Azazetako zentral eolikoari baimena eman dio Jaurlaritzak

  • Aixeindar enpresak Arabako zentral eoliko honetan ezarri nahi dituen zortzi haize erroten proiektuak Jaurlaritzaren baimena jaso du. Ebazpena maiatzaren 2an argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Bertan jartzen duenez, proiektuan hainbat aldaketa egin beharko dituzte, ingurumenean izango duen eragina murrizteko. Hilabeteko epea dago errekurtsoa jartzeko.

Azazeta bailara. Argazkia: Leioa Mendi Taldea.

2023ko maiatzaren 02an - 11:57
Azken eguneraketa: 13:08
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Aixeindarren proiektuaren arabera, zortzi haize errota jarri nahi dituzte Azazetan, 40 Megawatteko energia ekoizteko. Udal hauei eragiten die proiektuak: Bernedo, Arraia-Maeztu, Alegría-Dulantzi, Iruraiz-Gauna eta Donemiliaga.

Arabako Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria den Pedro Rodríguez Díazek sinatua da administrazio-baimena, apirilaren 12an eta maiatzaren 2an argitaratu da. Baimen honetan proiektuak ingurumenean izango duen eragina murrizteko 16 esparru izendatzen dira.

Hartu beharreko neurrien artean daude, besteak beste: hiru errota lekualdatzea. Kokapen berrietan honako azterketak egin beharko dituzte proiektua exekutatu aurretik: azterketa botanikoa, hegazti-faunarena, zaratarena... Beste neurri bat da Azazeta Gainaren eta Donemiliagako Azpiestazioaren arteko tartean erdi-tentsioko linea lurperatzea.

Fauna babesteko, haize erroten geldialdi hauek jarri ditu baldintza moduan Jaurlaritzaren baimenak: maiatzaren 1etik urriaren 31ra, ilunabarra baino 30 minutu lehenagotik ilunabarra baino lau ordu geroagora arte, aldi berean 15 ºC-tik gorako tenperatura-kondizioak eta 7 m/s-tik beherako haize-abiadurak daudenean.  Eta proiektuan elektrokuzioaren eta talkaren aurkako prebentzio-neurriak txertatu beharko ditu Aixeindarrek.

Goi-tentsioko lineaherriguneetatik 200 m-tik gorako distantziara mugitu beharko da, eta etxebizitza isolatuetatik 100 m-ra. "Hori ez bada bideragarria, bermatu beharko da fluxu-dentsitatea edo indukzio magnetikoa 100 µT-tik beherakoa dela" zehazten du Jaurlaritzaren baimenak.

Proiektua abiarazteko gehienezko epea bi urtekoa da. Jaurlaritzak esana du 2025erako martxan egotea espero duela.

Orain arte alegazioak aurkeztu dituzten taldeak

2021eko apirilean argitaratu ziren oinarrizko proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa. Honen berri izan ostean, honako hauek aurkeztu zituzten alegazioak: Equo Berdeak, SEO Birdlife, Saguzarrak Zaintzeko eta Aztertzeko Elkartea (SECEMU), Ekologistak Martxan Araba, Gaden Elkartea, Arabako Natur Institutua (IAN-ANI), Mendiak Aske, Lautada Landa Garapenerako Elkartea, Lasierrako, Durrumako (Donemiliaga), Trokonizko, Korresko, Eginoko eta Añuako Administrazio Batzarrak eta Zalduondoko Udala; halaber, 3.236 alegazio partikular jaso ziren.

Maiatzaren 20an Gasteizen "Lurraren defentsan Euskal Herria Bizirik" manifestazioa deitua dute, besteak beste, Azazetako zentral eolikoaren aurka ari diren taldeek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Parke eolikoak
Urumeako Mendiak Bizirik
“Eolikoen enpresak harroago datoz herri txikietara”

Erramun Galparsoro eta Joxe Manuel Muñoz aranoarrak dira. 22 eta 30 urte daramatzate, hurrenez hurren, 440 metroko garaieratik itsasoari begira dagoen eta 114 biztanle dituen Nafarroako herri txiki hartan bizitzen. Inguruetan Repsolek eraiki nahi duen zentral eoliko... [+]


Euskal Herriko zentral eoliko handiena Urumeako mendietan

Arano eta Hernani inguruetan Repsol eta Endesa enpresek eraiki nahi dituzten makro-zentral eolikoen aurkako txosten kritiko mardula egin du Mikel Alvarez ekintzaile ekologista donostiarrak. Bere esanetan, "Euskal Herrian planteatzen den era horretako azpiegitura... [+]


2024-10-22 | Estitxu Eizagirre
Alvaro Camposek energiari buruzko hitzaldia emango du urriaren 24ean Zizurkilen

"Sare elektrikoak eta lurraldea: sistema energetikoa eztabaidagai" hitzaldia emango du Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile eta irakasleak. Herribizigune eta Ezkeltzu Bizirik taldeek elkarrekin antolatu dute hitzaldia.


2024-10-22 | Estitxu Eizagirre
Arabako Aldundiak Jaurlaritzari
TXOSTENA ESKLUSIBAN | “Laminoriako parke eolikoak ekarriko lukeen ingurumen eragina ez da onargarria”

Aixeindar SA enpresak "Laminoria" izeneko zentral eolikoa eta fotovoltaikoa eraiki nahi du Arraia-Maeztu, Iruraiz-Gauna eta Donemiliagako lurretan. Proiektu horrek Eusko Jaurlaritzaren ingurumen baimena jasoko ote duen ikusteko dago. ARGIAren eskuetara iritsi da... [+]


2024-10-15 | Estitxu Eizagirre
Aixeindar enpresak Iturrietako mendilerroan jarria duen dorreak ez ditu hegaztien babeserako neurriak bermatzen, Arabako Mendiak Askek salatu duenez

Aixeindar enpresak haizea neurtzeko 82,5 metroko dorre meteorologikoa instalatua du 2023tik Analamendin. Dorrearen egonkortasuna eta segurtasuna bermatzeko, lurrera altzairuzko hainbat kablerekin ainguratu zuen enpresak. Arabako Mendiak Aske elkarteak salatu du hegaztiek... [+]


Bizitza luzea Entzia Bonelli arrano gazteari

Arabako Mendiak Aske elkarteak zorionak eta eskerrak eman nahi dizkio Arabako Foru Aldundiko Natura Ingurunearen Zerbitzuari, Bonelli arranoa gure lurraldean berriro sartzeko Aquila a-Life proiektuarekin lortutako arrakasta dela eta.
Guztiz kontziente gara proiektu honek... [+]


Meaka-Irimo bizirik!

Enpresa batek Irimo mendian zentral eolikoa eraikitzeko asmoa zuela iragarri zigun aspaldi batean haize kolpe batek. Gehienek ezin zuten sinistu, inondik ere. Are gutxiago Irimo mendiaren orografia eta izaera harritsua ezagutzen dituztenek. "Baina ba al dakizu ze nolako... [+]


2024-05-24 | Estitxu Eizagirre
Hernani, Arano eta Elduain arteko mugetan bost haize errota jarri nahi dituen proiektuaren atzean Endesa dago

Enigma Green Power enpresak "Ikatz Gane" deitu dion proiektu eolikoa egiteko "aldez aurreko administrazio-baimena" eskatu du. Bost haize errota jarri nahi ditu. Enigma Green Powerren jabe bakarra Arena Green Power da, eta honen kargudunen artean da Endesa.


Balmasedako zentral eolikoaren proiektua atzera bota dute, “gutxiago eragingo” duen beste bat egiteko

Kolitza mendiaren magal batean eraiki nahi zituzten haize erroten proiektua atzera bota du Eusko Jaurlaritzak, hala adierazi du Balmasedako alkateak. Baina horren ordez, "eragin gutxiago" duen beste zentral bat aurreikusi dute inguru bertsuan. Maiatzaren 26an Euskal... [+]


2024-05-09
Siemens Gamesak “doikuntzak” iragarri ditu eta kezka areagotu da langileen artean

Energiaren sektoreari loturiko konpainiak bere zuzendari nagusia aldatu du, doikuntzak iragartzearekin batera. Euskal Herriko lantegietan ia 3.000 langile aritzen dira eta sindikatuak kezkatuta agertu dira, kaleratzeak ekar litzakeelako erabakiak.


2024-03-18 | ARGIA
EH Bizirik elkarretaratze zaratatsura deitu du Europako industria eolikoaren kongresuaren aurrean

Martxoaren 20an Barakaldoko BECen egingo du Europako industria eolikoak bere urteroko kongresua, "Wind Europe" deitu diotena. 10:00etan atarian elkarretaratze zaratatsua deitu du EH Bizirik sareak.


Galizian 13 parke eolikoren proiektuak geldiarazi ditu justizia auzitegiak, ingurumenean izan ditzaketen ondorioengatik

Berriztagarriek Galizian ere sukarra bizi dute eta proiektu ugari justizia auzitegietan dira momentu honetan. Galiziako Justizia Auzitegi Nagusiak haietako hamahiruren gaineko suspentsioa agindu du, eta horretarako bere irizpideak egokitu ditu Espainiako Auzitegi Gorenak... [+]


2024-02-27 | ARGIA
Lurraren defentsan “Hamaika” erakusketa artistiko ibiltaria abiatuko dute Beran martxoaren 1ean

"Hamaika arrazoi lurraldea defendatzeko" izeneko erakusketa artistiko honetan, Euskal Herriko hamaika ilustratzailek parte hartu dute eta makroproiektu eolikoek kaltetutako Euskal Herriko zenbait familia eta bizilagunen hamaika testigantza ere jasotzen dira. Etxalarko... [+]


2024-02-27 | ARGIA
Antzuolan 200 metroko haize errota irudikatu dute giza katean

Irimo mendian Cilda Energy SLU enpresak 200 metroko bi haize errota ezarri nahi ditu, Trekutz izeneko proiektuaren baitan. Dimentsioaz jabetzeko giza katea egin dute Antzuolan otsailaren 25ean, Meaka-Irimo herri plataformak deituta "berriztagarriak bai, horrela ez!"... [+]


Eguneraketa berriak daude