“Autogestioan bizitzea eta irudimena dira gure armarik onenak”

  • Lemoako Harriketarrak Gazte Asanbladak hogei urte bete ditu aurten. Ospakizun asteburua izango dute ostiraletik aurrera, Karabie gaztetxean. Olatz Elejabarrieta eta Asier Iturrate gazte asanbladako kideek "herriaren babesa" sentitu dutela azpimarratu dute. Autogestioa eta irudimena "nortasunaren parte" direla adierazi dute, eta asteburura begira lasai bezain urduri daude, aurretiazko lana ondo bete dutenaren ziurtasunez. Asteburuari buruz eta Harriketarrak taldearen inguruan mintzatu dira. Hona elkarrizketa eta asteburuko programazioa.

Harriketarrak Gazte Asanbladak gabonetan belaunaldi denak batzeko afaria antolatu zuen. (Irudia: Harriketarrak Gazte Asanblada)

2019ko urriaren 24an - 15:58
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

20 urte bete ditu Harriketarrak. Zer sentsazio sortzen die taldeko beteranoei? Eta taldeko hasiberriei?

Olatz Elejabarrieta: Orokorrean poztasun handi-handia eta harrotasuna sorrarazten digu. Ni erdibidean nago, ez naiz lehen belaunaldikoa, ezta berria ere…. Uste dut beteranoak pozik daudela. Batez ere, asanbladak bere nortasuna mantenduagatik, aldaketak egon direlako, bizirauteko beharrezkoak izan diren aldaketak… Pozgarria da, eurak hasi zuten bideak oraindik jarraitzen duela, eta batez ere gaztetxeak espazio moduan eta asanblada moduan bizirik eta indartsu jarraitzen duela ikustea.  

Asier Iturrate: Hasiberrientzako beteranoentzat adinako poztasuna da, herriaren babesa duen proiektu baten parte izateak ez badizu zerbait berezia sorrarazten barruan, bihotzik ez duzulako da.

Asteburu honetan urteurrenaren ospakizuna duzue. Nola igaro dituzue aurreko egunak?

A.I.: Lasai gabiltza, baina tentsioa nabarmena da, azken orduko akatsek edo dudek bi egun falta direnean jendea zorarazten dute. Autogestioan bizitzea eta irudimena gure armarik onenak direla diogu gure leloetan.

O.E.: Hunkituta. Denborarekin eta patxadaz hasi ginen lanean, esperientzia apur bat ere badugu eta azken momentu honetan inoiz baino lasaiago gaude. Emozioa eta poztasuna hain da handia… Aurtengoa urte berezia izaten ari da. Apirilean Gazte Topagunea ospatu genuen Lemoan, eta orain urteurrena. Zer gehiago eskatu dezakegu?

Zer ematen dizue zuei asanbladak?

A.I.: Asanblada honen parte izateak nire bizitza baldintzatu du. Asanbladan gauza berri asko ikasten eta ikusten dituzu eta horrek ezinbestean pertsona hobea bihurtu nau. Hemen balore jakin batzuk, edo hobeto esanda, egoerak baloratzeko ikuspuntu justuago, sozialago eta anitzago bat bereganatu dut. Ikuspuntu horretan mundu oso bat sartzen da, ez soilik ni eta nire ingurua.

O.E.: Bizitzeko era bat! Lemoa, Euskal Herria eta mundua ikusteko modu bat. Desikasteko, ikasteko, jendea ezagutzeko, nire eta gure ametsak egia bihurtzeko ezinbesteko baliabide bat da.

Lan asko eskaini behar zaion aisialdia da? Ala erantzukizun bat ere bilakatu da?

O.E.: Konpromisoa handia da, bai, horrela izatea nahi izan dudalako, nire kasuan. Erantzukizuna? Beharbada momentu batzuetan bai; ekintzak ondo atera daitezen, ereindako bideak jarraitzeko… Baina nik edukitzea erabaki dudan erantzukizuna da. Egia da, ordu eta lan asko eman diogula asanblada eta gaztetxeari… baina ez dut nire bizia hori barik ikusten!

A.I.: Beste elkarte batzuk derrigortuta daude izaeragatik ekimen desberdinak egitera; gu ez. Olatzek esan bezala, gure buruari jarritako helburuei erantzukizunez erantzuten saiatzen gara, horretarako betebehar batzuk gure gain hartuz. Azken finean, gizarte honetako parte garen heinean, gizarte honekiko erantzukizun bat daukagu eta aisialdi mota diferente baten alde borrokatu nahi badugu, ezinbestean behartuta ikusten gara gabonetan antolatzen dugun hamabostaldi kulturalaren moduko ekintzak aurrera eroatera. Eta bai, horrek lana suposatzen du.

Zailtasunik aurkitu izan duzue ibilbide honetan?

O.E.: Hasieran, ez ginen orduko udal gobernuaren begikoak, eta oztopoak jartzen zizkiguten. Halan ere, guk astiro-astiro eta beti gure bidean sinesten egin dugu lan eta herriak hori ikusi zuenean dena gure alde egon zen. Karabie (Gaztetxea) Zaharra erre zen aldi hura, lapurreta batzuk, jende falta, elkarren arteko erlazioetan krisiak… Zailtasunek beti aldaketa aberatsak ekarri dizkigute eta ni behintzat horrekin geratzen naiz. Arazo horiek guztiek eman dizkiguten aberastasunak goraipatuko nituzke. 

A.I.: Bai, zailtasunak eta oztopoak ia eguneroko gauza dira. Autogestioan bizitzeak ere poltsikoak ez dizkizu betetzen eta diru arazoak ere izan ditugu. Baina ekintza xumeetan ere pozik bizi gara eta gure hogeigarren urteurreneko kantak dion bezala, “kolpeak irribarrez jasotzen saiatzen gara”.

Herritarren babesa sentitzen duzue?

O.E.: Hasiera-hasieratik “Herria Koloreztatzea” izan da gure asmoa eta leloa. Harriketarrok beti argi eduki dugu gure amets pertsonalak betetzeaz gain, Lemoan eta lemoaztarrontzako lan egin gura dugula. Asanbladan parte hartu edo ez herritarrek beti erantzun ona eman digute eta asko eta asko izan dira Karabieko ekintzatan parte hartu dutenak.

A.I.: Leku guztietan pasatzen den bezala asanbladan ibiltzen garenok beste hainbat elkartetako parte ere bagara. Gainera, Lemoa herri txikitxo bat da eta nahitaez guztiok elkar ezagutzen dugu.

Nolako egunak izatea espero duzue?

O.E.: Asko gozatzea! Beti diogu ahalmen handia dugula espontaneoak izan eta azkeneko momentuko arazoei ere aurre egiteko. Beraz, orain azken lanak amaitu eta ederto pasatzea baino ez zaigu falta!!!

A.I.: Nik uste emozioen joan etorria beti izango dela: egindakoaren harrotasunetik, lanean jarraitzeko gogoetara; guztia antolatzearen estresetik, hainbeste pertsona elkar ikustearen aberastasunera. Eta, nola ez, nostalgiak dakarren malkoetatik, horrek ematen digun alaitasunaren irribarretara.

 

 

Lemoako Harriketarrak Gazte Asanbladaren urteurreneko jaialdiaren programa

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazte mugimendua
2025-03-11 | Hala Bedi
Izanen gazte aldizkaria jaio da

Euskal Herriko literatura gaztearen eta idazle hauen topagune bilakatu nahi den proiektu berriaren inguruan hitz egingo dugu gaur.


2025-03-11 | Gedar
Burlatako eta Errekaldeko gaztetxeen defentsan, indarrak batzera deitzen ari dira

Iruñerrian bat egin dute hainbat Gazte Asanbladak, Burlatako Gaztetxearen alde. Etxarriren desalojoa gelditzera deitzeko, bestalde, manifestazio bat antolatu dute Bilbon hilaren 28rako.


'Gaztetxeak Bertsotan'
“Gazteon ahots kritikoa entzunarazi nahi dugu, txapelketaren formak determinatu gabe”

Asteburu honetan hasiko da Gaztetxeak Bertsotan egitasmo berria, Itsasun, eta zazpi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko ondorengo hauetan: Hernanin, Mutrikun, Altsasun, Bilboko 7katun eta Gasteizen. Iragartzeko dago oraindik finala. Sariketa berezia izango da: 24 gaztez... [+]


2025-03-06 | Gedar
Apirilaren 4an desalojatu nahi dute Bilboko Etxarri II Gaztetxea

Errekaldeko Gaztetxearen aurkako huste-agindua heldu da jadanik. Espazioa defendatzera deitu dute bertako kideek.


2025-02-26 | Euskal Irratiak
“Gazteon herria” sortzeko bost proposamen plazaratu ditu Xuti Gaztek

"Ipar Euskal Herria gaztez odolusten ari da". Sail berriak sortu goi-mailako ikasketetan, etxebizitza sozialak egin gazteentzat edo aisialdia euskaraz bermatu… Hamabost proposamen konkretu egin ditu Xuti Gazte ezker abertzaleko gazte antolakundeak.


Ernaik Berriozarren egingo du Gazte Topagunea, apirilaren 17tik 20ra

Berriozarren (Nafarroa) egingo da Gazteon eskutik lelopean, antolakundearen ustez gero eta gazte gehiagok egiten dutelako bat independentziaren aldeko borrokarekin. Topagunea "ekimen soil bat" baino gehiago dela aldarrikatu dute: "Euskal Herriko txoko... [+]


Arabako musika kolektiboak
Guk geuk, geure erara

Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]


2025-01-22 | Julene Flamarique
‘Independentziara egunak’ antolatu ditu Ernaik Hego Euskal Herriko 75 udalerritan

“Independentziara egin beharreko bideaz” hausnartzea da helburu nagusia. Apirilaren 20an, Aberri Egunarekin batera,  Berriozarren ospatuko duten Gazteon Eskutik jardunaldia izango dute azken geltoki.


2025-01-21 | Hala Bedi
Ekaitz Samaniego (All In Da Haus): “Hemen irabazle bakarrak preso politikoak dira”

Joan dira All In Da Hauseko hiru final aurrekoak. Oñati, Gernika eta Hendaiako Gaztetxeetaraino iritsi da freestyle txapelketaren bederatzigarren edizioa. Orain arte egindako bide honen balorazio positiboa egiten dute antolatzaileek, "Euskal Herriko txoko hauetan,... [+]


2025-01-16 | Hala Bedi
Larrabetzuko Hori Bai gaztetxeko bi kide
“Boterean dagoen klasearen interes nagusia beti izango da gazteen antolakuntza oztopatzea”

Larrabetzuko Hori Bai Gaztetxeak 60 urte bete ditu. Euskal Herriko Gaztetxe zaharrena da Larrabetzukoa.


2025-01-08 | Leire Ibar
60 urte bete ditu Larrabetzuko Hori Bai gaztetxeak, Euskal Herriko zaharrena

1965ean sortu zen Larrabetzuko Hori Bai gaztetxea, frankismo garai betean. Ordutik ez ditu ateak itxi, eta 2025ean 60 urte bete ditu. “60 urte lotu barik” lelopean eman diote hasiera urteurrenari gaztetxeko kideek.


2024-12-20 | Gedar
Eraso faxista Irungo Lakaxita Gaztetxearen aurka

 Eraikin osoan zehar egin dituzte margoketa faxistak. Erasoa salatzeko, protesta bat antolatu dute larunbaterako.


Ernaik dio bere kontrako operazioa egon izana frogatzen dutela Jaurlaritzaren aurka aurkeztutako helegiteen lehen ebazpenek

Gasteizko Auzitegiko laugarren aretoak ebatzi du Gasteizko isunak bertan behera uztea, eta Bilboko isun batzuk 2.500 eurotik 1.800era murriztea, "gehiegikeria" egon zela argudiatuta. Ernairen arabera, Segurtasun Sailak "arbitrariotasunez" eta... [+]


Ernairen kontrako 290.500 euroko isunak indargabetu ala nabarmen apaltzea onartu dute epaileek

Isunak baliogabetzeko helegitea jarri zuten Ernaiko gazteek eta arrazoi eman die epaileak. Naiz-ek eman du epaiaren berri eta ostegun honetan 10:30ean eginen du prentsaurrekoa Ernaik, zehaztapen guztiak plazaratzeko.


2024-12-16 | Leire Ibar
Durangoko gaztetxea desalojatu dute eta Ertzaintzak foam jaurtigailuekin tiro egin du bertan zeudenen aurka

Larunbat arratsaldean istiluak izan ziren gaztetxe berriaren atarian, Ertzaintza gogor oldartu zen gaztetxeari babesa ematera joandakoen aurka. Hori dela eta, ehunka lagun bildu dira igande honetan foam jaurtigailu bidezko kargak salatzeko eta udalaren jarrera seinalatzeko... [+]


Eguneraketa berriak daude