EAEko autogobernu lantalderako txostenak aurkeztu dituzte EAJk eta EH Bilduk. Txostenak lantaldean eztabaidatuko dira, eta alderdiak ados jarri beharko dira testu berri baten gainean. Bihar hasiko dira horretan, eta agintaldia bukatu baino lehen jarri beharko dira ados. Hamar hilabete falta dira.
EAJk Eusko Legebiltzarrean aurkeztutako proposamenak Euskal Herria subjektu politiko gisa onartzea eta erabakitzeko eskubidea aitortzea eskatzen du “marko legalaren” baitan eta Espainiako Konstituzioaren printzipioetara moldatuta: independentziarik eta hausturarik gabe.
Martitzenean zuten alderdiek azken egun autogobernuaren inguruko proposamenak aurkezteko Eusko Legebiltzarrean. EAJk aurkeztutako 70 orriko dokumentuak autogobernuaren erreforma zehazten du, baina beti ere Espainiako Konstituzioaren “marko legalen” baitan. Era berean, Espainiako gobernuari “borondate ona” eskatzen dio negoziazioei ekiteko.
Proposamenak bi puntu ditu: Euskal nortasun nazionalaren aitortza eta erabakitzeko eskubidea. Hori dela eta, EAJren proposamenak zehazten du, “Euskal Herriaren nortasun politikoa onartzea, eta subjektu politiko eta juridiko gisa bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea izatea”. EAJren ustetan erabakitzeko eskubidea, Espainiako Konstituzioan aitortutako eskubide historikoak gaurkotuz gauza daiteke, hau erreformatu barik. Hala ere, alderdia erreformatzearen aldekoa da.
"Alderdi independentista gara eta ez diogu horri uko egingo, baina zentzuzko oinarri batzuk proposatu ditugu hainbat hamarkadatarako Euskadiren etorkizunari buruzko akordio bat lortzen saiatzeko. Proposamenak ez dakar ez hausturarik, ez independentziarik, ez konformismorik egungo autogobernuarekin", adierazi dute EAJtik.
Eskuduntzei dagokienez, EAJk proposatu du Eusko Jaurlaritzak zerbitzu publiko ororen tituludun izatea. Nafarroarekin eta Ipar Euskal Herriarekin loturak ezartzea ere agertzen da proposamenean, muga bakarra bertako herritarren borondatea izanik.
Autogobernua eguneratzeko alde biko berme sistema defendatu du EAJk. “Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak aitortu beharko lukete badela subjektu politiko bat akordioak egiteko gaitasuna duena. Alderdi jeltzaleak adierazi du ez dutela “aldebakartasuna babesten, baizik eta negoziazioa".
Estatus berria lortzeko prozedura abiatzeko, bestalde, ahalik eta adostasun zabalena lortu nahi dute Eusko Legebiltzarrean. Testua bertan berretsita, EAJk bi kontsulta egitea proposatu du: loteslea ez den galdeketa bat herritarrei Legebiltzarrak testu berria onartu eta gero eta Espainiako Gorte Orokorretara igorri baino lehen; eta erreferendum lotesle bat Espainiako Kongresuak eta Senatuak erreforma onartu ondoren.
Euskal Estatua lortzeko erakundeak “gradualki burujabe” egitea proposatu du EH Bilduk. Horretarako, aldebakarreko bidearen alde egin du koalizioak, Espainiako Gobernuarekin “aldebikotasunaren atea itxita” dagoelako. Ibilbide hori egiteko modu bakarra herritarren “gehiengo zabalarekin” izango dela zehaztu dute.
EH Bilduk aurkeztutako hamabost orriko proposamenak “egungo egitura autonomikoak instituzio burujabe bilakatzea” proposatzen du, “jendarteak hala erabakitzen badu, libre eta demokratikoki”. Burujabetza eskuratzeko prozesua “gradual eta progresiboa” izango da, proposamenean zehaztu dutenez.
EH Bilduren iritziz, “egun indarrean dagoen marko estatutarioak ez du balio ez Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako biztanleriak dituen beharrak asetzeko, ez eta etorkizunari begira dituen erronkei aurre egiteko ere”. Ezinbestekotzat jo dute euskal jendartearen subiranotasunaren aitortzan oinarritutako estatus politiko berri batera joatea.
Unai Urruzuno bozeramaileak azpimarratu du EH Bilduk “subiranotasun soziala” aldarrikatzen duela. Hori baita, herritarren oinarrizko beharrizanak benetan asetzeko behar diren tresna guztiak edukitzeko bidea: politika propioak enpleguan, industrian, ekonomian, finantzetan, hezkuntzan, hizkuntzan, osasunean, justizian, azpiegituretan... Koalizioaren aburuz, “burujabetza osoa eskuratzea bide bakarra da herritar guztien ongizatea babesteko eta bermatzeko”.
Prozesua aldebakarrekoa izan behar dela argi azaldu dute proposamenean, aldebikotasuna ez baita posible izango Espainiako Estatuan, Madrilen inoiz ez dutelako Euskal Herria nazio gisa aitortuko euren ustez. “Alde biko harreman posible bakarra, berdinen artekoa, Estatutik Estatura izango da; hau da, gure burua Estatu espainoletik kanpo kokatuta”.
Urruzunok azaldu du ibilbide hori guztia egiteko modu bakarra “gehiengo zabal” batekin egin behar dela, urrats bakoitza herritarrekin kontsultatuz. Ez dute zehaztu Euskal Estatua lortzeko ibilbide orria eta datak, bai ordea, bozeramailearen esanetan, estatus berri baterako “oinarri eta printzipioak” herritarrak “prozesuaren partaide aktibo” izan daitezen.
Euskal Herria osatzen duten gainontzeko lurraldeek, bakoitzak bere aldetik, "prozesu eratzailea" hasi behar dutela azaldu dute, “bakoitzak bere erritmoarekin eta prozedurekin, eta herritarren oniritziarekin”.
Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.
Natura Ondarearen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du Barakaldoko mendi horretan bost haize errota jarri nahi dituen Iparaixe II proiektuaren aurka. Barakaldoko Udalak duela urte eta erdi eman zion ezezkoa egitasmoari, Mendietan Eolikorik Ez–Barakaldo plataformaren... [+]
Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]
EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.
EAEn, energia berriztagarriko instalazioak non jarri daitezkeen biltzen du Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak (LPS). Plana osatuta dago, eta laster onartuko dute. Alabaina, zenbait adituk hutsuneak dituela ohartarazi dute, tartean, Gorbeialdeko Herri... [+]
“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]
"Amorru handiko eguna" dela adierazi du Zabarteren senar Noboak, emazteak epailearen aurrean deklaratu berritan. 2024ko martxoan jokatu zen Realaren partidu baten atarian zauritu zen foam jaurtigai batekin, eta Donostiako ospitaleko Zaintza Intentsiboko Unitatean... [+]
Jaurlaritzak ziurtatu du itxaron-zerrendak bi hilabetetik behera jaitsi direla azken hiruhilekoan. Manu Lezertua EAEko arartekoak, berriz, beste datu bat nabarmendu du herritarren kexei buruzko urteko txostenean: Osakidetzari dagozkion kexak %70 igo dira, eta batez ere... [+]
2 urtera arteko haurrek galarazita dute Debako haur liburutegian egotea, eta 2-6 urtekoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute egon. Hogei urtez horrela funtzionatu duen ageriko diskriminazioa buka dadila eskatzeko ama talde bat elkartu denean, ezetz erantzun die udal gobernuak... [+]
'Espetxeak libre' manifestuan adierazi dute Eusko Jaurlaritzak "ataka txarrean" jarri dituela kulturgileak, espetxeetara kultur emanaldiak egitera sartu nahi dutenei dokumentu bat sinatzea eskatzen baitie, eta salatu dute ezin dutela sartu ez sinatuz gero. Kultur... [+]
Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egin dituzte manifestazioak. Israelek Palestinan egin duen eta aurrera daraman genozidioarekin kolaboratzen duten enpresei laguntza publikoa emateri uzteko eskatu diete Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari.
Hezkuntza Sailak EITBri azaldu dioenez, ikastetxe bakoitzean izan beharreko baliabideak batzar teknikoetan negoziatu partez, mahai negoziatzailean landu beharko lituzkete. Bihar eta etzi greba egingo dute EAEko ikastetxe publikoetako irakasleek.
Historia errepikatzen dela idatzi zuen Marxek, “lehenik tragedia gisa, gero fartsa moduan”. Armagintzaren eta militarismoaren inguruan errepikapen hutsa ez, espiralean goraka doan buklea ari gara bizitzen, fartsatik asko duena, eta tragedian amaitzeko gero eta aukera... [+]
Horrela adierazi du Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak.
Non daude talka handienak eta zenbateraino dago gertu akordioa, EAEko hezkuntza publikoko irakasleentzat? Greba ziklo luzeari amaiera emateko sukalde lanaren eta gakoen inguruan mintzatu gara, STEILASeko bozeramaile Haizea Arbiderekin. “Grebak bertan behera utziko... [+]