Gasteiz Antzokia eraikitzeko Auzolana pilotaleku autogestionatua botatzea baztertu du Urtaranek

  • "Gasteiz Antzokia errealitate bihurtzeko frontoia mantendu behar bada, hala izango da", adierazi du alkateak. Oihaneder Euskararen Etxea kudeatzen duen Lazarraga elkarteak begi onez ikusi du erabakia.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko uztailaren 19an - 12:20
'Il Sogno del Palazzo' proiektuak ideia-lehiaketa irabazi du.

Udalak Gasteiz Antzokia diseinatzeko antolatutako ideia-lehiaketako proiektu irabazlea Il Sogno del Palazzo izan da, Taller Basico de Arquitectura taldearena. Proiektuak proposatzen du Auzolana frontoia botatzea, eta lurpeko frontoi bat eraikitzea; horren gainean, antzokia eraikiko litzateke.

Dena dela, Udalak gogoratu du proiektutik zenbait gauza aprobetxatu ditzakeela, eta beste batzuk ez; eta Gorka Urtaran alkateak esan du Auzolana mantenduz Gasteiz Antzokia eraikitzeko prest dagoela. Hala jakinarazi zuen atzo udaletxean egin zen Euskararen Elkargunean. Gasteiz Antzokia eraikitzeko proiektua "guztiona" izan behar duela adierazi zuen alkateak, "eta guztion artean aztertu beharko dugu Eskoriatza Eskibele etxadiko espazioan non kokatzen dugun Gasteiz Antzokia".

Horrez gain, Udalak proiektuaren zirriborro bat aurkeztea proposatu du Urtaranek, ondoren Elkargunean landuko dena.

Alkatearentzat proiektu hau lehentasunezkoa da, "baina euskara arloko eragile sozial eta kulturalen adostasunarekin egin behar da. Ez badago adostasunik, porrot egingo du, eta hori da, hain zuzen ere, ekidin nahi duguna",  gaineratu du. "Gasteiz Antzokia errealitate bihurtzeko frontoia mantendu behar bada, hala izango da".

Lazarraga elkartea, konforme

Oihaneder Euskararen Etxeak kudeatzen duen Lazarraga elkarteak begi onez ikusi du "udal gobernuak Gasteizko euskalgintzako eta Alde Zaharreko eragileen iritzia eta eskaera aintzat hartu izana".

"Fase bat itxi da, auzolana pilotalekua alde batean utzi da", adierazi du elkarteak, eta orain beste fase bati ekiteko unea dela gaineratu du, "guztion artean egitasmoa lantzea eta adostea", hain zuzen ere.

Zentzu horretan, bi dira hemendik aurrera egin beharreko lanak. Batetik, etorkizuneko proiektu arkitektonikoaren oinarriak adostu behar dituzte, eta horretarako ideia lehiaketara aurkeztutako proiektuen ideiak aztertuko dituzte. Bestetik izaera juridikoa, kudeaketa eta baliabide ekonomikoak adostu behar dira. Horretarako dagoeneko lan-talde bat martxan da udaletxean. Hala, abendura bitartean lanketa egingo dute, eta 2018an proiektuaren lizitazioarekin hastea da asmoa.

Albiste hau Arabako Alean idatzi dute eta CC by-sa lizentzia baliatuta ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
Salaketa jarriko du Ertzaintzaren tiro baten ondorioz barrabila galdu zuen gizonak

Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.


Gasteizko Korda espazio okupatua desalojo arriskuan dagoela salatu dute

Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.


“Aurrez aurre egin zidan tiro, barrabiletan apuntatuta, 30 metro baino gutxiagora”

Bilboko Etxarri II gaztetxearen hustuketan gertatutakoaz hitz egin du Ertzaintzaren jaurtigai baten ondorioz barrabila galdu duen 33 urteko bizilagun batek. Beste zenbait bizilagunekin zegoen han, gaztetxeko kideen elkartasunean, "modu baketsuan".


Okupazioaren kontrako epaiketa azkarrak indarrean sartuko dira ostegunetik aurrera

Azaroaren 19an Justiziaren Eraginkortasunari buruzko Legea eta Prozedura Kirminalaren Legea aldatu zituen Espainiako Kongresuak, beste lege sorta batzuk onartzearekin batera. Horrek epaiketa azkarrak egitea, pisu turistikoen erregulazioa aldatzea edo kaleratze zehatz batzuen... [+]


Birundaren aldeko manifestazioa egin dute Donostiako Parte Zaharrean barrena

Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.


“Lokala eta bertako eragile guztien materiala itzultzea” exijitu dute Donostiako Birundako kideek

Joan den asteko kaleratze "ilegala" salatzeko, manifestaziora deitu dute ostiral arratsalderako.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Burlatako gaztetxearen aldeko protesta amaitutzat eman dute Gazte Asanbladako kideek

Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]


Burlatako udaletxean kateatuta igaro dute gaua bi gaztek, gaztetxearen desalojoaren aurka

EH Bildu agintean dagoen udalak gaztetxearen etorkizuna ziurtatzeko aterabide bat adosteari "uko" egin diola salatu du Burlatako Gazte Asanbladak. Beste hainbat gaztek udaletxe kanpoan kanpatu dute, eta goizean zehar bertara hurbiltzeko dei egin dute.


2025-03-11 | Gedar
Burlatako eta Errekaldeko gaztetxeen defentsan, indarrak batzera deitzen ari dira

Iruñerrian bat egin dute hainbat Gazte Asanbladak, Burlatako Gaztetxearen alde. Etxarriren desalojoa gelditzera deitzeko, bestalde, manifestazio bat antolatu dute Bilbon hilaren 28rako.


'Gaztetxeak Bertsotan'
“Gazteon ahots kritikoa entzunarazi nahi dugu, txapelketaren formak determinatu gabe”

Asteburu honetan hasiko da Gaztetxeak Bertsotan egitasmo berria, Itsasun, eta zazpi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko ondorengo hauetan: Hernanin, Mutrikun, Altsasun, Bilboko 7katun eta Gasteizen. Iragartzeko dago oraindik finala. Sariketa berezia izango da: 24 gaztez... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Arabako musika kolektiboak
Guk geuk, geure erara

Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]


2025-02-03 | Gedar
Azaroan Astrabuduan desalojatutako etxea, berreskuratua

70 urteko emakume bat eta bere biloba bota zituzten euren etxetik, baina hura bereganatu dute berriz. Etxea defendatzeko konpromisoa azaldu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.


2025-01-21 | Hala Bedi
Ekaitz Samaniego (All In Da Haus): “Hemen irabazle bakarrak preso politikoak dira”

Joan dira All In Da Hauseko hiru final aurrekoak. Oñati, Gernika eta Hendaiako Gaztetxeetaraino iritsi da freestyle txapelketaren bederatzigarren edizioa. Orain arte egindako bide honen balorazio positiboa egiten dute antolatzaileek, "Euskal Herriko txoko hauetan,... [+]


Eguneraketa berriak daude