Kontseiluak batasuna eskatu du Auzitegi Nagusiaren azken epaiaren aurrean

  • Euskalgintzaren Kontseiluak agerraldia egin du Bilbon EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Irungo udaltzaingo postuaz emandako epaiari buruz irakurketa egiteko. Erabaki politikoa izan dela eta ez dela epai isolatua azpimarratu du Kontseiluak. Halako epaiei aurre egiteko batasuna eskatu du eta elkarretaratzea deitu du larunbaterako.

Paul Bilbao epaiaren irakurketa egiten, atzean Kontseiluko hainbat bazkide dituela. Argazkia: Kontseilua.

2021eko maiatzaren 17an - 12:11

Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok berretsi du erabaki politikoa izan dela Irungo epaia eta legea bera urratzen ari dela: “Ongi legoke udalak magistratuei betearazpen intzidentea eskatzea, epaia legea urratu gabe nola aplikatu behar duen jakiteko”. Irungoa ez dela gertaera isolatua azpimarratu du Bilbaok, azken urtetan epaitegietatik datorren joera baten beste adibide bat baino ez dela. Hari horri tiraka, legearen hutsuneak bistaratu ditu Bilbaok: “Egun indarrean dagoen legeriak uzten dituen aukerak epaien bidez ixten ari dira auzitegietatik. Hau da, auzitegiak hizkuntza-politiketan eragile aktibo bihurtu dira, legeak egiten ez duena jurisprudentziaren bidez eraikitzen ari dira”.  

Hizkuntza eskubideen urraketen aurrean batzeko deia egin du Kontseiluak: “Ez da bidezkoa euskaraz bizitzeko komunitatea egin duen eta egiten ari den ahalegina auzitegiek kamustu nahi izatea; ez da, ez bidezkoa, ez eta zilegia ere. Unea iritsi da guztiok batera erantzuteko”.

Hurrengo pausoak

Irungo Udalak helegitea jarriko du eta Kontseiluak erabakia babesteaz gain prozesuan laguntzaile izateko prestutasuna agertu du. Bestalde, ostegunean eragile sindikal eta politikoekin bilera egingo du elkarren iritziak trukatzeko.

Maiatzak 22, larunbata, Kontseilua eta beste hainbat eragile, tartean sindikalak eta politikoak, Bilbon EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean jarriko dira halako esku-hartzeekiko duten desadostasuna agertzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontseilua
EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]


Kontseiluaren balorazioa EAE-ko administrazio publikoa euskalduntzeko dekretu berriaz
“Dekretuak ez die erantzuten euskararen normalizazioak dituen erronkei eta egiazko posibilitateei”

Jaurlaritzak EAEko administrazio publikoa euskalduntzeko iragarri duen dekretua baloratu du Euskalgintzaren Kontseiluak. Aurrerapauso batzuk onartzen badizkio ere, gabeziak eta eta dekretuak hasierako bertsiotik azkenera bidean izan dituen aldaketa negatiboak azpimarratu ditu... [+]


Kontseiluak dio euskararen ezagutzaren unibertsalizaziorantz egin behar dela indarra

Euskalgintzaren Kontseiluak 2023. urteko irakurketa egin eta ondorioak aurkeztu ditu ostiralean. Bertan, lurralde bakoitzean arloz arloko hizkuntza-politiketako aurrerapausoak, oztopoak eta atzerapausoak azaldu dituzte, eta 2023ak euskararen normalizazioan eta... [+]


Kontseiluak “aukera galdutzat” jo du Hezkuntza Legea

Eusko Legebiltzarrak abenduaren 21ean bozkatuko duen EAEko Hezkuntza Legearen balorazioa egin du Euskalgintzaren Kontseiluak. Legea “etorkizuneko belaunaldiei euskaraz jabetzeko eskubidea bermatzetik urrun” geratuko dela kritikatu du. Gehitu du ez dela izango... [+]


2023-11-07
Epaitegien erasoei erantzuteko protokoloa aurkeztu du Kontseiluak, eta itun berri bat bultzatzeko konpromisoa hartu

Larunbateko manifestazioaren balorazioa egin du Euskalgintzaren Kontseiluak asteartean eginiko prentsa agerraldian. Mobilizazioaren arrakastaren ondoren, euskararen aldeko itun soziopolitiko berri bat indar handiagoz sustatzen jarraitzeko konpromisoa agertu du. Oldarraldiaren... [+]


Idurre Eskisabel
“Estatuko hizkuntza gutxituetako ordezkariek harriduraz ikusten dute han PP eta Voxenak diren jarrerak hemen ezkerreko alderdiek dituztela”

Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak larunbateko manifestazio jendetsuaren balorazio baikorra egin du igande goizean Euskadi Irratian. Bildutako jendetza herritarren euskararekiko konpromisoaren erakusgarri dela adierazi du, baina PSEren eta Ahal Duguren falta sumatu... [+]


70.000 euskaltzalek olatu euskarafoboa salatu dute Bilboko kaleetan

Euskalgintzaren Kontseiluak deitutako manifestazioan 70.000 pertsona inguru elkartu dira Bilbon. Kontseiluak akordio soziopolitikoa eskatu du, euskararen aurkako oldarraldi judizialari hesia jartzeko eta etorkizunera begirako hizkuntza politikak bideratu ahal izateko.


Oldarraldi judizialaren aurrean Bilboko kaleak euskararen eta eskubideen alde betetzera deitu du Kontseiluak

Larunbatean egingo da Kontseiluak eta euskalgintzak bultzatu duten manifestazioa, Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat lelopean. Milaka lagun espero ditu Kontseiluak Bilbon, eta bertaratzeko arrazoiak gogoratu ditu asteartean eginiko agerraldian. Euskararen eta... [+]


2023-10-20 | ARGIA
Beste epai bat udalak euskara hutsean aritzearen aurka

Astebetean bigarren kolpea eman du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Lehenengoan bezala, bigarren honetan ere, udaletan euskara lehenesteko aukera zabaltzen duen udal legearen aurkako epaia izan da. PPren helegitea partzialki onartu du Auzitegi Nagusiak. Epaia ez da irmoa eta... [+]


hizkuntza politika auzitegietan
Gaztelaniaren nagusitasuna bermatzeko beste zartako bat

Uliazpi Fundazioa, Laudio, Barakaldo, Irun, Erandio... Edo beste era batera esanda: hizkuntza eskakizunak, Udal Legearen 6.2 artikulua, kontratazioetako klausulak... Sektore publikoaren euskalduntzea urrunegi joan dela esaten ari zaizkigu. Horretara dator oldarraldi judiziala... [+]


2023-10-17 | ARGIA
Udal legearen epaiak azaroaren 4ko manifestaziorako arrazoiak areagotzen dituela dio Kontseiluak

Epaia “larritasun handikoa” dela salatu du Euskalgintzaren Kontseiluak. Bingen Zupiriak adierazi du epaiak Jaurlaritzak helegitea aurkeztea "eskatzen" duela. UEMAren ustez, “marra gorri guztiak” gainditu ditu epaiak.


2023-10-16 | Ahotsa.info
Kontseiluak “zubi bat bihar oparo batera” aldarrikatu du oldarraldiaren aurrean

Euskalgintzaren Kontseiluak kultur ekitaldia egin du Iruñean euskararen sustapena eta normalizazioaren aurkako sententziak salatzeko. Azaroaren 4an Bilbon egingo dute manifestazioa.


Kontseiluak euskarazko ikasteredua orokortzea eskatu du

Gaur egungo hizkuntza ereduak “zaharkitutako tresnak” eta “ez eragingarriak” direla adierazi dute Kontseiluko kideek. Halaber, Hezkuntza Lege berria euskal gizartearen “kohesioan eta berdintasunean sakontzeko apustua” dela aldarrikatu dute.


2023-10-09 | ARGIA
Europako hizkuntza gutxituetako ordezkariek azaroaren 4ko manifestazioa babestu dute

ELEN sarean biltzen dira Europako hizkuntza gutxituetako 174 erakunde. Batzar Orokorrean, azken hilabeteotan Euskal Autonomia Erkidegoan izan den euskararen aurkako oldarraldia salatu dute. Aho batez babestu dute azaroaren 4an Bilbon egingo den manifestazioa.


“Oldarraldiari hesia jartzeko” azaroaren 4an Bilboko kaleak betetzera deitu du euskalgintzak

Agerraldia egin dute euskalgintzako erakunde nagusietako ordezkariek, azaroaren 4ko manifestazioaren inguruko xehetasunak emateko. 17:00etan aterako da Euskaldunatik, 'Oldarraldiaren aurrean: euskararekin bat, euskaraz bat' lelopean. "Azken urteetako euskararen... [+]


Eguneraketa berriak daude