“Aurtengo egitaraua osoagoa da, haur eta gazte literaturek ere bere tartea izango baitute”

  • Martxoaren 24 eta 25ean egingo da Geure Gelatik liburu azoka Azkoitian. Emakume idazleen azken bi urtetako ekoizpena ezagutu ahal izango da bertan, bai herriko liburu dendek hornituko dituzten mahaietan itzulitxoa eginez, eta baita hitzaldi, mahai-inguru eta fomato berezietan egileak entzunaz ere. Aurtengoan, Mariasun Landaren ibilbidea omenduko dute. Maxixatzen euskaldunon elkartea buru-belarri arituko da lanean, udalaren, Emakunderen eta Kutxaren babesaz antolatu duen asteburu berezi hau aurrera eramaten. Sortu berri den Doinuele Euskarazko Plazen Sareko partaide da ekimen hau. Maxixatzeneko langile Julen Garate elkarrizketatu dugu.


2023ko martxoaren 20an - 07:37
Azken eguneraketa: 10:41
Geure Gelatik azokak Arantxa Urretabizkaiaren ibilbidea omendu zuen iaz (argazkian, liburuei begira). Aurten Mariasun Landa omenduko dute. Argazkia: Urola-Kostako Hitza.

Zenbagarren edizioa duzue?

Lau edizio izan ziren, 2005-2008 artean. Ondoren etena egon zen, eta 2020an berreskuratu nahi izan genuen baina pandemia etorri zen eta bi urte beranduago egin zen, 2022an. Beraz, aurtengoa seigarren edizioa izango da. 2022an berrekin genionetik, formatua aldatu dugu: lehen plazan izaten zen, modu xumeagoan. Orain beste maila bat hartu du, gure ustez: bai programazioan, eta bai baliabide aldetik jauzia eman dugu, sendotu egin da. Orain areto itxi batean egiten dugu, Elkarguneko areto nagusian, “herriko plaza” izeneko gelan.

Alde batetik ederra da ekimen hauek kalean egitea, baina iaz erabaki genuen leku estali bateko goxotasunaren alde egitea, eta egun horietan sekulako hotza eta txingorra egin zuen eta pentsatu genuen “eskerrak barruan egin dugun”. Uste dugu barruan eginda beste seriotasun bat hartzen duela, nahi duena joaten da, ez zaitu kalean pasadizoan harrapatzen.

“Geure Gelatik” izenak egiten dio keinu bat, baina bestela inon ez duzue adierazten emakumeek egindako liburuen azoka denik. Zergatik egiten duzue ez aipatzeko hautua?

Udaleko Berdintasun sailarekin antolatzen dugu. 2005ean gai hau bazen nahiko berezia. Eta ez dugu hitza aipatzen, gauza batzuek ez daudelako esplikatu beharrik. Ez dugu esaten euskaraz denik, eta dena euskaraz egiten dugu. Madrilen azoka egiten duenak ez du ezer esan beharrik, eta gu beti dena esplikatu beharrean: “Euskaraz da, eta emakumea eta literatura lotzen ditu...”. Geure Gelak zer esan nahi du? Zoritxarrez, emakumeak oraindik aparteko gune bat behar duela berdintasuna lortzeko. Poliki-poliki urratsak eman nahi ditugu berdintasunaren bidean.

Iaz hasi zineten ibilbide luzeko idazle bati aitortza egiten.

Arantxa Urretabizkaia omendu genuen iaz. Oso polita izan zen. Aurtengoa ere biribila izango da: Mariasun Landaren ibilbideari aitortza egingo zaio, noren eta Arantxa Urretabizkaiaren hitzetan. Bereziki aipatu nahi genuke oso-oso jarrera ona jaso dugula beti idazleengandik. Beti erakutsi dute prestutasuna eta erraztasuna.

Adin guztietarako bada eskaintza prestatu duzuen egitarauan.

Iaz hutsunea ikusi genuen, haurrei eta gazteei zuzendutako ezer ez genuen ipini. Aurtengo hobekuntza edo osotasuna ematen diona da haur literaturak bere tartea izango duela Amaia Egidazuren ipuin kontaketa eta collage tailerrarekin. Eta gazte literaturak ere bai, Jasone Osoro eta Alaine Agirreren mahai-inguruarekin.

Emakume heldu baten bizipenak azaltzen dituen Petare liburuaren egilea den Leire Ibargurenek liburuko protagonista den Miren Egiguren elkarrizketatuko du. Zein pertsona interesgarri dauden, anonimatoan geratzen direnak ez badira liburu batean jasotzen...

M ama eme ume liburuaren bi egileek, Estitxu Fernandez eta Erika Lagomak, solasaldian aurkeztuko dute beren lanaren mamia. Nahiko arrakastatsua izaten ari da eta ikuspegi hori ere egotea nahi genuen. Oso pozik gaude bertan egongo direlako.

Liburu berezi bat ere aurkeztuko da azokan, Ibilbidea.

Maite Lopez Las Heras gaztea den arren, Latina eta Grekoa ikasi dituenez, badu joera literatura klasikoaren itzulpena egiteko. Lehenengo emakume bidaiariak egin zuen ibilbidea eskutitzetan kontatu zuen eta horixe itzuli du. Pentsatzen da emakume hark Galiziatik irten zuela, Jerusalemera iritsi eta buelta egin zuela, eta bidean gertatu zitzaizkionak irakur daitezke.

“Emakumeek idatzitako testuen irakurketa, 20 lagunen ahotsetan”. Ekitaldi horrek itxiko du azoka.

Gure ekitaldi kuttuna da, gure bereizgarria ere badena. Bertan irakur dezaten 20 herritar lotzea asko kostatzen da baina oso ekitaldi ederra izaten da. Saiatzen gara parte-hartzea orekatzen eta gizonezkoak lotzen, zeren ikusten da irakurzaletasuna nabariagoa dela emakumeen artean. Gazteen parte-hartzea ere bilatzen dugu. Norberak aukeratzen du irakurriko duen testua, eta bestela, guk aukeran jarritako testuetatik hartu dezake. 2 minutuko tartean irakurtzen du bakoitzak.

Liburu azoka zabalik egongo da asteburuan zehar. Hasierako edizioetan argitaletxeek jartzen zituzten mahaiak liburu azokan, baina aurten beste era batera antolatu duzue, ezta?

Bai, argitaletxe guztiak egongo dira, baina salmenta postuetan herriko hiru dendak egongo dira: Amaitz, Hizki eta Lujan. Horien bidez hornituko da azoka, eta emakume idazleen azken bi urteetako euskarazko ekoizpenak egongo dira ikusgai, eta egitarauan parte hartzen duten idazleen ibilbideko liburu esanguratsuenak ere bai.

Urtero antolatzen jarraitzeko asmoa duzue?

Udalak adierazi du bi urtez behin egitea nahi lukeela, baina gure asmoa da urteroko jarraipena ematea. Iaz egin genuen, aurten egingo dugu, eta gure ustez, sendotzen ari den ekimen bati etenak ez dio onik egiten. Ahalegin berezia egingo dugu urtero izan dadin. Aurtengoaren emaitza positiboa bada eta oihartzun pixka bat izaten badu, espero dugu udalak ere ikusiko duela urtero egin beharra.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburu azokak
“Euskarak eta emakumeak presentzia gehiago behar dute azoketan”

Atzo hasi eta bihar bukatuko da Geure Gelatik azoka, Azkoitian. Emakumeen literatura oinarri duen euskarazko azoka da. Aurten, Jasone Osoro izango da omendua.


2023-09-28 | ARGIA
Inoizko postu gehien egongo dira larunbatean Hernaniko Liburu eta Disko Azokan

Doinuele euskara hutsezko plazen sareko hurrengo hitzordua irailaren 30ean izango da, Doberaren eskutik, 11:00etan hasita. Zenbait idazlek liburuak aurkeztuko dituzte, tartean Jakoba Errekondok eta Garbiñe Larreak. Bertso saio literarioa eta kontzertua ere egongo dira.


2023-08-28 | Leire Artola Arin
Irailaren 30ean egingo dute Hernaniko III. Liburu eta Disko Azoka

Abuztuaren 31era arte egin daiteke postua jartzeko eskaera. Aurten diskoak saltzeko aukera ere egongo da, lehen aldiz. Emanaldi eta aurkezpenak iragarri dituzte antolatzaileek. Dobera euskara elkarteak antolatzen du euskara hutsezko azoka, eta orain, Doinuele Euskarazko Plazen... [+]


2023-06-20 | ARGIA
1.200 pertsona batu, eta 1.100 liburu eta diska saldu ziren Ziburuko Azokan

Joan den ekainaren 3an egin zen Ziburuko 4. Euskal Liburu eta Disko Azoka eta antolatzaileek –Baltsan Elkartea eta ARGIA–  balorazio orokorra egin dute. Azoka handituz joan da bere erritmoan, urratsez urrats, urtetik urtera baieztatuz 2019ko hastapen hartan... [+]


2023-03-15 | Estitxu Eizagirre
Doinuele Euskarazko Plazen Sarea sortu da
Zortzi herri, euskal literatura eta musika zaleentzako zirkuitu

Euskara hutsezko liburu eta diskoen azokek eta ekimenek indarrak batu dituzte: Doinuele sortu dute guztien artean, Euskarazko Plazen Sarea. Oraingoz, zortzi herri edo ekimenek osatzen dute sare hau eta gaur elkarrekin aurkeztu dute Bilbon aurtengo ekitaldien egutegia. Euskal... [+]


2022-12-14 | ARGIA
Euskal liburu azokaren 38. edizioa egingo dute Lazkaon

Gerriko kultur elkarteak antolatuta, urteroko azokarekin hitzordua dute lazkaotarrek, abenduaren 16,17 eta 18an. Musika emanaldiak, tailerrak eta buruhandiak ere izango dira asteburuan.


Petra Elser. Beyond Spain
“Politikoki kontrapuntu argia jarri dugu”

Frankfurteko liburu azokan Espainia herrialde gonbidatua izango zela jakindakoan martxan jarritako Beyond Spain ekimena antolatzen aritu da azken hilabeteetan Petra Elser. Hitzaldiak, mahai-inguruak eta irakurraldiak egin dituzte, besteak beste. Itzultzailea da Elser, Euskal... [+]


Irene Larraza. Etxepare Euskal Institutua
“Banderatzat hartu beharko genituzke euskal idazleak munduan”

Zein da Etxepareren egitekoa Frankfurtekoa bezalako azoka baten?

Gure egitekoa orokorrean ez dago merkatuaren eremuan. Hor badaude profesionalak, kasu honetan editoreak, autoreak, itzultzaileak… sistema oso bat. Frankfurteko azoka, hain zuzen, eskubideen salmenta eta... [+]


Frankfurteko liburu azoka
Mundu oso bat euskal liburuen aurrean

Europako liburu azoka handienak milaka bisitariren, mundu osoko argitaletxeen eta editoreen, eta bertaratu diren euskaldunen arreta piztu du urriaren 19tik 23ra Frankfurten. Kontinenteen pabiloien artean, Asturias, Galizia, Katalunia eta Euskal Herriko idazle, ilustratzaile eta... [+]


2022-10-04 | Reyes Ilintxeta
Aritz Otazu. Liburu zaharren azken mohikanoa
“Ez da bidezkoa Nafarroako Artxiboak urtean soilik 8.000 euro izatea antzinako liburuak erosteko”

Frantzian bereziki, baina mundu erdian barrena ibiltzen da Aritz Otazu XVI. eta XVII. mendeetako liburuen bila. Nafarroako eta Euskal Herriko historia ezagutzera ematea da bere pasioa eta zuzentzen duen Mintzoa Argitaletxearen xedea. Mintzatzen ematen du egun osoa: bezeroekin,... [+]


2020-12-11 | Antxeta Irratia
Hondarribiko Euskal Liburu eta Disko Azokaren XXVI. edizioa abian da

Urtero bezala, Durangoko Azokan aurkeztutako nobedadeak aurki daitezke azoka honetan ere. Arrantzale Auzoan izango da abenduaren 13a arte, goizez 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 16:30etati  20:30etara. Eta %10eko beherapen edo deskontuarekin gainera.


2019-06-03 | Estitxu Eizagirre
Eguraldia bero eta giroa gozo Ziburuko lehen liburu eta disko azokan

Ekainaren 1ean Ziburuko plaza bete zuten hamazazpi argitaletxeetako lanek. Batez ere ingurukoak eta Euskal Herriko hainbat herritatik joandako euskaltzaleak aritu ziren eguzki galgatan euskarazko komiki, liburu, disko eta bestelako gaiak ikusten. "Lehen urtea baizik ez da,... [+]


2019-05-31 | Mikel Asurmendi
Maddi Zubeldia, Baltsan elkarteko kidea
“Balore berak partekatzen ditugu ARGIArekin, euskaldun, solidario eta burujabe, txikitik eraginez”

Maddi Zubeldia Arozena, Baltsan elkarteko kidea da, idazlea eta kantaria: "Ziburuko euskal liburu eta disko azoka Argia aldizkariarekin bat egitea naturala iruditu zaigu, balore berak partekatzen baititugu, euskaldun, solidario eta burujabe, txikitik eraginez", erran... [+]


Eguneraketa berriak daude