Austriak astelehen honetan ezagutarazi du koronabirusagatiko konfinamendutik irteten hasteko egutegia. Behar-beharrezko produktuen saltokiak zabalik eduki dituzten bezala –Euskal Herrian dauden moduan–, datorren asteburuko jaiak pasata asteartean, 14, klase guztietako komertzioek ireki ahalko dituzte beren ateak 400 metro karratu baino gutxiagokoak izanez gero. Eta hortik aurrera joango dira gainerako jarduera guztiak epeka normaltzen. Austria da Europan Covid-19 testak modurik orokortuenean erabili dituen herrialdea, horrekin batera kaleko harremanetarako herritarren artean maskara eramatea arau bihurtuz, eta ondorioz positibo ofizialen eta heriotzen arteko proportzio apalena lortu duena.
Sebastian Kurz kantzilerrak astelehenean esan eta Reuters agentziak zabaldu duenez, Austriak dagoeneko erabaki du heldu den astean komertzio txiki guztia gehi brikolage-almazenak irekitzea eta horrekin abiatzea herritarrei ezarritako konfinamenduaren amaierarako bidea. Austriak neurriak beste herrialdeek baino lehen hartu zituela eta herritarrek konfinamendua ongi errespetatu dutelako dela posible hori esan du Kurzek.
Ekonomiaren izotzaldia epelarazten hasita, hamabost egun beranduago, maiatzaren 1ean baimenduko zaie berriro ateak irekitzea 400 metro karratu baino handiagoko saltoki eta merkatal guneei. Ondoren, maiatzaren erdi aldean iritsiko zaie irekitzen hasteko txanda hotel eta jatetxeei. Ekainaren azkenera arte itxaron beharko dute jendetzak biltzen dituzten festa, kontzertu eta bestelako antolakizunek.
Joan den ostiralean, apirilak 3, Kurzek austriarrei eskatu zien urruntze sozialerako neurriekin jarraitzeko eta Bazko oporrak senide eta lagunen bilera handiekin ez ospatzeko. Hitzok nabarmendu zituen Austriako legebiltzarraren aurrean egindako agerraldian: 33 urteko lehen ministroa beti aurpegiko maskara jantzita agertu zen, hitzaldiaren aurretik eta ondoren, Bloomberg-ek jaso duenez.
Herritarrak argi eta garbi ohartarazi zituen: "Ez ditzagun ondorioak arinegi atera, zantzu positibo batzuk badaudelako. Hitzematen dizuet zenbakiek berresten badituzte zantzu horiek, ahal dugun guztia egingo dugu pausoz pauso normaltasunera itzultzeko". Igandea, apirilak 5, jarri zuen konfinamendutik irteteko plana berresteko hurrengo mugarritzat eta hori pasaturik, gaur zehaztu ditu hurrengo epeak.
Austria izan zen eskolak eta dendak ixten lehenetakoa, Alpeetako eski estazio batzuetan koronabirusa azaldu ondoren. Joan den astelehenean, martxoak 30, maskarak janztea derrigorrezko arau bihurtu zuen eguneroko erosketak egiteko. Covid-19 eraman zezaketenei testak egiteko programa ere jarri zuen abian. Hori zertan mamitu den hobeto ulertzeko, ikusi apirilaren 5ean Austriak erakutsitako bi datuok: apirilaren 5a arte Covid-19ak eragin ditu 11.934 kutsatu ofizial eta 204 hildako, beraz, kutsatuen %1,7 hil dira. Konparaziorako, egun berean Euskal Herrian zenbatu ziren 11.184 kutsatu ofizial eta 693 hildako, kutsatuen %6,2 hil dira, Austriakoak bider 3,6.
Austriako hedabideak ari dira nabarmentzen ekonomiaren izoztea epeka jasotzearekin batera, herritarren konfinamendua luzatuko dela maiatz hasiera arte eta maskararen erabileraren derrigortasuna zabalduko dela irekitzen joango diren zerbitzu guztietara.
Sebastian Kurz Austriako Alderdi Popularreko kidea da eta Ekologista Berdeekin koalizioan gobernatzen du Vienan.
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]
Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.
Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.
Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.
Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.
Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.
Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.
Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]
Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]
Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]
"Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.
Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]
Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.