Aiaraldea berrindustrializatzeko 25 milioi euroko plana osatzea ere proposatu du Elkarrekin Araba batzarkide taldeak.
Mozioa aurkeztu du Elkarrekin Arabak (Podemos, Ezker Anitza-IU, Berdeak Equo eta Alianza Verdek osatutako taldeak) Batzar Nagusietan. Testu horren bidez, opozisioko taldeak Autoglas-Glavistako Enplegua Erregulatzeko Espedientea ekiditea eskatu die Arabako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari, eta neurri bat jarri du mahai gainean horretarako: fabrikaren lurrak desjabetzea Guardian multinazionalari.
Funtsean, Interbentzio Plan bat eratzea eskatu du Elkarrekin Arabak. Plan horren lehen urratsa bitartekaritza lana egitea izango litzateke. Fase horretan, Javier Garcia Marquez enpresariak aurkeztutako eskaintza aztertuko litzateke, proiektu horren bideragarritasuna aztertzeko.
Baina, "bitartekaritza horrek porrot egingo balu", bigarren fasea jarriko litzateke abian: "Glavistarako Salbamendu Plan Publikoa". Enpresaren funtzionamendurako beharrezkoak diren lursailak desjabetuko lirateke orduan, Elkarrekin Arabak planteatutako proposamenaren arabera. Horrez gain, erakunde publikoak Autoglas-Glavistako akziodun bihurtzea ere aurreikusten du talde politikoak, eta 240 lanpostuak mantentzea.
Horri lotuta, beste proposamen bat ere plazaratu dute mozioan: beste 25 milioi euro bideratzea Aiaraldea berrindustrializatzeko. Diru horren %50a diru-laguntza publikoetan banatuko litzateke, %25a kreditu itzulgarri bezala eta gainerako %25a partaidetza-mailegu moduan. Elkarrekin Arabaren ustez, eskualdeko Udalek ere ekarpena egin beharko lukete plan ekonomiko horretan.
Posiblea da Elkarrekin Podemosek proposatzen duena egitea?
Elkarrekin Podemos ez da lehena izan Guardianen lurren desjabetzea planteatzen. Autoglas-Glavistako langileek jarri zuten aukera hori lehen aldiz mahai gainean, urriaren 6an eginiko mobilizazioan botatako oihuen bidez:
Aiaraldea Komunikabideak bi aholkulari juridikori galdetu zien orduan aukera horren inguruan. Hemen irakurri daiteke gaiari buruz osatutako erreportajea.
Elkarrekin Podemoseko kideek aitortu dute planteatutako neurriak "oso gogorrak diruditela", baina ziurtatu dute Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza gai direla horiek abian jartzeko. "Gainera, uste dugu inbertsio hori eta ahalegin horiek administrazioari itzuliko zaizkiola, eskualdeko enplegu, gizarte-ongizate eta aberastasun gisa", defendatu du Jose Damian García-Moreno bozeramaileak.
Suhiltzaile Gaindituak Haserre elkarteko kidea da Josu Artetxe Esperanza (Aiara, 1995) dozenaka suhiltzailerekin batera, ziurgabetasun egoera bizi du 2022ko oposizioetako araudian egin nahi duten aldaketa dela eta.
Amurrioko Udalak alde bakarrez dirulaguntza kendu zion eskualdeko euskarazko komunikabide bakarrari, eta ehunka herritarrek eta entitatek eskatu zioten dirulaguntza berrezartzeko. Aiaraldea Komunikabidea saiatu da udalarekin biltzen, baina udalak elkartzeari uko egin dionez,... [+]
Astelehen arratsalde eta gauean ez zen medikurik egon Laudioko Etengabeko Arreta Gunean. Irailean ere ez da bermatuta egongo mediku baten presentzia egunero Laudio eta Amurrioko Etengabeko Arreta Guneetan, gabezia aurreko hilabeteetan bezain nabarmena izango ez den arren.
Euskal Herriko hainbat gizarte-mugimenduk sortutako Palestinarekiko Erantzukizuna Plataformak bultzatu du ekimena. Palestinako herriari laguntzeko eta lurralde erantzukizunak hartzeko egindako mozioan, Hego Euskal Herriko dozenaka udalek konpromisoak hartu dituzte.
ESK sindikatuak publiko egin du Laudioko Etengabeko Arreta Gunean ez dagoela medikurik eta ez dakitela noiz arte luzatuko den egoera.
Roberto Gonzalez Aiarako familia medikua da. Laudioko 42 urteko herritarraren heriotza hamarkada luzez ezkutuan egon den arazo estruktural baten isla dela nabarmendu du. Osakidetzako kudeaketan dagoen aurreikuspen falta osasun-publikoko arazo larri bat dela azpimarratu du.
Behi arabarren %20 eta %25 artean kutxatu dira Aiaraldean. Europan ez dago onartuta tratamendurik, eta abeltzainek arriskuan ikusten dute ustiategi askoren etorkizuna, erakundeek neurriak hartu ezean.
Energia Berriztagarrien Sektore Planean Aiaran, Urduñan, Amurrion eta Okondon zenbait proiektu jaso dute. Aiara herrian 16 proiektu fotovoltaiko agertzen dira. Eragin ditzaketen kalteak ikusita, Aiaraldeko Mendiak Bizirik Plataformak helegitea egiteko deia zabaldu du.
Duela urtebete abiatu zuen Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak ‘Hautagai Euskaldunak’ dinamika, datorren maiatzaren 28ko udal hauteskundeei begira. Euskaraz dakiten alkategai eta zerrendakideak hautatzea eskatu zieten talde politikoei, eta nota jarri diote zerrenda... [+]
Erregai fosilen agorpena, prezioen gorakada etengabea… Energia krisi batean murgilduta gaude bete-betean. Itsaso nahasi honetan komunitate energetikoak ari dira sortzen han-hemenka, energia berriztagarriak eta eredu jasangarriak ardatz, komunitatean elkartzearen indarra... [+]
Arrain hilak eta bitsa azaldu ziren Nerbioi ibaian iragan aste bukaeran, Markijanako industriagunearen parean, hain zuzen ere. Ertzaintzak ikerketa abiatu du isuriaren nondik norakoak argitzeko.
Euskararen eguna ospatu dute larunbatean Luiaondon, "Euskaraktibatu" lemapean. Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak egun osoko egitaraua prestatu du eta dozenaka familia elkartu dira bertan lehen ordutik.
Aiaraldea hedabidearentzat da prentsa ataleko aurtengo Argia Saria, Laudioko eta Amurrioko Tubacex-eko langileen greba, erresistentzia eta bizipenak hurretik kontatzeagatik. Bertako kazetariek jaso dute saria.
Bizkaiko Metalaren sektoreko grebak utzitako hiru langile auziperatuek asteartean izan dute epaiketa eta Aiaraldeko beharginen babesa izan dute Bilbon. Artiacheko grebalariek eta Tubacexeko langileek bat egin dute deialdiarekin.
Jarduera-lizentzian jasota ez dauden lanak egiteagatik eta eskatutako datuak eta informazioa emateari uko egiteagatik zigortu du Aiarako Udalak Zorroza Gestión de Residuos enpresa. 2016tik hona ugariak dira enpresaren kudeaketa eta azpiegitura zalantzan jartzen dituzten... [+]