Azaroak 25: pandemiak Osakidetzan


2020ko azaroaren 25an - 13:23

Osakidetzak %80 emakume ditu bere langileen artean, gaur egun COVID-19aren aurka borrokatzen lehen lerroan, eta pandemia horri aurre egiteko behar bezala babestuta ez egoteaz gain, babesik gabe jarraitzen dute berdintasunaren aldeko borroka zahar honetan. Izan ere, gelditzen ez den bizitza honetan, dena ez da koronabirusa, hori eta konpondu gabeko betiko arazoak dira.

Baliabide eta langileen urritasuna eta lidergo eta antolaketa faltak lan-ingurunea gero eta aurkakoagoa bihurtzen ari dira.

Ez gobernatzen gaituena, eta are gutxiago Osakidetza, ez dira egon eta ez daude prestatuta errealitateari aurre egiteko: emakumeak bizitzari eusten, ordaindutako zaintzaren edo ordaindu gabeko zaintzaren mende dagoen bizitza horri. Zaintzen ez den kontu hori.

Erantzunkidetasuna edo kontziliazio-eskubidearen aldeko neurriak partxeatu egiten dira, eta gizonen eta emakumeen arteko soldata-arrakala areagotzen baino ez dute laguntzen; Osakidetzan, %24koa da emakumeen aurkako arrakala. Euskal enpresa publiko handieneko langileek babesgabetasuna pairatzen dute desberdintasunaren aspaldiko pandemiaren aurrean.

Enpresa honek ez du Berdintasun Planik. LAB hasieratik borrokatu da eta ekarpenak egiten aritu da, araudia betetzeko soilik ez den plan bat ateratzeko ahaleginean, hori baita, zoritxarrez, ohikoena. Zirriborroek hainbat urte daramate trastelekuan, berrikusi eta baztertu egiten dira Berdintasun Sailetik buruzagitza desberdinak igarotzen diren heinean; zirriborro bat han-hemen... Osakidetzako Berdintasun Plana marmotaren egunarekin konpara dezakegu.

"Zer egiten du Osakidetzak? Nola babesten ditu salatzaileak? Bada, beti bezala: eskuak garbituz, inolako erantzukizunik bere gain hartu gabe"

Komikoa izango litzateke, ez balitz izango gertaera horrek eta sexu-jazarpenari eta sexuan oinarritutako jazarpenari buruzko protokolo espezifikorik ez izateak, beste gabezia batzuen artean, kasuistika onartezinak uzten dizkigulako. Esate baterako, langileek salatutako jazarpenak egotea, eta epaitegietan ebazten diren bitartean salatzaileek oro har baja hartzea, lanpostua lekuz aldatzea eskatzeko prest egonik ere, kasu askotan ustezko jazarleek beren lekuetan lasai lan egiten jarraitzen duten bitartean. Ez nahastu, ez da erruduna babestu behar, errugabetasun-presuntzioa babestu behar da!

Zer egiten du Osakidetzak? Nola babesten ditu salatzaileak? Bada, beti bezala: eskuak garbituz, inolako erantzukizunik bere gain hartu gabe, batzuetan auzibidean dagoela argudiatuz (nahiz eta barneko administrazio-prozesua geldiarazten duen, demandatuaren aurkako prebentzio-neurriak hartzeko aukera dago); beste batzuetan, berriz, gatazken-konponbide auzi gisa kudeatuz.

Urte luzez beste aldera begiratzeak sortutako amnesiak gertaera horiek beren antolaketan, egituran, gertatzen direla ahantzarazten die. Lankideen arteko gatazka gisa ezkutatzea indarkeria-mota hori ez identifikatzea, ez salatzea eta horren aurka ez egitea da.

Osakidetza zuzenbide pribatuko erakunde publikoa da, eta sarriegi erakusten digu bigarrenaren pisua lehenarena baino handiagoa dela; izan ere, berdintasun-plana eta sexuagatiko indarkeriaren aurkako protokoloa edukitzeko derrigortasunari buruzko legeak ez betetzera ausartzen da. Baina gogorarazi nahi diegu, beste edozein enpresak bezala, jazarpen-jokabideak edo antzekoak prebenitzeko, egiaztatzeko eta zuzentzeko mekanismoak sortu behar dituela, eta ez lukeela etsipenera eraman behar jazarpen jarduerak salatu nahi dituen langilea.

Jokabide horiek gizartean sortzen duten alarma soziala eta Osakidetzaren ekintzarik ezak biktimei eragindako kalte morala salagarriak dira. Jakina, ezer gutxi espero daiteke berdintasunari buruzko prestakuntzarik gabeko zuzendaritza batean egituratutako erakundetik, hau da, berdintasunari buruz hitz egiteko lehenik desberdintasunei eta genero-indarkeriari buruz hitz egin behar dela ulertzeko gai ez den erakundetik. Ez da eredu bat gizartearentzat, ezta pazienteentzat ere. Eta ez dugu nahi infantilizatuko gaituen neurririk, horretaz arduratzen baita jada Eliza eta haren segizioa.

Noiz arte salatzailearen babesgabetasuna eta estigmatizazioa, tratu txarrak ematen dituenaren zigorgabetasuna, erru guztien gaineko administrazioaren absoluzioa?

Argi dago Berdintasun Plan bat edo hainbat protokolo izateak ez duela gizarte honetan egiturazko arazo bat konponduko, baina benetan lagungarria ez dena da plan eta protokolo horiek ez edukitzea. Eta horiek ditugunean, aktibatu ditzagun, amaitu dezagun indarkeria eta diskriminazio mota guztiekin.

Nekatuta gaude beti gu eta gure bizitzak baino lehentasunezkoagoa den zerbait egoteaz.

 

* Lurdes Barragan Osakidetzako LABeko Emakume arloko arduraduna da.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Euskal herriarentzat nolako Estatu bat nahi dugu?

Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da... [+]


Ez da gelako elefante bakarra

Hizpidea jarri zuen Pello Salaburuk sare sozialetan, aipatuta hemendik hamabost urtera etorkinen pisua Bizkaian biderkatu egingo zela, biztanle guztien %22 izateraino, eta hori badela “zinez euskararen mehatxua”. Jakina, horrela botata, beste zehaztasunik gabe, azkar... [+]


2024-07-24 | Itxaro Borda
Estres test

Laugarrenez altxatu da eguzkia Baionako besten eremu setiatuan eta uste dut, septentrioko Euskal Herri honetan, hatsa hobekiago hartzen dugula, batez ere gure hiru diputatuak Fronte Herritar Berrikoak direlako eta olde beltz-kakia hirugarren postura zokoratu dugulako. Bi gauza,... [+]


2024-07-24 | Ahoztar Zelaieta
JELkumeak

Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile berriaren iritziz, Imanol Pradales lehendakariak "esperientzia handiko emakumez eta gizonez osatutako gobernua osatu du, sektore profesionaletan errespetatuak eta Euskadirekin konpromisoa hartu... [+]


2024-07-24 | Tere Maldonado
Hezkuntza sailburuari gutun irekia I

Pedrosa andere agurgarria:

Zorionak, Hezkuntza sailburu izendatu zaituztelako. Ez da ardura berria zure gainean izango duzuna aurrerantzean. Ederto ezagutu behar duzu Hezkuntza Saila, lau urte sailburuorde eman ostean. Ikasturtea bukatuta, kontu batzuk gogoratu nahi nizkizuke... [+]


Trump presidenteordea eta Putin ukrainar presidentea

Joe Bidenen narriadura kognitiboaren eztabaidak bi urte inguru ditu. Batzuetan portaera bitxia zuen, beste batzuetan ez zitzaion ondo ulertzen edo egiak ez ziren gauzak esaten zituen, semea Iraken hil zitzaiola, adibidez. Halere, establishment liberalak bere egoera kognitiboari... [+]


Materialismo histerikoa
Ilara on

Ilarei buruzko artikulu bat irakurri nuen duela bizpahiru egun, Guillem Martinezena, eta ez dakit ondo ulertu nuen. Kontatzen zuen etxe azpian ezer berezirik ez zuen izozki denda bat daukala, eta azken aldian ireki orduko izaten duela jendea, bata bestearen atzean ordenatuta,... [+]


Teknologia
Arreta hezten

Ez dut oso argi gure bizitzak gidatzeko, banaka, botere nahikoa dugun, baina saiatzen jarraitu behar dugula bai. Taldean gauza asko egin badaitezke ere, egunero gure buruarekin borroka bakartia dugu aurrera egiteko. Gizaki gehienok, bizitzea den norabide bakarreko ur... [+]


Eguneraketa berriak daude