Autoktonoa ala inportatua da Hego Koreako krisia?

  • Hego Koreako presidente Yoon Suk Yeol-ek abenduaren 3ko arratsean gerra-legea ezarriz sutu zuen krisi politikoa itzaltzetik oso urruti dago oraindik. Nahiko argi badago ere kolpea sustatu zutenak ez direla irabazten ari. Oraingoz.

Yoonek ez du amore eman, ezta krisi politikoa konponbidean jartzeko ezinbestekoa dirudien bere dimisioa eman ere. Itxaropenen bat baduela esan liteke. 델리민주 Daily Minjoo (Democratic Party) (CC BY 3.0)

2024ko abenduaren 17an - 12:19
Azken eguneraketa: 15:27

Berez, gau hartan bertan galdu zuten kolpistek enbido erabakigarri bat, parlamentuak Yoonen aldarrikapena bertan behera uztea eragoztea lortu ez zutenean; Malaparteren klasikoa berrirakurri beharko du baten batek. Pasa den larunbatean, parlamentuan berriro ere, galdu zuen Yoonek funtsezko beste tanto bat, bigarren saialdian bere impeachment-ak aurrera egin zuenean, bi hereneko gehiengoa ondo gaindituta. Baina Yoonek ez du amore eman, ezta krisi politikoa konponbidean jartzeko ezinbestekoa dirudien bere dimisioa eman ere. Itxaropenen bat baduela esan liteke.

Bizkitartean, epaile eta poliziek konplota ikertzen jarraitzen dute. Lehen unean, eta batez ere urrutitik begiratuta, Yoonen burutazio zoroa zirudiena, estatu-kolpe argi eta ohiko samarraren tankera osoa hartzen joan baita abenduaren 3koa, ikerketek aurrera egin ahala: “neutralizatu” beharreko aurkarien zerrendak, okupatu beharreko gune estrategikoak, putcha (estatu kolpea) zuritzeko arrazoibideak, agindu zehatzak jasota zeuden goi-arduradun militarrak... Jakinaren gainean zeudenen eta ezjakintasun deliberatuan egonarazien artean arrakala gotor batekin.

Apenas mozorrotutako erregimen militarra, Yoon eta haren gobernu zibiko-militar bat gorenean zela, ezartzea izan behar zuen helburua, ezinbestez.

Baina, orduan, lehendabiziko itauna litzateke: zertarako halako zerbait? Une honetan Hego Koreak izan ditzakeen buruhausteetako bakarra ere hartara hobeto kudea litekeela pentsatzea ez dirudi batere zentzuzkoa. Antza denez, Finantza eta Ekonomia ministroa izan zen gerra-legea ezarri atarian egindako gobernu-bileran ozenkien aurka agertu zena; eta ez da kasualitatea. Parlamentuan gehiengoa Yoonen oposizioko indarrean eskuetan egoteak hari sortarazten zizkion endredoak, bestalde, ez lukete indar armatuen buruhauste izan behar... Orduan?

Kolpe-saiaketaren prestakuntzan eta egikaritzapenean erabakigarria (hain erabakigarria ezean, atxilotu dutenean bere buruaz beste egiten ahalegindu omen) izan den Kim Yong-hyun, Defentsa ministroaren joan-etorri eta egitasmoek dezente lagun dezakete abenduaren 3koa argitzen. Batez ere, hark eta Estatu Batuen Indo-Pazifikoko  Komandoaren burua den Samuel Paparo almiranteak azken hilabete hauetan erakutsi duen erabateko sintonia kontuan hartzen badugu.

Baina horretarako, Yoonen (auto)kolpea, autoktonoa baino gehiago inportatua dela pentsatzen hasi beharko genuke.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hego Korea
José Manuel Uriagereka. Frantziskotarra Hego Korean
“Koreara joan ginenok euskara ederto kontserbatu dugu”

Bermeon jaioa, frantziskotar eginik Hego Korean egin zuen bizimodurik gehiena, 40 urte. Sasoi batean mutil-koskorretan askok egin zuena egin zuen, komentura bidea hartu. Gero, handik mundura jauzi egin zuen Uriagerekak, bestelako hizkuntza eta kultura arrotzetara.


Eskoletan eduki sexualeko irudi faltsuak zabaltzen ari direla salatu dute Hego Koreako feministek

Neska gazteak agertzen dira irudietan eta Telegram bidez zabaltzen dituzte. Irailaren 1ean kanpaina bat abiatuko dute sare sozialen bidez, gobernuak neurriak hartu ditzan.


2023-09-12 | ARGIA
Hego Koreako emakume baserritarrek gobernuko presidentearen dimisioa eskatu dute

1.000tik gora emakume elkartu ziren abuztuaren hondarrean 2023ko Emakume Baserritarren Biltzar Nazionalean. Yoon Seok-yeol Koreako Gobernuko presidenteari kargua uzteko eskatu diote, nekazaritzarentzat eta nekazarientzat kaltegarriak diren politikak ezartzen ari delako.


Txipen hornidura krisia
Gailur bat gutxiago, kolapsora bidean

Hornigaien mundu mailako krisiak txip erdieroaleen eskasiarekin jo du goia. Pandemiaren behin behineko ondorio bat dela diotenen aurrean, badira uste dutenak energiaren krisi globalak azaleratutako arazoa dela honakoa. Txipak dira egungo petrolioa, eta bere gailurra gainditu... [+]


Hego Koreako koronabirus agerraldi berri batek Seulgo tabernak ixtera derrigortu ditu

Igandean 34 kasu berri zenbatu zituzten Hego Korean, apirilaren 9tik herrialdeak izan duen zifrarik altuena. Agerraldia hiriburuan eman zen, gau giroko tabernetako erremuan. Hori horrela, Gobernuak tabernak ixteko erabakia hartu du.


Koronabirusaren krisia kudeatu duen presidenteak gehiengo absolutuz irabazi ditu hauteskundeak Hego Korean

300 eserlekutik 180 eskuratu ditu Moon Jae-inen Alderdi Demokratak. 1987tik, diktaduraren osteko lehenengo hauteskundeetatik, gehiengo handiena izan da Jae-inena. Parte hartzeak ere gora egin du, %66,2koa izan da; altuena 1992tik.


2020-04-15 | ARGIA
Hego Koreak erakutsi du nola egin hauteskundeak koronabirus garaian

Maskarilla jantzita joan dira bozka eman dute herritar guztiak, eta hauteslekuan tenperatura neurtu zaie. Ondoren eskuak garbitu eta guanteak jantzi behar izan dituzte.


2020-03-24 | ARGIA
Herritarrak zelatatzeko aukera ematen duen aplikazioa erabili nahi du Jaurlaritzak koronabirusaren krisian

Hego Koreako Barne eta Segurtasun Ministerioak garatutako app bat erabil dezake datorren astetik aurrera Euskal Autonomia Erkidegoko gobernuak, koronabirusaren krisian herritarrak monitorizatu eta geolokalizatuta edukitzeko. Korean pribatutasunarekin loturiko legea aldatu behar... [+]


Hego Koreako prebentzio sistema munduan eredu

Munduan kutsatu gehien zuen bigarren herrialdea izatetik adituek miresten duten sistema bat ezartzera pasatu da Hego Korea. Herrialdea ixteko beharrik gabe, egunean 900 kutsatu izatetik 114 izatera pasatzea lortu du.


Liskar larriak Hego Korean, presidentea ustelkeriagatik kargugabetu ondoren

Hego Koreako Auzitegi Konstituzionalak onartu du Park Geun-hye presidentearen kargugabetzea. Asanblada Nazionalak abenduan egin zuen proposamena, herrialdean inoiz egondako ustelkeria eskandalu handienarekin lotu zutenean. Hego Korean hauteskunde bidez hautatutako lider bat... [+]


Eguneraketa berriak daude