Ausart baino libre sentitzea aldarrikatuko du Koordinadora Feministak azaroaren 25ean

  • Azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Euskal Herriko Koordinadora Feministak hainbat herritan egindako elkarretaratzeetan emakumeak ausart izateaz nazkatuta daudela aldarrikatuko du.


2013ko azaroaren 22an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Azaroaren 25erako Euskal Herriko Koordinadorak prestatu duen afixa.

Euskal Herriko Koordinadorak urtean zehar bakoitza bere aldetik lanean aritzen diren talde feministak batzen ditu, azaroaren 25ari begira.

Hainbat herritan egingo diren elkarretaratzeetan ondokoa izango dute leloa: Je ne veux pas me sentir courageuse, quiero sentirme libre, feminismoak aske egiten gaitu.

Koordinadoraren ustez, emakumeak eguneroko bizitzan sarri sentitzen dira ausart, baina kontua ez da ausartak izatea libre izatea baizik. Emakumeak ausart sentitzen dira estetikaren diktaduraren aurka errebelatzea erabakitzen dutenean; nagusiaren jazarpen sexualari aurre egiten diotenean, haurdunaldia borondatez etetea erabakitzen dutenean; parrandatik etxera bakarrik itzultzen direnean.

Koordinadoraren esanetan, azaroaren 25ean emakumeek ausart izateaz nazka-nazka eginda daudela adieraziko dute, eta boz gora esango dute ausartak baino askeak nahi dutela izan.

Mobilizazioak:

Azaroak 24, igandea:

  • Bera: 13:00etan elkarretaratzea.
  • Etxalar: 13:00etan elkarretaratzea.
  • Igantzi: 12:00etan elkarretaratzea.
  • Lesaka: 13:00etan elkarretaratzea.

Azaroak 25, astelehena:

  • Antzuola: 19:00etan herriko plazan.
  • Azpeitia: 19:30ean herriko plazan.
  • Baiona: 18:00etan herriko etxearen aurrean.
  • Bera: 13:00etan elkarretaratzea toki onan.
  • Bilbo: 19:30ean Arriagan.
  • Donibane Lohitzune: 19:00etan geltokian.
  • Donostia: 19:00etan Bulebarrean.
  • Gasteiz: 19:30ean Andre Mari Zuriaren plazan.
  • Hazparne: 19:00etan elkarretaratzea elizako plazan.
  • Igorre: 19:00etan kultur etxearen aurrean.
  • Iruñea: 20:00etan Gaztelu plazan.
  • Itzubaltzeta: 19:30ean Santa Eugenia enparantzan.
  • Izarbeibar: 19:00etan herriko plazan.
  • Oiartzun: 19:30ean herriko plazan.
  • Orereta: 19:30ean zumardian.
  • Pasai Antxo: 19:30ean Gure zumardian.
  • Usurbil: 17:00etan murala frontoian.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2025-01-14 | Leire Ibar
Gernikako mugimendu feministak salatzailea babestu du Mario Lópezen aurkako epaiketaren lehen egunean

Gernikako saskibaloi taldeko entrenatzaile ohiaren aurkako epaiketa hasi da astearte honetan Bizkaiko Auzitegian. Fiskaltzak 14 urteko espetxe eskaera egin du, eta akusazio partikularrak hamazortzikoa, sexu abusuak leporatuta. Lópezen defentsak adierazi du entrenatzaile... [+]


Instagrameko ‘Denuncias Euskal Herria’ kontuak sexu erasoen ia 500 testigantza jaso ditu azarotik

Indarkeria matxistari buruzko testigantzak jasotzeko Instagram kontua 2024ko azaroan jarri zuen abian emakume talde anonimo batek. Espainiako Estatuan Cristina Fallarás kazetariak abiatutako #Cuentalo egitasmoan oinarritu dira. Emakumeek, testigantza anonimoen bidez,... [+]


2025-01-13 | ARGIA
Gernikako entrenatzaile ohiaren aurkako epaiketa asteartean hasiko da

Fiskaltzak hamalau urteko espetxe zigorra eskatu du Mario López saskibaloi entrenatzaile ohiarentzat. Akusazio partikularrak hemezortzi urtekoa eskatu du. Gernika-Lumoko Sare Feministak elkarretaratzea deitu du Bilboko epaitegi aurrean. Lópezi 1998 eta 2001 artean... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Barakaldoko hilketa matxista salatzeko asteartean mobilizazioak antolatu dituzte

84 urteko andrea erail zuen bere semeak urtarrilaren 3an euren etxebizitzan. Kolpeka hil zuela azaldu dute zenbait iturrik. Astearte arratsaldean egingo dira elkarretaratzeak Barakaldon eta Euskal Herriko lau hiriburutan.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2024-12-31 | ARGIA
Zarautzen terapia kontsulta duen gizon bat atxilotu dute, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita

Getariako etxebizitza batean egin dio eraso, Segurtasun Sailaren arabera. Emakumea astero joaten zen terapia naturaleko kontsultara, eta Ertzaintza ikertzen ari da ea antzeko ekintzen biktima gehiago dauden.


2024-12-31 | Julene Flamarique
Akusazioak hemezortzi urteko espetxe-zigorra eskatu du Mario Lopez Gernikako entrenatzaile ohiarentzat

Sexu erasoak 1998an hasi ziren, biktimak 13 urte zituenean. 2003an kluba utzi bazuen ere, emakumeak iaz salatu zituen sexu erasoak, Mario Lopezek taldeko entrenatzaile gisa jarraitzen zuela. Orain 18 urteko espetxe-zigorra eskatzen du akusazioak, fiskaltzak baino lau urte... [+]


2024-12-27 | ARGIA
Gutxienez 5.212 eraso matxista salatu dituzte aurten EAEn, iaz baino %8 gehiago

2024ko azarora bitarte 683 sexu eraso salatu dituzte, iaz baino %16,7 gehiago, Emakunderen arabera. Familia barruko indarkeria salatu duten emakumeen kopurua ere handitu da (975 izan dira), baita bikotekide edo bikotekide ohiek egindakoa ere (3.554).


2024-12-23 | Julene Flamarique
Emakumeak nola bortxatu aholkuak partekatzeko 70.000 partaideko Telegram kanal bat atzeman dute Alemanian

Mundu osoko 70.000 gizonek baino gehiagok hartzen dute parte emakumeak nola drogatu eta bortxatu hitz egiteko txat-talde batean. Alemaniako ARD irrati publikoko bi kazetarik egin dute ikerketa urtebetez eta erakutsi dute kasu batzuetan biktimak bikotekideak, arrebak eta amak... [+]


Gizon bati espetxe zigorra ezarri diote, Donostian emakume bat bortxatzen saiatzeagatik

Gipuzkoako Auzitegiak urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri dio gizon bati, emakume bat bortxatzen saiatzeagatik. Epaiketa asteazkenean egin zuten, eta, hasi aurretik, gizonak gertakariak onartu eta akordioa erdietsi zuen Fiskaltzarekin eta akusazio partikularrarekin, zigorra... [+]


Mazango auzia
20 urteko kartzela zigorra Dominique Pelicot senar ohiari eta fiskalak eskaturikoa baino zigor apalagoak beste 50 bortxatzaileei

Bortxaketen kasuentzako bideratu daitekeen kartzela zigorrik gorena jarri diote senar-ohi Dominique Pelicoti; eta beste 50 bortxatzaileei dagokionez, guztiak dituzte erruduntzat jo, baina fiskalak galdetzen zuena baino apalagoak dira zigorrak. Hiru hilabetez iraun du Mazango... [+]


Bortxaketaren kultura epaitzeko plaza bihurtu dute Mazango auzia

Hiru hilabetez iraun du Mazango auziak, Gisèle Pelicotek irekitakoa, zeineten ikertu duten urte luzez senarrak somniferoz drogatu eta berak zein beste dozenaka gizonek 200 bat aldiz bortxatu izana. 51 gizon epaitu dituzte, eta senar ohi Dominique Pelicotentzat 20 urteko... [+]


2024-12-17 | Leire Ibar
Urretxindorra Ikastola sexu abusuen “konplize” dela salatu dute

Bilboko ikastolako ikasle eta ikasle ohien talde batek zentroko irakasle baten partetik jasandako sexu abusuak zerrendatu ditu, eta komunikatu baten bidez salatu du ikastetxeak gizona babestu duela. Gertakariak azalera atera direnean ikastolak “beren burua zuritu besterik... [+]


2024-12-16 | Julene Flamarique
Mario Lopez Gernikako entrenatzaile ohia salatu zuen emakumea babestu dute epaiketaren atarian

Biktimak 13 urte zituenean, 1998 eta 2001 artean, Lointek kirol taldeko Mario Lopez entrenatzaile ohiaren parteko sexu abusuak jasan zituen. Emakumeak duela urtebete salatu zuen, eta epaiketa 2025eko urtarrilaren 14tik 16ra egingo da, Bizkaiko Auzitegian. Mugimendu... [+]


Eguneraketa berriak daude