Jaurlaritzaren Parisko egoitzaren historia: Gestaporen atzaparretatik berriz EAJren eskuetara

  • Hamarkada askotako eskaeraren ostean, Parisko Marceau etorbidearen 11. zenbakian dagoen jauregi historikoa EAJren esku geratu da azkenean. Jeltzaleentzat, balio monetariotik harago, balio sinboliko itzela du eraikin horrek, erbestearekin eta faxismoaren kontrako borrokarekin bete-betean lotzen baititu.

Parisen Marceau etorbidean dagoen eraikin honetan izan zuen Eusko Jaurlaritzak bere egoitza historikoa. Egun Cervantes Institutua dago.

2025eko urtarrilaren 23an - 13:55
Azken eguneraketa: 16:49

Parisko Marceau etorbidearen 11. zenbakian dagoen jauregi historikoa EAJren esku geratu da azkenean. Baina eztabaidarik ez da falta izan, besteak beste Alderdi Popularrak aitzakia gisa erabili duelako Espainiako Kongresuan bozkatu behar zen omnibus dekretua-ren aurka egiteko, esanez Pedro Sánchezek jeltzaleei egindako “oparia” dela.

Espainiako Gobernuak frogatutzat jo du txosten baten bidez, jauregia EAJren inguruko pertsonek Mexikotik bidalitako diruarekin erosi zela eraikina 1937an

Espainiako Gobernuak frogatutzat jo du, txosten baten bidez, jauregia EAJren inguruko pertsonek Mexikotik bidalitako diruarekin erosi zela 1937an, oraindik Euzkadiko Gobernua osatu gabe zegoenean. Horregatik, orain hasierako jabeari itzuli dio, eta Cervantes Institutua berriz, alokairuan izango da bertan, gutxienez 2030. urtera arte.

“EAJ dirua lortzeko alderdi aprobetxategia bihurtu da”, bota du Miguel Tellado PPko bozeramaileak eztabaidaren erdian, Aitor Esteban eta EAJko beste kideak asaldaraziz. Izan ere, jeltzaleentzat, balio monetariotik harago, balio sinboliko itzela du eraikin horrek, erbestearekin eta frankismoaren kontrako borrokarekin bete-betean lotzen baititu.

Amerikako euskaldunen diruarekin

Senatik Arc de Triomphera doan Avenue Marceau etorbidean dagoen eraikin dotore hori, Helène Brawn estatubatuarraren eskuetan zegoen 1937an Rafael Pikabea EAJko diputatuak alokatu zuenean. Lau solairukoa eta Haussmannen estiloan eraikia –Parisko beste jauregi asko bezala–, kokapen ezin hobea zeukan eman nahi zioten funtziorako: Euzkadiko Gobernuaren bulegoak izatea.

Rafael Pikabearen izenean hainbat bulego gastu 1937ko otsailean. Hasieratik eraikinak zein funtzio izango zuen garbi izan zuten jeltzaleek. Euskadiko Artxibo Historikoa

Baina Jose Antonio Agirrek gobernua osatu gabe zeukan oraindik. Horregatik, erosketa prozesua beste modu batean egin zen. Eduardo Jauregi historialari eta Euskal Abertzaletasunaren Agiritegiko koordinatzaileak Deia egunkarian duela urte batzuk argitaraturiko erreportaje batean azaldu zuenez, Mexikon zegoen Francisco Belaustegieta enpresariaren eta bere familiarengana jo zuten dirua lortzeko. Denera 65.000 dolar bidali zituzten handik, eta horrekin lotu ahal izan zuten erosketa; 1.460.000 libera ordaindu zituzten.

EAJk bazuen eskarmenturik bere kideen kontrako errepresioa saihesten, Primo de Riveraren diktaduraren garaitik, eta nahiago izan zuen izen-mailegatzaile bat erabili

Baina eraikina beste pertsona baten izenean jarri zuten, Marino Ganboa ontzigilearen izenean zehazki, AEBetako nazionalitatea baitzeukan. EAJk bazuen eskarmenturik bere kideen kontrako errepresioa saihesten, Primo de Riveraren diktaduraren garaitik, eta nahiago izan zuen izen-mailegatzaile bat erabili.

Gero, eraikinaren titulartasuna Finances et Entreprises sozietatearen izenean jarri zuten, Eusko Jaurlaritzak Frantziako Estatuan zituen beste ondare askorekin egin bezala.

Avenue Marceau 11ko eraikina 1940 inguruko argazki batean. Sabino Arana fundazioa

Gestapok konfiskaturik

Naziek Paris hartu zutenean jauregia Gestapoko agenteek konfiskatu eta frankistek okupatu zuten. Pedro Urraca polizia frankista ezauna zegoen tartean, Lluis Companys Kataluniako presidentea atxilotu eta fusilatua izan zedin entregatu zuena.

Espainiar enbaxadoreak esan zuen Espainiako Altxortegiko dirua erabili zela erosketan, gezur borobila, dirua erbesteko euskaldunek bidali zutelako, ikusi dugun bezala

1943an, Senako Auzitegiaren agindu batek Finances et Entrepriseseko jabetza guztiak agintari frankisten eskuetan utzi zituen. Horretarako, espainiar enbaxadoreak esan zuen Espainiako Altxortegiko dirua erabili zela erosketan, gezur borobila, dirua erbesteko euskaldunek bidali zutelako, ikusi dugun bezala.

Urte horietan Hogar Español elkartearen eta Falangeren egoitza izan zen Avenue Marceau 11, eta “gorriek” erbestera eramandako ondasunak Berreskuratzeko Komisioaren zentro bezala erabili zuten egoitza. Han biltzen zuten erresistentziari konfiskatutako dokumentazio baliotsua, besteak beste Araba Sarea eta antzeko talde klandestino askoren kontrako operazioak egin ziren informazio horren bidez.

Pedro Urraca polizia frankista, Frantziako Estatuan jardun zuen oso modu ankerrean eta besteak beste Eusko Jaurlaritzaren egoitza okupatu zuen. Sabino Arana fundazioa

Erbesteko Jaurlaritzaren erreferentzia

1944an, behin Paris askatuta, berriz ere euskal jatorriko pertsona talde batek jauregia bereganatu zuen soldadu aliatuen laguntzaz. Ondorengo urteetan egoitza hori erbesteko Eusko Jaurlaritzaren erreferentzia nagusietako bat bihurtu zen.

Izan ere, Finances et Entrepreses sozietateak sekula ez zuen onartu 1943ko Senako Auzitegiaren erabakia: “Sententzia horren baliotasuna eta oinarria zalantzan jarri behar dira”, dio Euskadiko Artxibo Historikoan kontserbatzen den dokumentu batean. Euskaldunen Lagunen Nazioarteko Ligari alokatu zion eraikina, eta honek aldiz, Agirreren erbesteko gobernuari.

Baina jabetzaren inguruko tira-birak ez ziren inondik inora amatatu: 1951n berriz ere Senako auzitegiak berretsi zuen jauregia Espainiako Estatuarena zela, eta euskal ordezkaritza handik egotzi zuen.

Erbestean zeuden euskaldunen erreferentzia izan zen Parisko egoitza. Sabino Arana fundazioa

“Sentimendu” kontu bat

Geroztik, EAJk hamarkada askotako borroka legala eraman du Avenue Marceau 11 berriz ere eurentzat izan dadin. Espainiako Gobernuarekin buruturiko negoziazioetan sarritan jarri dute mahai gainean gai hori. Iñaki Anasagastik duela gutxi gogorarazi duenez, Jose María Aznarren eta Mariano Rajoyren exekutiboekin ere adostu zuten eraikinaren itzulera, euren botoen truke, nahiz eta azkenean ezin izan zuten bete.

Orain, PPren, Voxen eta Juntsen botoekin Omnibus dekretua atzera bota badute ere, jadanik ez dago atzera bueltarik, eraikinaren titulartasuna aldatzeko agiriak duela aste batzuk sinatu baitzituzten EAJk eta Espainiako Gobernuak: “Guretzako hau sentimendu kontu bat da eta justizia demokratiko kontu bat ere bai”, ziurtatu du Estebanek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Europar Batasuna eta Errusia
‘Ostpolitik’, oihartzun fin hura

Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]


Eugene Pottier
‘Kanta iraultzaileak’: inoiz galduko ez den kantuaren gauza

Ereserkiek, kanta-modalitate zehatz, eder eta arriskutsu horiek, komunitate bati zuzentzea izan ohi dute helburu. “Ene aberri eta sasoiko lagunok”, hasten da Sarrionandiaren poema ezaguna. Ereserki bat da, jakina: horra nori zuzentzen zaion tonu solemnean, handitxo... [+]


Lineal A idazkunik luzeena

Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]


Gizonak frontera, emakumeak zubira

Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]


Resako aztarnategia Andosillan
Ebroko muga zaharraren lorratzetan

Nafarroako Erriberako Andosilla herrian, sorpresa ugari ematen ari den indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadiko arkeologoak eta herritar boluntario taldeak. Resako aztarnategian orain arte oso ezezaguna zaigun Goi Erdi Aroko gizarteak hobeto ulertzeko aztarnak aurkitu... [+]


2025-03-31 | ARGIA
Iruña-Veleia afera argitzea eta ondarea ez suntsitzea eskatu dute Gasteizen

Iruña-Veleia auzia “behin betiko” argitzea eskatu dute martxoaren 30ean, Gasteizen egindako manifestazioan. Iruña-Veleia argitu, ez suntsitu plataformak aztarnategian egindako “txikizioak” salatu ditu eta Arabako Foru Aldundiaren ardura... [+]


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


Homosexualen aurkako Bilboko auzitegia

Bilbo, 1954. Hiriko Alfer eta Gaizkileen Auzitegia homosexualen aurka jazartzen hasi zen, erregimen frankistak izen bereko legea (Ley de Vagos y Maleantes, 1933) espresuki horretarako egokitu ondoren. Frankismoak homosexualen aurka egiten zuen lehenago ere, eta 1970ean legea... [+]


2025-03-26 | Axier Lopez
Espainiako Guardia Zibilaren historia bat
Hemendik alde egiteko arrazoiak

Fusilamenduak, elektrodoak eta poltsa, hobi komunak, kolpismoa, jazarpena, drogak, Galindo, umiliazioak, gerra zikina, Intxaurrondo, narkotrafikoa, estoldak, hizkuntza inposaketa, Altsasu, inpunitatea… Guardia Zibilaren lorratza iluna da Euskal Herrian, baita Espainiako... [+]


Koordinakundea eratu dute, Bigarren Mundu Gerran deportatu zituzten euskal herritarrak ezagutarazteko

Deportazioaren Memoriarako Euskal Koordinakundeak aintzat hartu nahi ditu Hego Euskal Herrian jaio eta bizi ziren, eta 1940tik 1945era Bigarren Mundu Gerra zela eta deportazioa pairatu zuten herritarrak. Anton Gandarias Lekuona izango da haren lehendakaria, 1945ean naziek... [+]


Eguneraketa berriak daude