Hogeitik gora musika taldek joko dute Irisarrin ekainaren 28tik 30era ospatuko den festibalean. Eskaintza kulturalaz gain ildoka antolaturiko tailer eta formakuntzak izango dira berritasuna. Sarrerak salgai daude internet bidez 45€an.
EHZ festibalak aurtengo edizioko egitarau osoa argitaratu berri du. Duela hilabete batzuk aurreratu zuten bezala, Baxe Nafarroako Irisarrin ospatuko dute 23. edizioa izango duen festibala. Urtero moduan, eskaintza musikal zabala eskainiko du.
Euskal Herriko musika taldeen aldeko apostua egin du EHZk, eta Irisarriko eskenatokian izango dira, besteak beste Iseo & Dodosound, Niña Coyote eta Chico Tornado, Willis Drummond edota Gari & Maldanbehera. Horiez gain Oihan Oliarj-ines zuberotarraren Oihaneko Zühainetan eta Ray Fernandez kubatarraren kontzertuak izanen dira "ikusmin gehien piztuko dutenak", antolakuntzaren hitzetan.
Musika berriak ezagutzeko aukera ere izango da festibalean. Bertan aurkeztuko dituzte euren azken lanak Pelax, Rodeo, Alba, Ibil Bedi eta Diavolo Kiwi taldeek. Anari, Izaki Gardenak, Koban, Liher... eta beste hainbat taldek osatuko dute kartel osoa.
Dena ez da musika izango, ordea. Led Silhoutte dantza taldeak Gaizka Sarasola musikariak zuzenean konposaturiko musikarekin festibalerako bereziki sorturiko Orbita ikusgarria estreinatuko du. Horrez gain bertso-poteoa, zirkoa, dantzak, erakusketak, antzerkiak... denetarako astia izango da asteburuan.
EHZ eraberrituaren beste ardatzetako bat izango dira festibalean zehar eskainiko diren tailer eta hitzaldiak. Bost ildo aukeratu dituzte aurtengo ediziorako, ildoetako bakoitzak tailer, mahai inguru eta solasaldiez osaturiko jarraipen logiko bat edukiko duelarik. Horretarako, antolakuntzak adierazi duenez, beharrezkoa izango da aurrez ildoetako batean izena ematea.
Lekorneko landetatik herrira egingo du salto aurtengo festibalak, Irisarriko kaleak musika, ikuskizun eta hausnarketaz betez. Bertan kokatuko da, baita ere, txikienentzako Haurren Xokoa. Kontzertu nagusiak, aldiz, hurbil kokaturiko beste eremu batean egingo dira.
Festibaleko antolatzaileek aurreratu dutenez ekainaren 3ra arte egongo dira salgai 3 egunetako bonoak 45€tan. Data horretatik aurrera bonoak 55€tara igoko dira, eta eskuragai egongo dira eguneko sarrerak ere.
Azkenik, "galtzagorri laguntzaile" izateko deia zabaldu dute, urtero bezala laguntzaile boluntarioekin auzolanean ateratzen baita EHZ aurrera. 500 lagunen beharra dute aurtengo ediziorako, eta internet bidez eman daiteke izena ehz.eus atarian.
Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentzia libreei esker ekarri dugu ARGIAra
Eta hori, larunbata zela atzo, eta ez igandea. Kosta zitzaion egunari argitzea, aurreko egunetan baino dezente jende gutxiago zebilen kalean, eta presa gutxi nabari zen. Batzuk laster batean bai, Kursaalera eta Victoria Eugeniara gerturatu zirela, lehen areto horretan ematen... [+]
Patricia López de Arnaiz gasteiztarrak aktore onenaren sari nagusia irabazi du Donostiako 72. Zinemaldian, Pilar Palomerok zuzendu duen 'Los destellos' filmean egindako lanagatik.
Eider Rodriguezen 'Bihotz handiegia' liburuko lehen narrazioan... [+]
Andrés Roca Rey toreroaren egunerokoaren hainbat pintzelkada ematen ditu Tardes de soledad zintak, besteak beste, hotelean eta hoteletik zezen-plazarako bidean eginiko elkarrizketak edo janzte aldiko uneak, eta plazan zezena nola sufriarazten eta hiltzen duen erakusten... [+]