11/13 makroepaiketan, 47 auzipetuetako bat da Ibon Meñika bizkaitarra, eta hilabeteotan auzipetuen bozeramaileetako bat izan da. 2013an atxilotu zuten Herrira elkarteko beste zenbait kiderekin batera, eta sei urteren ostean eseri zen Espainiako Auzitegi Nazionaleko akusatuen aulkian. Tarte laburrez eseri ere, hasi orduko amaitu baitzen epaiketa akordio batekin. Akordioaren goxoez eta gaziez, errepresioaren ondorioez edo etorkizuneko erronkez aritu gara berarekin hizketan.
“Ez gatoz Espainiako Auzitegi Nazionalera justizia bila”, esan zenuen astelehenean auzitegiaren aurrean, justu epaiketara sartu aurretik. Zer bilatu zenuten aretoan?
Jakitun gara Auzitegi Nazionalaren moduko salbuespen epaitegietatik ez dela inoiz justiziarik eratorri euskal herritarrentzat. 2019an ere ezin dugu horrelakorik espero. Bi motibazio nagusik bultzatzen gintuzten. Uste dugu euskal jendartearen gehiengoak atzean utzi nahi dituela errepresioari loturiko injustiziak, bat egiten duela espetxeak husteko aldarriarekin, eta zentzu horretan espetxeak 47 pertsona gehiagorekin ez betetzea bazen helburuetako bat. Bestetik, azpimarra berezia jarri nahi genuen oraindik orain indarrean dagoen salbuespeneko espetxe politikan, eta euskal preso eta iheslarien auzia konponbidean jartzeko beharrean. Ekarpen kolektibo bat egin nahi genuen, sufrimendua atzean utzi eta aurrera begira konponbidea elikatzeko norabidean.
Ekarpen kolektibo bat egin nahi genuen, sufrimendua atzean utzi eta aurrera begira konponbidea elikatzeko norabidean.
Helburuetako bat ez dugu guztiz bete: Arantza Zulueta eta Jon Enparantza bost hilabetez espetxeratuko dituzte. Nabarmendu nahi dugu haien jarrerak ahalbidetu duela kontsentsuzko erabaki kolektiboa hartzea.
Erabakia kolektiboa eta kontsentsu bidezkoa izan behar zuela argi genuen. Horrek ez du esan nahi eztabaidarik egon ez denik, kontraesanak ez daudenik, egoera gogor eta tentsurik bizi izan ez dugunik. Baina hartu dugu erabakia, eztabaidak eztabaida, sosegu horrekin.
Emozionalki, nola irten zineten epaitegitik? Aldarte serioak eta hunkidura aurpegiak ziren nagusi auzipetuen artean...
47 pertsona zigortuak izan gara, eta hori ez da berri ona Euskal Herriarentzat. Horrelako zigorrak onartzeak badu bere zama. Ez da erraza, oso erabaki gogorrak hartu beharrean aurkitzen zara. Eta testuingurua salbuespen politikak aplikatzen dituen salbuespen epaitegi batena da. Baina erantzukizunez jokatu nahi izateari erantzuten dio erabakiak. Epaitegitik irtetean, ardura hori irudikatu nahi genuen.
47 pertsona zigortuak izan gara, eta hori ez da berri ona Euskal Herriarentzat. Horrelako zigorrak onartzeak badu bere zama.
Espainiako Auzitegi Nazionalak ez du inoiz euskal herritarron antolakuntzaren eta borrokaren zilegitasuna epaituko, ez du gure jarduera ona edo txarra izan den erabakiko. Horrela ulertzea oso garrantzitsua da, bestela Auzitegi Nazionalari ematen baitiogu hori erabakitzeko boterea. Guk preso eta iheslariak etxeratzeko lanean jarraituko dugu, borroka horretan aktibo izaten jarraituko dugu. Eta gure lana epaituko duen bakarra Euskal Herria izango da. Gu horri zor gatzaizkio.
Bestetik, hau ez da epaiketarekin hasi. 2013tik datoz atxiloketak, espetxeratzeak, ziurgabetasuna, poliziaren jarraipenak, norberaren eta ingurukoen sufrimenduak, eta beste. Astelehenean, ziklo hori guztia ixten da, eta hustuta geratzen zara.
Akordioak errelatoaren borrokan eragina duela uste duzu?
Preso eta iheslarien aldeko lanarekin eta sustenguarekin amaitzea zen estatuaren helburua, gure aurka egitean. Sei urte pasa dira lehenengo atxiloketetatik. 2019an gauden honetan, estatuak bere helburuak lortu ditu? Noski baldintzatu duela, baina guk uste dugu euskal jendarteak estatua gainditu duela. Asistentzia juridiko, mediku zein afektiboa izaten jarraitzen dute presoek; euskal jendarteak mobilizatzen jarraitzen du; konponbideak aldarrikatzen dituen gehiengo gero eta zabal bat dago. Gu ez gaude tresnak defendatzeko, helburu politiko batzuen alde urratsak emateko baizik.
Euskal jendarteak “dena da ETA” tesi juridiko-politikoa gainditu du, eta hortaz gure ekarpena beste bide batean kokatzen dugu. Urrats hauek guztiak preso eta iheslariak etxeratzeko aukera berriak sortu ditzakete? Agian bai, guk hori uste dugu. Eztabaidagarria da noski, baina bokazio horrekin egin dugu, konbentzimenduz, eta hori da eztabaida.
Noiz disolbatuko da Auzitegi Nazionala? Noiz utziko dio euskal herritarren bizitzak baldintzatzeari? Hori da auzitan jarri beharko genukeena, ez auzitegiak dioena edo ez dioena.
Zulueta eta Enparantzaren espetxeratzea aipatu duzu. Inhabilitazioak ere ondorio gordinak ditu hainbat auzipetuen kasuan, ezta?
Zalantzarik gabe. Administrazio publikoan lan egiteko debekuak gutako askori eragiten dio, kostu pertsonal handia suposatzen du. Batzuek zuzenean pairatuko dute zigorra. Horrek ere erabakia kontsentsuz hartu izanaren balorea handitzen du. Isunak ere hor daude, ia 60.000 euro dira. Eta ia bizitza osorako diren beste ondorio batzuk ere. Aurrekariak izateak, esaterako, berriz zigortua edo espetxeratua izateko arriskua handitzen du.
Gutako askorentzako ez da lehen zigorra. Adibidez, ni neu eta Egoitz [Lopez de la Calle] “dena ETA da” teoriaren eta ilegalizazio estrategiaren lehendabiziko makroepaiketan izan ginen zigortuak [Jarrai-Haika-Segi makrosumarioa, 2005ean epaitua]. Asteleheneko epaile berbera zen epaimahaiko presidente. Eta etorkizunean ere errepresioa pairatzen jarraituko dugu. Astelehenean ez zen ezer amaitu.
Etorkizunean ere errepresioa pairatzen jarraituko dugu. Astelehenean ez zen ezer amaitu.
Kontsentsuz eta konbentzimenduz eginik ere, amorrua ematen al du hamalau urteren ostean epaile berberaren aurrean aurkitu eta deliturik onartu behar izatea?
Noski baietz. Egoera oso tentsio handikoa da, muturrekoa. Inork ez du bere burua ikusi nahi horrelako egoera batean, are gutxiago 2019an, presoen eta iheslarien egoera konpontzen egon beharko genukeenean.
Epaiketaren data jakinarazi zenetik, zuek eta zuen defentsak publikoki adierazi duzue akordiorako aukerak aztertuko zenituztela. Nolakoa izan da akordioa gauzatzeko prozesua?
Akordioa egoteko hiru aldek egon behar genuen ados: 47 auzipetuak; fiskaltza; eta akusazio partikularrak [AVT eta Dignidad y Justicia biktimen elkarteak]. Ez da egun batetik bestera egin daitekeen zer edo zer.
Jakinik aurreko epaiketa batzuk tankerako akordioekin itxi zirela, balizko akordio baten inguruan eztabaidak egin genituen aurretik. Aurreko hilabeteetan, une batzuetan esan digute aukerak egon zitezkeela, beste batzuetan ez zegoela akordiorako inongo tarterik. Akordioaren baldintza zehatzak zeintzuk ziren eta printzipioz aldeen adostasuna zegoela Bilboko manifestazioaren bezperan jakin genuen, baina erabateko bermerik gabe. Gauzatu, 16an bertan gauzatzen da. Uste dut batzuetan arinkeria gehiegirekin esaten direla hainbat gauza. Eta horrelakoetan zuhurtzia eta diskrezioa gakoak iruditzen zaizkit. Ez soilik gugatik, baita ere hurrengo batzuek nahi izatekotan aukera izan dezaten.
Auzipetuen herri eta auzoetan asanblada informatiboak deitu dituzue, eta eragileekin bilerak egiten ari zarete. Zer helbururekin?
Erantzukizunez eta zintzotasunez aritu nahi dugu. Jende askok lan egin du hilabete hauetako kanpainan. Eskerrak emateko beharra sentitzen dugu, eta ahal dugun neurrian horiekin guztiekin gure hausnarketa zuzenean partekatu nahi dugu. Bestetik, epaiketari aurre egiteko 350.000 euroko gastua aurreikusi genuen. Gastuak izango ditugu, baina ez horrenbestekoak, oraindik kontuak zehazterik ez dugun arren. Horrekin ere gardenak izan nahi dugu. Sobera geratzen den dirua preso eta iheslarien alde eta espetxeetako ankerkeriaren aurkako borroka eta eragileetara bideratzea da proposamena.
Injustizia sufritzen dutenekiko elkartasuna oinarrizko balore politikoa da edozein jendarte eraldaketarako.
Oro har, jaso dugun elkartasuna injustiziak pairatzen dituzten beste batzuengana birbideratu nahiko genuke. Euskal gatazkaren preso eta iheslariei helarazi, baina ez bakarrik. Baita bestelako jazarpenak sufritzen dituztenei ere, izan eraso sexista, homofobo edo arrazistak, izan jazarpen poliziala, Altsasuko gazteei eta beste. Injustizia sufritzen dutenekiko elkartasuna oinarrizko balore politikoa da edozein jendarte eraldaketarako.
Martxoaren 1ean ziren ateratzekoak, baina ia hiru aste lehenago geratuko dira aske. Arantza Zulueta Valentziako Picassent espetxean dago egun; Jon Enparantza, berriz, Estremerako kartzelan (Madril).
11/13 makroepaiketako Arantxa Zulueta eta Jon Enparantza auzipetuen espetxeratzeak salatuko dituzte asteazkenean Bilbon, Donostian eta Lekeition deitu dituen mobilizazioetan.
11/13 auzibidean epaileek jarritako zigorrari hasiera eman diote astelehenean. 47ak Herrian plataformak elkarretaratzeak deitu ditu asteazkenean.
Astelehen honetako 10:00etan hasi da 47 euskal herritarren aurkako ahozko auzia, baina berehala adierazi dute aldeen arteko akordioa zegoela eta epaiketa eten da.
Irten aurretik, larunbateko manifestazio jendetsuan jasotako babesa eskertu dute auzipetuek. Epaiketara soluzioen aldeko mezuarekin doazela adierazi dute, presoen alorrean zein “konponbidearekin lotutako afera ezberdinetan”. 601 espetxe urteko zigorra eskatzen diete... [+]
Irailaren 16an hasiko da epaiketa Madrilen. Iraganeko estrategia errepresiboak atzean uztea eta preso eta iheslari politikoentzako “soluzio agenda bat” eskatu dute auzipetuek. Asteburuan mobilizazioak egin dira haien herrietan.
ELEAK-Libre mugimenduak datorren irailaren 14an Bilbon egingo den 11/13 sumarioko 47 euskal herritar auziperatuen aurkako epaiketa salatzeko antolatu den manifestaldian parte hartzeko deia luzatzen dio euskal jendarte osoari. Makro epaiketak makro erantzuna jaso behar behar du.
Deialdiak biderkatu dira: auzipetuen herrietako ekimenek mobilizazioak deitu dituzte asteburuan. Gehiengo sindikalak kontzentrazioak antolatu ditu Hego Euskal Herriko hiriburuetan ostiral eguerdirako. Hilaren 12an Ernaik mobilizatzera deitu du, eta Etxeratek edo Sarek irailaren... [+]
Irailaren 12rako elkarretaratzeak deitu ditu gazte antolakundeak Hego Euskal Herriko lau hiriburu eta lau heziguneetan. Makroepaiketaren aurka eta auziperatutako lagunekin elkartasunez kalera ateratzeko deia egin diote euskal gazteriari.
Asteazkenean hasi eta larunbatera bitarte, egitarau mardula antolatu dute, “elkartasun uholdea” sortzea helburu. Asteburuan, auzipetuen herrietan mobilizazioak deitu dira Euskal Herri osoan. Irailaren 16an hasiko da epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta... [+]
150 norbanako ezagunek, eragilek eta sindikatuk euren babesa adierazi diote 5ak Gasteizen kanpainari eta Arabako auziperatuei. Patxi Zubizarreta idazleak landu du manifestua eta Jose Angel Cuerda alkatea, Maider Unda, Pou anaiak, Evaristo, Juanito Oiarzabal edo Toti Martinez de... [+]
Irailean ikasturte politikoa hastearekin makroepaiketa berri bat abiatuko da Espainiako Erreinuko Auzitegi Nazionalean. 2007ko 18/98 epaiketaz geroztik euskal herritar gehien epaituko dituen epaiketa da. Baita ere espetxe zigor eskari handienarekin hasten dena: 8 eta 20 urte eta... [+]
Irailaren 16an hasita, euskal presoen eskubideen defentsan aritutako 47 euskal herritar epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean: osasun arloko profesionalak, abokatuak eta presoen eskubideen aldeko eragileetako kideak dira auzipetuak. IrtenBidera. Giza eskubideak,... [+]
Auzipetuak interpelazio dinamika zabala ari dira egiten. Katalunian eta Europako Parlamentuan ere harremanak garatzeko asmoa azaldu dute. Irailaren 16an epaiketa hasi aurretik mobilizazio eta ekimen ugari izango dira.