Aurtengo egitaraua eta kartela aurkeztu ditu Durangoko Azokak, aniztasuna aldarrikatuz

  • “DA! asko dira” leloa aukeratu du Durangoko Azokak 53. edizio honetarako. Abenduko zitaren aniztasuna aldarrikatu nahi du Azokak eslogan horrekin. Txakur Gorria kolektiboak egin du aurtengo afixa, Landako gunean egon diren standen planoan oinarrituta.

Durangoko Azokaren antolatzaileak eta ordezkari instituzionalak, erdian aurtengo afixa dutela (argazkia: Durangoko Azoka).

2018ko urriaren 23an - 13:50

Urtero Azoka antolatzen duen Gerediaga elkarteko presidente Nerea Mujikak azaldu duenez, “euskal kultura oparoa eta aberatsa” da eta Durangoko Azoka horren isla. “Kulturaren plaza da, merkatua, ikuskizuna, urteroko hitzordua, gogoeta eta eztabaidarako plataforma, jaia, errituala, topalekua…”. Durangoko Azoka bizitzeko modu asko dagoela ere azpimarratu du.

Aniztasun hori aldarrikatu nahi du Azokak aurten, sortzaile berriek eta ibilbide luzekoek ekartzen dutena, kultura garaikideak eta tradizionalak, proposamen komertzialek eta apurtzaileek, antolatzaileen esanetan.

Formatu handi eta txikietako eskaintza

Egitarauak ere ugaritasun horri erantzun nahi dio, Plateruenan kontzertu handiak eskainiz (Esne Beltza, Huntza, Anestesia eta Olatz Salvador agertzen dira, besteak beste, aurtengo eskaintzaren artean), baina baita formatu txikiagoko emanaldiak ere (Ahotseneako kontzertuen artean nabarmentzen dira Izaki Gardenak, Leihotikan, Kerobiako abeslari izandako Xabi Bandini eta EraBatera, Willis Drummond eta Gatibuko kide ohiek osatu duten taldea); idazle askok aurkeztuko dituzte beren liburuak Ahotsenean gainera: Harkaitz Canok Fakirraren ahotsa nobela ekarriko du, Idurre Eskisabelek Goseak janak poema liburua, Iban Zalduak Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak ipuin liburua eta Unai Iturriagak Alex San Vicenterekin batera osatu duen Haur besoetakoa: Paristik datorren artista komikia.

Ahotsenean aurkeztuko du Jakoba Errekondok ARGIAren eskutik publikatuko duen Landareak lantzen liburu-agenda ere, abenduaren 6an, osteguna, 18:00etatik aurrera.

Liburu eta diskoez gain, beste mota askotako adierazpen artistikoen bilgune ere izango da Durangoko Azoka, azken urteetan indarra hartu duten Irudienea (ikus-entzunezkoak), Szenatokia (antzerkia), Kabi@ (gaur egungo teknologiak) eta Saguganbara (haur eta gazteen gunea) espazioei esker.

Txakur Gorria kolektiboak egindako kartela

Egitarauarekin batera, aurtengo edizioko kartela ere aurkeztu du Durangoko Azokak. Txakur Gorria kolektiboaren lana da eta hori ere apustua izan da Azokaren aldetik. Nerea Mujikak gogoratu duenez, azken urteetan afixa ibilbide luzeko artistei eskatu izan diete (Nestor Basterretxea, Itziar Ocariz, Marta Cardenas, Jose Luis Zumeta, Christine Etchevers eta Jose Antonio Sistiaga, besteak beste), “baina Azoka etengabe biziberritzen ari da eta aurtengo irudia sortzeko sortzaile berriengana jo nahi izan dugu”.

Ane Labakak, Nerea Ibarzabalek, Mariñe Arbeok eta Malen Amenabarrek osatzen duten Txakur Gorria kolektiboari eskatu diote, hortaz, aurtengo kartela. Kartelak islatzen ditu Landako gunean Azokak irauten duen bitartean izaten diren mugimenduak. “Landakoko planoan oinarrituta dago, eta bertan performatzen ditugun mugimendu guztiak iradoki nahi ditu, errotuladore ibiltariak bagina bezala: sarrera, irteera, geldialdi, orrialdeak pasatzeko keinu, besarkada...”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Durangoko Azoka 2018
Jaka horidun artistak Durangoko Azokan

Aurreko egunetako betekadarik gabe, baina igandea izateko bisitari kopuru onarekin, amaierara iritsi da 2018ko Durangoko Azoka. Etorriko dira balorazioak, aurreikusi daiteke oso positiboak izango direla Landako guneko pasilloetan ibili den jende kopurua ikusita; eta etorriko... [+]


Euskal kultura Mendiko Sermoiaren bidez ulertua

“Bada, jendetzak ikusirik, mendira igo zen” esaldiarekin hasten da gaur Durangoko Azokara sartu eta berehala oparitu diguten liburuxka. Eta ez, ez da turismo-gida bat, ez da Gerediaga elkartekoak jendea Anbotora bidaltzen hasi direla larunbat honetarako aurreikusita... [+]


Gu, Austriako esloveniarrok

Gauza arraroak gertatzeko posibilitateak atzo guztiz agortu zirela sinetsita, igo gara ba gaur arratsaldean ere Durangoko Azokako antolatzaileek Landako gunean utzi diguten mahaira, behingoz kontu arruntak kontatzen dituen artikulu bat idazteko prest gure kulturaren alfa eta... [+]


Munduko gauzarik arraroenak

Deituiozu berezi. Deituiozu bitxi. Deituiozu arraro. Deituiozu nahi duzun bezala, baina hau ez da normala. Eta ez, ez dut esaten Durangoko Azokaren bigarren egunean gaudelako eta gaur goizean oraindik Toti Martinez de Lezeak Ereinen standean eragiten dituen ilara ia mitologikoak... [+]


Gazteak euskal kulturara masiboki erakartzeko plan estrategikoa

Haurrak. Gazteak. Asko. Nonahi. Oraindik hain zaharra ez zarela uste baduzu –30 urteak ondo beteta dauzkagun askori pasatzen zaigu, “30ak dira 20 berriak” eta antzeko milongak saldu dizkigutenetik–, konbentzitu zaitez: bai, dinosauro bat zara ikasleen... [+]


Rol-joko batek irabazi du Durangoko Azokako lehen Sormen Beka

Saridun atipikoa izan du Durangoko Azokaren lehenbiziko Sormen Bekak: Etzi Portu Maritimoaren AtopiaRPG rol jokoak eskuratu du 15.000 euroko saria, mota honetako euskarazko lehen egitasmoa abian jartzeko.


2018-12-05 | ARGIA
Ikasleen egunarekin abiatu da 53. Durangoko Azoka

10:30ean zabaldu ditu ateak Durangoko Azokak eta igandera arte Euskal Herriko ekoizpen kulturalaren erakusleiho izango da. Ikasleen eguna da lehenbiziko hau eta nabari da Landako eraikinean, bisitari gaztez beterik baitago.


2018-11-30
ARGIA lekuz aldatua Durangoko Azokan
Erruki Jauna

Erruki gutxi izan baitu gurekin bateren batek 2018ko Durangoko Azoka antolatzerakoan. Leku banaketan. Ez gara azken hiru urteetan egon garen lekuan izango, ARGIA ez duzue aurreko sarrerako gune zabal hartan topatuko. Artekale 23, 24 eta 25 erakustokietan izango gara aurten,... [+]


2018-11-20 | ARGIA
Publiko guztiak asetzeko moduko egitaraua aurkeztu du Durangoko Azokak

53 edizio, 247 stand, 439 nobedade, horietatik 304 liburuak, 93 diskoak, 18 aldizkari, argitalpen elektroniko bat eta bestelako 23 lan: Durangoko Azokak aurtengo egitaraua aurkeztu du eta zenbakiek bat egiten dute 2018 honetan Gerediaga elkarteak aldarrikatu nahi duen... [+]


Eguneraketa berriak daude