Neuropsikologo bati esker jakin zuen Jokin Pedreñok autista dela; bide pribatua hartu zuen traben eta estigmatizazioaren beldur zelako.
“Ez dakit zenbat luzatu daitekeen publikotik, ezta zenbat traba jartzen ahal dizkidaten”, azaldu du Jokin Pedreñok. Austista izan zitekeela uste zuenez, bere kabuz eta pribatutik egiteko erabakia hartu zuen: “Azkarragoa da, eta uste nuen ez zela hain estigmatizatzailea izango”. Hala ere, badaki baliabide ekonomikoen arabera “zaila” izan daitekeela. Gerora jakin zuen Gautena elkarteak, autisten familien elkarteak, diagnostikoa egiteko zerbitzua eskaintzen duela.
Psikologoarekin harremanak lantzen hasi zelarik, etorri zitzaion lehen susmoa: “Autismoa nahiko tipikoa denean, txikitan ez bada diagnostikatzen, ohikoa da helduaroan beste egoera batengatik deskubritzea autista zarela; adibidez, depresio garaian”.
Horrez gain, triste zegoen lagun batekin zegoelarik, lagunak esan zion agian autista zela: “Gogoan dut nire laguna oso triste zegoela, eta denek esaten zutela oso ageriko zela, baina nik soilik ikusi nuen triste zegoela ohean mantarekin zegoenean eta ez zuenean inorekin hitz egin nahi”. Gaineratu du Tiktok-en autisten bideo asko ateratzen zitzaizkiola, eta horietako askotan identifikatua sentitzen zela.
"Ulertzen dut psikologoak zergatik esaten didan ez dagoela zertan etiketak jarri, sailkatu eta estereotipoetan erori baigaitezke, baina batzuetan beharrezkoak dira etiketak"
Autista izan zitekeela uste zuenez, psikologoarekin hitz egitea erabaki zuen, baina ez zen saio horretatik kontent atera. Psikologoarekin “oso eroso” egon arren, “askotan esaten zuen ez dagoela zertan etiketak jarri", eta psikologoarentzat autista izatea beste etiketa bat zen: “Ulertzen dut zergatik esaten duen: sailkatu eta estereotipoetan erori gaitezkeelako, baina batzuetan beharrezkoak dira”.
Psikologoak ustearen zergatia galdetu zion: “Hamazazpi orriko testu bat egin nion”. Baina ez zion garrantzirik eman: “Esan zidan: ‘Harritzen nau pentsatzeak arazo bat duzula’. Nork esan du arazo bat daukadanik?”. Lagun autista batek esan zion ohikoa dela gaia baztertzea: “Terapiak beti moldatu behar dira pertsonentzat, ba are gehiago pertsona neurodibergente batentzat”. Gaineratu du emakume gisa irakurtzen dituztenentzat “zailagoa” dela diagnostikoa lortzea.
Gainerako saioetan ez zutenez psikologoarekin gaia landu, harremana etea erabaki zuen: “Agian ez nintzen autista, baina jakin behar nuen”. Hortaz, Oreetako neuropsikologo batengana jo zuen, eta probak eta elkarrizketak egin zizkion. “Psikologoa nafarra zen, eta dena euskaraz egiten genuen, baina esan zidan probak gazteleraz aztertzeko eginak zeudela”, salatu du.
Diagnostikoa
Probak egin ostean diagnostikoa eman zioten: “Bat-batean nire bizitzak eta jokabideek zentzua zeukaten, eta autista naizela jakiteak gauzei eta jokaerei izena jartzen lagundu zidan”. Gaineratu du komunitate baten parte sentitzen lagundu diola: “Orain badakit ni bezalako jende gehiago dagoela”.
Diagnostikoak jasotzeak lagundu egin dion arren, uste du batzuetan kontrara ere etorri daitekeela: “Autismoa nahasmendu bat dela esateak izaera patologizatzen duenez, esaten da ez dela nahasmen bat, baizik eta identitate bat. Horregatik eztabaida sortzen dit diagnostikoaz hitz egiteak”. Gaia “gutxi” landu dela uste du.
Hala ere, nabarmendu du sistemak berak horretara bideratzen dituela: “Ikasi dut nire arazoak konpontzen gutxi gorabehera, edo behitzat bizirauten. Baina beste batzuek diagnostikoa beharko dute, eta horretarako tamalez laguntza publikoa behar duzu. Haurren kasuan argi dago”.
Artea eta zientzia elkarrengandik oso urrun egon daitezkeela dirudien arren, biak gustuko ditu Maider Mimi (Maider Triviño) zientzialari eta artistak (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1997). Ikerkuntzan, antzerkian, musikan, bakarrizketetan, poesian eta beste gauza askotan dabil... [+]
Erritmo eta doinu alaiak entzun ditugu pasilloaren bukaeran. Musikari jarraika egongelara iritsi gara, baina mahaiak ertz batera apartatuta daude, dantza-gela da gaurkoan. Hainbat pertsona dantzan dabiltza: aurrera eta atzera, ezker, eskuin, galletak jaten eta hegazkinean... [+]
“Ezberdina denari eskatzen zaio aldatzea eta moldatzea, baina beharrezkoa da jakitea zein punturaino dauden prest bi aldeak elkar errespetatzeko”. Elkar ulertzea bi norabideko kontua delako, autistak nola gizarteratu azaldu ordez, gizarteari zer eskatzen dioten... [+]
Konfinamendua hasi denetik, autismoa edo TDAH duten haurren zenbait gurasoren salaketak zabaldu dira sare sozial eta hedabideetan. Tratu iraingarrien iturria: etxetik kalera begira direnak, antza, ez baitute ulertzen batzuk zergatik ateratzen diren euren seme-alabekin kalera,... [+]
Isabel Gonzalez eta Manuel Ruiz gara, Bilboko senar-emazte bikote bat. Gure seme Ramonek Asperger sindromea dauka. Autismoa soilik haurren arazo gisa ikusten da maiz, baina haur horiek hazi egiten dira, eta horrekin batera, buruhauste berriak datoz. Gaur egun 40 urte ditu... [+]
“Normaltasun” parametroak betetzen ez dituenaren gaitasunak zalantzan jartzera ohituta dagoen gizarte honetan, lezio ederra eman du Bryan aita-bakarrak: munduari erakutsi nahi izan dio Asperger sindromea duen arren eta zailtasunak zailtasun, gauza dela haurra... [+]
Autismoaren Nazioarteko Eguna da apirilaren 2a. Autismoa duten pertsonei laguntzeko programarik garatuenetakoa dute Gipuzkoan. Hortik oso gertu aldiz, alor honetan berrogei urteko atzerapena dutela kexu dira Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko gurasoak, Frantziako Estatuan... [+]