Pernandoren egiekin hasita, Katalunian egun autodeterminazio erreferendum loteslea eta Estatuak onartua nahi dute, eta Estatuko botereek ez dute nahi. Euskal Herri penintsularrean, batez ere EAEn, badago erreferendum nahia, eta erreferenduma nahi duten gutxiz gehienek independentzia nahi dute. Madrilgo Kongresuan, 1978ko ekainaren 16an, Francisco Letamendia Ortzik autodeterminazio eskubideari buruzko zuzenketa bat aurkeztu zuen. Une hartan Euskadiko Ezkerra taldean zegoen Letamendia, eta handik laster Herri Batasunera igaro zen.
Letamendiak zioen Nazio Batuen Batzar Orokorrak 1966ko abenduan onartu eta 1976ko martxoaren 23tik indarrean den Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunari jarraikiz –169 estatuk berretsia; tartean, Espainiak–, Euskal Herriak eskubidea zuela autodeterminatzeko, eta horrenbestez, hori nola egin azaldu zuen –Goyo Monrealek, berriz, zioen gorago aipaturiko itun hori legedi espainolaren parte zenez gero, besterik gabe, har zitekeela autodeterminatzeko erabakia–. Zein zen Letamendiaren proposamena?
Erreferendumera deitzeko proposamenak Autonomia Erkidegoko Biltzarretik abiatu behar zuen, haren laurdenak proposatu eta Biltzarraren gehiengo osoak onarturik. Erreferendumak garaile ateratzeko gehiengo osoaren aldeko botoa behar zuen Euskadiko lurralde bakoitzean, ez lau lurraldeetako biztanleria osoa kontuan; hots, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroa Garaian, gehiengo osoa. Emaitza baiezkoa izatera, Espainiako Estatuak aitortu beharra zuen Estatu berria, eta haren burujabetza osoak barne hartzen dituen funtzio guztiak eskualdatu behar zizkion.
Gaur egun EAE eta Nafarroa Garaia hartuko genituzke subjektutzat seguru asko, baina azpimarratu beharrekoa iruditzen zait batere anbiguotasunik gabe adierazi izana erreferenduma Estatu berria sortzeko zela.
Esan beharrik ez dago alderdi espainol guztiek, bakoitzak bere ñabardurekin, aurka egin ziotela eta iraindu ere egin zutela eskuindarrek, nork gehiago nork gutxiago. Eta katalan eta euskaldunek? Roca Junyent salatik atera omen zen bozketa baino lehen. Sole-Turak aurkako botoa eman zuen esanez komunista katalanek ezberdin ulertzen zutela autodeterminazio eskubidea. Ez omen ziren konstituzio ideologista testimonial bat egiten ari, gehiengoak onartzen ez zituen proposamenak alde batera utzi behar omen ziren, halakoek zatiketa eta urradura ikaragarriak eragin zitzaketelako. Eskuin espainolak irainak eta ezker espainolak Sole-Turaren antzeko anbiguotasunak; teorian, nolabait bai, baina praktikan inola ere ez.
Eta EAJk? Marcos Vizcayak zuzenketa-proposamenari baiezkoa eman zion, baina honela azaldu zuen bere botoa:
el PNV ha votado sí al derecho de autodeterminación como tal derecho teórico, pero no a su ´constitucionalización´, y añade que 'me gustaría que los aquí presentes sepan valorar y entender el sentido de nuestro voto, y se abstengan de interpretaciones distintas a las que acabamos de dar'.
EAJren anbiguotasun ezagunak. Autonomi estatutua nahi zuen, eta eskubide historiko foralak xedapen gehigarri batean jasotzea Konstituzioan. Handik urte batzuetara Mitxel Unzetak azaldu zuen ezen eztabaida konstituzionalean EAJk ez zuela autodeterminazioaren gaia planteatu. Letamendiak eta Goyo Monrealek bai. Kongresuko Batzordean EAJk onartu zuen Letamendiaren zuzenketa, baina gainerako bozketetan abstenitu egin ziren. Zergatik? UCDk esaten omen zien xedapen gehigarriaz hitz egin zitekeela, baina autodeterminazio eskubideaz ez. Itun foralaren bitartez autodeterminazio modu batera irits zitezkeela pentsatu zuten, eta foruen aurrekari historikoa egoteaz gainera, “politikoki salgarriagoa” zela.
Letamendiaren autodeterminazio eskubideari buruzko proposamena bozkaturik, 5 aldeko boto eta 11 abstentzio egon ziren. Boto horiek katalanenak ziren. Trías Fargasek azaldu zuen diputatu katalan gehienen ikuspegia:
Nosotros ya nos hemos autodeterminado. Nosotros somos partidarios de esta Constitución (...) No hemos votado la enmienda del señor Letamendia por razones obvias, porque nos ha parecido que su autodeterminación llevaba un objetivo final separatista, que evidentemente no es el nuestro.
Trías Fargas EDCko (Esquerra Democràtica de Catalunya) diputatu izan zen Bartzelonatik 1977an eta 1979an CIUtik. Hark adierazi zuen ikuspegiaren gainean, Letamendiak zioen oker zegoela. Ezker abertzalearen helburua ez zen separatismoa, baizik eta independentismoa; eta autodeterminazio eskubideak ez zuen derrigor esan nahi independentzia, baizik eta aukera berdinak eman nahi zitzaizkiela independentziaren aurka zeudenei, eta alde zeudenei. Jakina, hori demokrazia defendatzea bada, edo izan liteke, baina espainiar erako demokrazian ez da kabitzen, orain arte behinik behin ez.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Antzokiko argiak piztu dira. Diskretuki, pasabideetan nabil: emanaldi eskolarra hastear dago. Gazteak korrika doaz beraien eserlekuetara, bizi-bizi eta alai. Ateraldiak askapenaren zaporea du, baina askatasun sentsazio hori gaztelaniaz edo frantsesez mintzo da. Goiz honetan,... [+]
Wikipedian bilatu dut hitza, eta honela ulertu dut irakurritakoa: errealitatea arrazionalizatzeko metodologia da burokrazia, errealitatea ulergarriago egingo duten kontzeptuetara murrizteko bidean. Errealitatea bera ulertzeko eta kontrolatzeko helburua du, beraz.
Munduko... [+]
Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]
Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]
Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.
Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]
Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]
Haurtzaroaren amaiera eleberri distopikoa idatzi zuen Arthur Clarkek, 1953. urtean: jolasteari utzi dion gizarte baten deskribapena. Eta ez al da bereziki haurtzaroa jolasteko garaia? Jolasteko, harritzeko, ikusmiratzeko eta galdera biziak egiteko unea. Ulertzeko tartea zabalik... [+]
Juan Bautista Bilbao Batxi idazleak barku batean egiten zuen lan, eta bere bidaietako kronikak bidaltzen zituen Euzkadi egunkarira. Horri esker, XX. mende hasierako mundu osoko kronika interesgarriak ditugu, euskaraz. 1915eko ekainean, hain zuzen, Murtzian egin zuen... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]