Ausardia Eztenatokian

  • Jaso ditu lehen txaloak Errenterian Mikelazulo kultur elkarteak antolatzen duen arte eszenikoen Eztena jaialdiak. Aurpegi berriak, aire freskoak eta proposamen ausartak ekarri ditu aurten antolakuntza taldeak, euskal antzerkiaren belaunaldi berrien gaitasun eta indarra erakusteko asmoz.


2020ko irailaren 07an - 09:36

Igande honetan hasi zen jaialdia Gasteiztik etorritako Tripak kolektiboaren Urruna lanarekin. Koronabirusaren auziak libre utzi dituen eserleku guztiak bete ziren. Osoa ikusten zen antzokia. Maskarek aurpegien espresioa erdira murriztu arren, ez zen barrerik falta, ezta isiltasun luzerik ere. Gozoa nabari zen giroa; antzerkia aurrez aurre, obra abstraktu zein esanguratsua eta aste guztia aurretik.

Abanikoa zabalik dute. Batetik, aukera hainbat emanaldi ikusteko: Urruna, Satiro, Erresistentzia arazo fisikoa da, Panpina eta Panpin hautsien dantza. Gazteriak eman dio aurten jaialdiak beti izan duen zentzua, antzerki mota “arriskatuagoen” proiektuei babesa eta erakusleihoa eskaintzea. “Ikusle bezala jende eta lan berri asko detektatzen ari ginen, proposamen oso interesgarri eta indartsuekin”, dio antolakuntza taldeak.

Bestetik, antzerki esperimentalari buruzko ikastaroa ere eskainiko dute hiru egunez, jada beteta dagoena. Jaialdiak iraun bitartean emanaldi artistikoak egiten arituko dira Jon Ander Urresti sortzailea eta Formol taldea: “Ez dute emanaldia eskainiko ez dutelako bukatuta, baina publikoarekin konpartituko dute daukatena”. Hala, publikoaren eta aktoreen arteko solasaldiak eta iritzi trukaketak gertatzea espero dute.

Azkenik, iaz martxan jarri zuten laborategien kontzeptua ekarriko dute. Ibilbide luzeagoa duen Sra. Polaroiska talde bilbotarrak gidatuko duen enkargua da hau. Udan egindako ikerketa baten bueltan arituko dira lanean, Errenteriako zumardian egiten ziren dantzaldien ingurukoa, hain zuzen. Herriaren 700. urteurrena aprobetxatuta aukeratu dute gaia eta hainbat herritarren testigantzak jaso dituzte. Emanaldi berezia izango dela aurreratu dute, soilik jaialdian eskainiko dena. Hori bai, protokoloen zorroztasunak ez die utzi hasierako asmoa betetzen: performance fisikoa. Hortaz, “luxuzko” irratsaio baten forma hartuko du. Jendeari mugikorrarekin eta aurikularrekin etortzeko eskatuko zaio eta entzunaldi kolektiboa egingo da. Etxetik ere entzun ahalko da. Ekitaldi guztiak doakoak dira.

Ahalegin kulturala

Arte eszenikoari lotutako sarea da Eztena eta pandemiaren eraginez jarri diren mugen aurrean jarrera aktiboa hartzera behartuta sentitu dira: “Udazkenari begira ikusten ari garena ez da oso lasaigarria eta kezkatuta gaude”, azaldu dute.

Arrazoiak soberan, XII. edizio hau, ohituraz ekainean ospatu ohi dena, irailera atzeratu dute: “Protokoloak surfeatzen, kontraesan askorekin eta frustrazioz betetakoa izan da prozesua”. Aurten, esaterako, emanaldi guztiak antzokian egingo dira, ezingo dituzte ohiko kale bazterrak erabili. Dena den, pozik daude pandemiaren aurretik pentsatu zuten programazioa osorik mantendu ahal izan dutelako. Errenteriako Udalaren aldeko jarrerak zutik mantentzen lagundu diela gehitu dute, bai eta uda osoa lanean igarotzeak jaialdia berrasmatzen ere: “Ahalegina egin dugu horretan”.

Ezin une aproposagorik aspaldian buruan zuten ideia martxan jartzeko: zaintza sarea sortzea. Oraindik forma zehatzik ez duen arren urteroko eztenakide figura erabiliko dute hasiera emateko. Aurten esanahia aldatu diote: proiektu autogestionatu bat sostengatzen zuenari, euskal teatroaren zaintzaren ideia gehituko zaio. “Antolatzen ditugun ekitaldiekiko jarrera aktiboa izatea eta interesa piztea nahiko genuke. Beste eremuetan bezala, guk ere asmatu behar dugu modu bat kulturan egiteko”. Komunikazio sarearekin hasiko dira, lehenik: “Garrantzitsuena jendea etorri eta aretoa betetzea da oso proiektu arriskatuak direlako, ez oso ezagunak eta ez gaude egoera errazean”. Aurten txartela doakoa izango da eta jolas moduan proposatu dute: 7 emanalditik 5 ikusiz gero antzerki liburu bat oparituko dute eta 6 ikusiz gero emanaldi sorpresa batera joateko aukera.

Era berean, kulturan ahalegina egiteko premia ekarri die egoerak: “Orain antolatuta egotea lehenesten ari gara. Antolatzea sekulakoa iruditzen zaigu bizitzen ari garen egoeran, traba eta zailtasun handiekin izan arren. Batez ere kultura presentziala bultzatu nahi dugu eta ez birtuala, antzerkia hori baita eta ez beste ezer. Telematikoa den guztia petatxo hutsa da, oso eskasa, antzerkian behintzat”. Horretan dute jarrita energia guztia eta umorea, behintzat, ez zaie falta.

 

 

Egitaraua

Irailak 10

18:30 - Baserri galduen gorputz biziak. Jon Ander Urrestiren egonaldi irteera.

19:30 - Maketa. Formolen egonaldi irteera.

Irailak 11

19:00 - Satiro. Xanti Agirrezabala

20:30 - Erresistentzia arazo fisikoa da. Maite Aizpurua.

Irailak 12

17:00 - Panpina. Kamikaz kolektiboa, Erika Olaizola.

19.00 - Alamedako dantzaldia performancea. Taldea: Sra. Polaroiska.

22:00 - Panpin hautsien dantza kontzertu emanaldia. Hatxe.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antzerkia
Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


Peio Berterretxe
“Tresna sozial izatetik, produktu kultural izatera pasatu dira plaza antzerkiak”

Master Amaierako lan sendoa aurkeztu berri du Peio Berterretxek. Urte luzetan antzerkian ikasia eta aritua, plaza antzerkien jatorriaz eta gaur egun dituzten funtzioez aritu gara harekin, Lekorneko Kabalkadan oinarrituta egin duen ikerketaren aitzakian.


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

-------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


Jendetasun zolatik, Kittof gogoan

Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]


Aitortza berantiarra, metamorfosi gauzatua

Emakume baten borroka eta metamorfosia
Nork: Eneko Sagardoyk eta Vito Rogadok.
NOIZ: abenduaren 1ean.
NON: Santurtziko Serantes aretoan.

-----------------------------------------------------------

Plana proposatu eta berehala, sarrerak online erostea erabaki zuen... [+]


'Zorretan'
Berezko lore bat

ZORRETAN

Testua eta zuzendaritza: Agurtzane Intxaurraga.
Aktoreak: Miren Gaztañaga, Iñake Irastorza, Jabi Barandiaran.
Noiz eta non: Urriaren 25ean, Donostiako Gazteszenan.

----------------------------------------

Bere argi propioa bilatzen ari den loreari... [+]


2024-10-31 | Iñigo Satrustegi
Bizitza ez da esateko erraza

MIÑAN
NORK: Artedrama. Sambou Diaby, Ander Lipus, Eihara Irazusta, Mikel Kaye.
NON: Bilboko Arriaga Antzokian.
NOiz: Urriaren 25ean.

----------------------------------------------

Euskaraz kontatu zuten Ibrahima Baldek eta Amets Arzallusek Miñan 2019an. Bost urte... [+]


Bakarrizketan

Autoan noala hasi naiz artikulua zirriborratzen, mentalki. Ideiarik onenak autoan izan ohi ditut, bakarrik gidatzen ari naizela. Bilborantz noa, Arriaga antzokira. Artedrama konpainiak Miñan antzezlana taularatuko du gaur. Urriak 25 ditu, ostirala da.

Antzokiko atarira... [+]


Eguneraketa berriak daude