrera altzairuzko hainbat kablerekin ainguratu zuen enpresak. Arabako Mendiak Aske elkarteak salatu du hegaztiek... [+]
Arabako Mendiak Aske elkarteak zorionak eta eskerrak eman nahi dizkio Arabako Foru Aldundiko Natura Ingurunearen Zerbitzuari, Bonelli arranoa gure lurraldean berriro sartzeko Aquila a-Life proiektuarekin lortutako arrakasta dela eta.
Guztiz kontziente gara proiektu honek... [+]
Enpresa batek Irimo mendian zentral eolikoa eraikitzeko asmoa zuela iragarri zigun aspaldi batean haize kolpe batek. Gehienek ezin zuten sinistu, inondik ere. Are gutxiago Irimo mendiaren orografia eta izaera harritsua ezagutzen dituztenek. "Baina ba al dakizu ze nolako... [+]
Enigma Green Power enpresak "Ikatz Gane" deitu dion proiektu eolikoa egiteko "aldez aurreko administrazio-baimena" eskatu du. Bost haize errota jarri nahi ditu. Enigma Green Powerren jabe bakarra Arena Green Power da, eta honen kargudunen artean da Endesa.
Kolitza mendiaren magal batean eraiki nahi zituzten haize erroten proiektua atzera bota du Eusko Jaurlaritzak, hala adierazi du Balmasedako alkateak. Baina horren ordez, "eragin gutxiago" duen beste zentral bat aurreikusi dute inguru bertsuan. Maiatzaren 26an Euskal... [+]
Energiaren sektoreari loturiko konpainiak bere zuzendari nagusia aldatu du, doikuntzak iragartzearekin batera. Euskal Herriko lantegietan ia 3.000 langile aritzen dira eta sindikatuak kezkatuta agertu dira, kaleratzeak ekar litzakeelako erabakiak.
Martxoaren 20an Barakaldoko BECen egingo du Europako industria eolikoak bere urteroko kongresua, "Wind Europe" deitu diotena. 10:00etan atarian elkarretaratze zaratatsua deitu du EH Bizirik sareak.
Berriztagarriek Galizian ere sukarra bizi dute eta proiektu ugari justizia auzitegietan dira momentu honetan. Galiziako Justizia Auzitegi Nagusiak haietako hamahiruren gaineko suspentsioa agindu du, eta horretarako bere irizpideak egokitu ditu Espainiako Auzitegi Gorenak... [+]