Autodefentsa feministaz hausnartzeko hamar bide

  • Azaroaren 25a dugu, indarkeria matxistaren aurka karrikara ateratzeko eguna. Hitzorduak jarri ditu Euskal Herriko mugimendu feministak, Beldurra eta kontrolaren aurrean, justizia feminista! lelo pean –19:00etan Bilbon, Donostian eta Gasteizen, 20:00etan Iruñean eta biharamunean 17:00etan Baionan–. Itaia-k ere eginen ditu hainbat herritan elkarretaratzeak.

    Zapalkuntza horiek egunero borrokatzen direlako, hemen dituzue ARGIAk plazaraturiko hamar elkarrizketa zein erreportaje proposamen, patxadaz irakurtzekoak, gaur ez bada bihar ala etzidamu. Autodefentsa feministatik ematen diren erantzunetan zentratu gara.

Argazkia: Dani Blanco

2022ko azaroaren 25ean - 12:13
Azken eguneraketa: 14:09
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Bortizkeriarik gabeko bizitzak lortzeko bidean, justizia feminista eta autodefentsa feminista beharrezkotzat jotzen ditu Euskal Herriko mugimendu feministak. Bide horiei begira jarri da Jenofa Berhokoirigoin Bortizkeriarik gabeko bizitzak feminismotik eraikitzeko proposamena erreportajean:

 

Emagin elkarteak plazaratu berri du protokolo propio bat talde barneko eraso matxistak kudeatzeko, eraldaketa eta minaren erreparazioa ardatz dituena. Eraso matxisten aurrean, ardura hartze kolektiboa erreportajean eman ditu protokoloari buruzko xehetasunak Leire Artolak:

 

Eraso matxisten kudeaketari buruzko hausnarketak begirada anarkistatik zabaltzen dituen  ¿Y que hacemos con los violadores? (Eta bortxatzaileekin zer egingo dugu?) liburua oinarri harturik, gaiaz edota erronkaz solastatu da Amaia Lekunberri liburuaren atzealdean diren hiru lagunekin:

 

Elsa Dorlin ere dugu autodefentsa feministaz eta orohar indarkeriaren erabilpenaz hausnartzen duen aditu eta aritu interesgarria. Jenofa Berhokoirigoinek elkarrizketatu du, bere Se défendre, une philosophie de la violence (defendatzea, bortizkeriaren filosofia bat) liburua esku artean harturik –geroztik Txalaparta-k gaztelera itzulitakoa, Autodefensa. Una filosofia de la violencia izenpean–.

 

Gorputza dugu erasotua, baina gorputzetik ematen zaio erantzuna ere erasotzaileari ala minari. Bide bat izan daiteke tatuajearena. Istorio pertsonal gogorren lekuko da Bartzelonako Desideratum tatuaje estudioa. Altruismoa eta enpatia batzen dira bertan, egoera traumatikoak gainditzeko bidean doako tatuajeak eskaintzen dizkiete indarkeria matxista jasan duten emakumeei edota minbizia izan dutenei. Noemi Garcia tatuajetzailea elkarrizketatu du Leire Regadasek:

 

Iruñeko mugimendu feministaren borrokari begira jarri eta jaietan bideratu erasoei ematen zaien erantzunari begira jarri da Amaia Lekunberri Jaiak plazeretik borrokatuz erreportajean:

 

COVID-19ak beharturiko etxeratze aginduak etxe barneko infernua areagotu zion emakume erasoa jaso duten askori, etxea ez delako sistematikoki goxotasun edota babesaren sinonimo. Bikotearen partetik indarkeria pairatzen duten emakumeei buruz aritu da Saioa Baleztena Carla Vall abokatu feministarekin:

 

Lantokia ere izan ohi da eraso heterosexista gune eta horretaz hausnartu du Estitxu Eizagirrek Lantoki erasoen aurrean zer? idatzian:

 

Ikastetxeetan ikuspegi feministatik landu beharreko gaia da erasoena. Besteak beste, bikote harremanetan bideraturikoak identifikatzen eta lantzen ari dira batzuk Indarkeriaren Eskailera tresnarekin, besteak beste. Horren berri eman digu Mikel Garciak Bikote harreman toxikoak azaleratzen dituen eskailera erreportajean:

 

Itzaletik ala aktualitatean kokatuz, esparru pribatuan zein plazaren erdian, eraso patriarkatu eta sexisten kontrako erantzunak ematen ari dira munduan barrena. Horietariko bat dugu azken asteetan Iranen areagotu den askapen mugimendua. Maryam Fathi Kjar Ekialdeko Kurdistango Emakume Askeen Elkarteko Europako arduraduna elkarrizketatu du Amaia Lekunberrik:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Elizako sexu abusuen biktimei kalte-ordaina emango die Iruñeko Artzapezpikutzak, “laster”

Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.


2025-02-28 | Gedar
Adin txikiko neska bati eraso dio Sarako kirol entrenatzaile batek

 15 urteko emakume bati egin dio eraso Izarra klubean jarduten zuen pilota entrenatzaile batek.


Betharrametik Uztaritzera, ikastetxe katolikoetako indarkeriak argiratzeko lekukotasunak

Lestelle-Betharramgo (Biarno) ikastetxe katolikoko indarkeria eta bortxaketa kasuen salaketek beste ikastetxe katoliko batzuen gainean jarri du fokua. Ipar Euskal Herriari dagokionez, Uztaritzeko San Frantses Xabier kolegioan pairaturiko indarkeria kasuak azaleratu dira... [+]


2025-02-26 | Ane Labaka Mayoz
Hatza ezpainetan

Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]


2025-02-26 | Leire Artola Arin
Martxoak 8
Faxismoa borrokatzeko feminismotik indarrak batzeko deia

Martxoak 8a heltzear da beste urtebetez, eta nahiz eta zenbaitek erabiltzen duten urtean behin beren irudia morez margotzeko soilik, feministek kaleak aldarriz betetzeko baliatzen dute egun seinalatu hau. 2020an, duela bost urte, milaka emakumek elkarrekin oihukatu zuten euren... [+]


Hamahiru urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri diote Mario López Gernikako saskibaloi entrenatzaileari

Neska adingabeari sexu abusuak era jarraituan egin zizkiola frogatutzat jo du Bizkaiko Lurralde Auzitegiak.


25 urtez 300 haur bortxatu zituela aitortu duen zirujauaren aurkako epaiketa hasi da Frantzian

1989tik 2014ra, Frantzia mendebaldeko hainbat ospitaletan egindako erasoengatik epaituko dute. 74 urte ditu Joel Le Scouarnec zirujau ohiak, eta espetxean dago beste lau sexu eraso kasurengatik.


2025-02-24 | Behe Banda
barra warroak
Arma, tiro, pun

Lau mila karaktere ditut kontatu behar dudana kontatzeko. Esan behar ditut gauzak argi, zehatz, soil, eta ahalko banu polit, elegante, egoki. Baga, biga, higa. Milimetrikoki neurtu beharra dut, erregelaz markatu agitazioa non amaitzen den eta propaganda non hasi. Literarioki,... [+]


La Manada-ko bi kideri zigorra murriztearen aurka agertu da Nafarroako Gobernua

Bi akusatuek espetxe zigorra berreikusteko eskatu ostean, Felix Taberna presidenteorde lehenak adierazi du ez dagoela zigorra murrizteko baldintza juridikorik: "Zigorrak dauden bezala mantentzeko adinako larritasuna du delituak". Defentsaren abokatuak salatu du bi... [+]


Lau urteko espetxe zigorra ezarri diote Irungo irakasle bati, Txingudi Ikastolan ikasle bati sexu abusua egiteagatik

Lau urteko kartzela zigorra, zazpi urteko inhabilitazioa eta hiru urtez 12 urteko biktimarengandik urruntzeko agindua eman du Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak. Neskari 6.000 euro ere ordaindu beharko dizkio erasotzaileak kalte-ordainetan.


2025-02-17 | ARGIA
Ikasle feministek elkarretaratzea egin dute Gasteizko EHUko campuseko irakaslearen sexu erasoak salatzeko

Gertatutakoak ez direla kasualitatea azpimarratu dute. Unibertsitateko eremuetan indarkeria matxista gertatzen dela azaldu dute, eta arazoa sistematikoa dela. Protokolo bat eskatu dute erasotuak babesteko. Erasotzaileak inpunitate osoarekin jokatu duela salatu dute.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


Erakundeen erantzukizuna haurrak babestean

Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak,  polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]


GUET Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldea
“Nola da posible irakasleak EHUn jarraitzea? Urteak daramatza erasoak egiten, eta jakina zen”

Gasteizko Campuseko Filologia Hispanikoko irakasle baten aurkako salaketen berri izan bezain azkar, asanblada irekia egin zuen GUET Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldeak. Aste bakarrean “hamarnaka” salaketa eta testigantza berri jaso dituzte. Irakaslearen... [+]


Eguneraketa berriak daude