“Autoreak baino gehiago, irakurleak imajinatzen duena da liburua”

  • Duela urte bi eskainitako elkarrizketan kontatu zigun idazmakina zahar bat duela etxean, tekletako letrak borratuta dituena. Baina, irakurle sentitzen dela idazle baino gehiago. Bide horretatik, jardunaldiek eragindako sentsazioez gainera, literaturaz gogoeta egin du hurrengo lerrootan, eta gomendio batzuk ere badakartza. Habanatik (Kuba) izkiriatu eta bidali ditu erantzunak sorterrira, limoi ura erabiltzeko beharrik barik, 2016ko azaroaz geroztik publikoki jarduten baitu jendaurrean. Hiriburuko unibertsitatean Euskara irakurle dabil, eta ideia berriak ere baditu mahai gainean.


2017ko urriaren 20an - 10:17
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Hainbat jende inplikatuko da datozen egunetan zure esker oneko jardunaldietan. Zelan sentitzen zara?
Ez dakit merezi dudan orain arte idatzitakoagatik, espero dut merezi izatea hemendik aurrerakoagatik. Jardunaldietan parte hartuko dutenen artean badaude nik baino gehiago merezi dutenak, frankismoa amaitu orduko, kultura debekuetatik ateratzen ahalegindu zen jendea: niri euskaraz leitzen erakutsi zidanetako bat, esate baterako, Marisa. Baten bati ipintzen zaio kartela, baina euskaldunen erresilientzia oso kolektiboa eta anonimoa izan da.  

Urrutitik jarraitu beharrak pena ematen dizu?
Ez, lotsa itzela pasatuko nuke. Gainera, inpostore bat bezala sentituko nintzateke, ze omenduak liburuak dira. Biblioteka batetik sortu da ideia, eta ondo dago liburuak izatea motiboa eta gaia.

Liburuak inportanteak dira?
Liburua berez ez da ezer. Karpa baten barruan bizi gara, medio nagusietatik irudi, mezu, informazio eta historia faltsuz bonbardatzen gaituzte, bizi garen zirkua beste aukerarik ez balego bezala, liburuak ere kontsumogaiak dira hor karparen barruan. Hala ere, liburu ondo jaurti batek zulo bat egin dezake olanean akaso. Baina, autoreak imajinatzen duena baino gehiago, irakurleak imajinatzen duena da liburua. Liburuaren pentsamendua irakurleari pentsarazten diona da.

Baduzu idazlan berririk esku artean?
Itzuli ezinak deitzen den zer bat ari naiz idazten, 1995etik aurrera egindako poemak biltzen. Testuok idatzi baino gehiago borratu egin behar izaten ditudanez gero, liburua borratzen ari naizela esan beharko nuke [barrez].

Zer liburu gomendatuko zenioke iurretar bati?
Iurretako euskarari buruzko liburu eder bat dago, Alberto Erraztiren Iurreta elizateko euskara eta toponimia. Orain, hilabete barru, Julen Kaltzadaren memoriak argitaratuko direla uste dut, Umezurtzen aberria, hori ere oso irakurgarria izango dela uste dut.

Eta zeintzuk literatura unibertsalekoak?
Liburu bi aipatuko ditut. Gaztelaniaz, Ion Arretxe hil berri denaren Inchaurrondo, la sombra del nogal, torturari buruz irakurri dudan testigantzarik hoberena. Eta, ingelesez, Ambroise Bierceren Deabruaren hiztegia, Xabier Olarrak egindako bertsioan irakurri daitekeena euskaraz.

Elkarrizketa hau Anbotok argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Joseba Sarrionandia
Baigorri-Tafalla senidetze eguna
Liturgia ez-katoliko bat Urdozeko kaperan

Kasu Hegoaldeko begirada horri. Lehen-lehenik desmitifikatu larre berde, etxe zuri eta teila gorrien lur ederrekiko miresmen itsua, halako maitasun inkondizionala, hizkerari eta ustezko bizitzeko manerari loturiko fetitxismoa. Utz, Ruper Ordorikari sarri entzun gisan,... [+]


Poesia mailu bat da jaialdia
Literatura ez da ezer arriskutsua, ezta?

Poesia mailu bat da jaialdia antolatu du Azpimarra irakurle taldeak Gasteizko Gaztetxean. Ikasturtean egindako saioetan landu dituzten auziak plazaratu dituzte tailer, solasaldi, errezitaldi zein hainbat erakusketatan. “Garaia kolpatuko duen literaturaren alde” egin... [+]


2022-08-30 | Peru Iparragirre
Joseba Sarrionandia eta Castillo Suarez, Poesia Orduak ekimenean

Donostiako Victoria Eugeniako Club Aretoan izango dira emanaldiak. Juantxo Zeberio musikaria izango du alboan Suarezek, eta Ines Osinaga Sarrionandiak.


Joseba Sarrionandia
“Badirudi nazioa eraiki beharrean futbol talde bat egiten ari dela”

Donostiako Aieteko euskara batzordeak antolatuta, solasaldia eskaini du asteartean Joseba Sarrionandiak. Habanako gaukarien trilogia zuen aitzakia, baina literaturaz gutxi, eta bizitzaz asko hitz egin du. Irati Zubia filosofoa arduratu da testuinguruaz eta saioa gidatzeaz.


Argazki historiko bat

Ez nuen uste Gasteizen aparkatzea hain zaila izanen zenik. Edo, hobe esanda, ez nekien hainbeste koloretako marrak egon zitezkeenik pintaturik errepide ertzetan. Ez, ez dut gidabaimenik eta bai, denbora gure kontra zihoan. Azken minutuan heldu gara Principal Antzokiko... [+]


2021-07-12
Joseba Sarrionandia: «Abuztuan bidali zidaten karta bal oraindik itxoiten nago»

Joseba Sarrionandiarekin euskararen egoera eta errepresioa gartzeletan gaiaz. "Korrika 4"-ren prentsa bulegoak eskaini digu ondoko elkarrizketa argitaratzeko aukera. Joseba Sarrionandia Herrerako desterru urrunetik desterru hurbilago batetara ekarri zuteneko aukera... [+]


Joseba Sarrionandia Euskal Herrira itzuli da ia 40 urte erbestean egon ostean

Ia 40 urte erbestean igaro ostean, azkenean, Euskal Herrira itzuli da Joseba Sarrionandia gertukoak eta familia bisitatzera. 


2019-02-26 | ARGIA
Loraldiaren bosgarren edizioak euskal kulturaz beteko du Bilbo

Astearte goizean aurkeztu da Loraldia Festibalaren bosgarren edizioa, "Sentikariz blai!" lemapean.


2019-01-30 | Mikel Asurmendi
“Sarrionandiak argitasun gardena eskaintzen digu, ezerezkerian eta arinkerian erori barik”

Otsailaren 1ean eta 2an, ostiralean Iurretan eta larunbatean Donostian, ekitaldiak izango dira, katalanera itzuli duten Joseba Sarrionandiaren  Hilda dago poesia? liburuaren harira. Pamielak antolaturiko saio horietan, besteak beste, Ainara Munt Ojanguren eta Víctor... [+]


2018-04-13 | Uriola.eus
‘Gure oroitzapenak’, Joseba Sarrionandiaren obran oinarritutako film kolektiboa

Hamabi zinemagilek, Adabaki ekoiztetxearen ekoizpenarekin, Joseba Sarrionandiaren poemak eta ipuinak film kolektibo batean zinemara ekartzea erabaki dute. Aste honetan aurkeztu dute proiektuaren trailerra. Filma udazkenerako amaituta egotea espero dute... [+]


Joseba Sarrionandiari buruzko dokumentala estreinatuko dute larunbatean Iurretan

Joseba Sarrionandia, hemen eta han idazleari buruzko dokumentala estreinatuko dute larunbat honetan Iurretan. Askondon izango da, 18:30ean.


2017-03-03 | Mikel Asurmendi
Ile beltzetik ile zurira, bidaztiaren baitako izuak

Joseba Sarrionandiaren "Izuen gordelekuetan barrena" poesian gaindi ibili naiz bidazti, basamortuan edota itsasaldian. Liburua argitaratu zenean, irakurrezina zela esan ei zion mundu guztiak idazleari. Haatik, 37 urte ez dira alferrik igaro euskal literaturaren eremu... [+]


Eguneraketa berriak daude