Preso gasteiztarrari 2022ko uztailean onartu zion hirugarren gradua Arabako espetxeak, eta horrekin irteera baimenak. ARGIAk jakin duenez, beste bi preso gasteiztar daude Auzitegi Nazionalaren ebazpenen esperoan. Iragan asteazkenean Asier Rodríguez Santurtziko presoa itzularazi zuen espetxera Auzitegi Nazionalak, gradua lehengoratu ostean.
2002an espetxeratu zuten Roberto Lebrero. Auzitegi Nazionalak helegitea onartuz gero, bigarren gradura eta erregimen itxira bueltatuko litzateke. Egun, astelehenetik ostegunera bitartean eta lotarako sartu behar du espetxean.
ARGIAk jakin duenez, beste bi euskal preso politikori emandako hirugarren graduen aurka ere aurkeztua du helegitea Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak. 2022ko otsailean espetxeetako tratamendu batzordeek hainbat euskal presori hirugarren gradua onartzen hasi zirenetik dozenaka helegite aurkeztu ditu fiskaltzak: momentuz, zazpi errefusatu ditu Auzitegi Nazionalak, eta beste zazpi onartu.
Asier Rodríguez espetxeratua
Asteazkenean Asier Rodríguez preso santurtziarra espetxeratua izan zen berriz ere, Auzitegi Nazionalak hirugarren gradua kendu eta bigarrengoa berrezarri ostean. Azaroan jaso zuen Rodríguezek hirugarren gradua.
Larunbatean mobilizazioa egin zuen Sarek Santurtzin, Rodríguezen espetxeratzea eta Auzitegi Nazionalaren jarrera salatzeko: “Beste behin ere, horretarako ardura eta beharrezko informazioa duten Espetxe Tratamenduetako Batzordeen erabakiaren aurka egin du Audientzia Nazionalak, presoek garatu beharreko espetxe ibilbidea eta etxerako bidea oztopatuta”. Dozenaka helegite aurkeztu ditu Auztiegi Nazionaleko Fiskaltzak espetxeek euskal preso politikoei onartutako hirugarren graduen aurka, eta horien ondorioz, hainbat presok bueltatu behar izan dute espetxeko erregimen itxira.
?Asteazkenean jakin genuen moduan, Asier Rodrigez, Santurtziko presoa espetxera itzularazi dute, ezarritako hirugarren gradua atzera bota dutelak ?Oharra: https://t.co/TH3Sw7IrUS ? ETXERAKO BIDEAN OZTOPORIK EZ! #GraduErregresiorikEZ! Asier #Etxera! ???? pic.twitter.com/Q8x9uocfMR
— Sare #EtxeraBideaGertu ???? (@sare_herritarra) January 28, 2023
>/center>
Urte hasiera honetan ere Bilboko kaleak bete ditu Sare Herritarrak larunbatean Bilbon antolatutako manifestazioak. Presoei ezartzen zaizkien salbuespeneko lege eta tratamenduekin amaitzea eskatu dute amaierako ekitaldian, eta memoria “kolektibo” bat eraikitzea... [+]
Larunbat honetan egingo da Bilbon euskal preso politikoen aldeko urteroko manifestazioa. Gero eta preso gutxiago dago, baina 2011n ETAk bere jarduera armatua eten zuenean inork gutxik irudikatuko zuen handik hamabost urtera oraindik gatazka haren ondorioz espetxeratutako... [+]
Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.
Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]
Datorren larunbaterako, urtarrilaren 11rako, Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa deitu du, beste urte batez, Bilbon. Aukera paregabea da gure herriarentzat elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko, hainbat hamarkadatan liskar bortitzetan murgilduta egon... [+]
Konponbide prozesuari eta etxeratze prozesuari behin betiko amaiera emateko aldarrikatuko dute, eta euskal preso behin betiko etxean nahi dituztela. Laguntza ekonomikoa jasotzeko Bizumkada Nazionala ekimena jarri dute martxan.
Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.
Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.
Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.
Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.
Zerk harritu zintuen gehien kartzelatik atera zinenean? Galdetu didate maiz azken urte eta erdian.
Bilboko kaleak turista eta bi hankadun txakurrez lepo daudela ikusteak, adibidez? Edo egoera politikoaren aldaketak? Lehenengoak akitu eta amorratu nau, badago zer borrokatzen... [+]
Fermin Muguruzak kontzertua eskaini zuen pasa den larunbatean Martuteneko kartzelan, Iñaki Pikabea 'Piti' eta Joseba Sarrionandia ETAko kideek espetxe horretatik ihes egin eta 39 urtera. Orain, kontzertua dela-eta hainbat jenderen kexak jaso ostean, Eusko... [+]
Josune Arriaga eta Aurken Sola, hurrenez hurren, hamalau eta hamasei urteko espetxealdien ostean, baldintzapeko askatasunean irten dira kalera Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren ebazpenaren bidez.
Europar Batasunak presoen zigorren bateratzea erabaki zuen 2008an. Espainiak ez zuen agindu hori bete. Legearen erreforma etorri da, orain. 52 presori eraginen die neurriak. Sare elkarteko kide Mikel Mundiñanok xehetasunak eman dizkigu Metropoli Forala saioan.