Aurrez aurreko azoka eta online denda uztartuko ditu 56. Durangoko Azokak. Abenduaren 3tik 8ra egingo da, "baDa!" lelopean, Durangoko Landako gunean eta durangokoazoka.eus webgunean.
Iaz erabat birtuala izan zen Durangoko Azoka, eta Landako gunea banaketa zentro bilakatu zen abenduko egun horietan. Aurtengo azokaren nolakotasunaren inguruko zalantzak bazeuden ere erakusmahaiak itzuliko direla iragarri du Nera Mujika Gerediagako lehendakariak. Durangon egin duten prentsaurrekoan iragarri dituzte xehetasunak. Horrekin batera, Leire Urbeltz artistak egindako kartela aurkeztu dute; Azokaren lehen urteak gogoan 60ko hamarkadako iruditegiaren berrikuspena egin nahi izan du.
Abenduaren 3tik 8ra bitarte izango da 56. Durangoko Azoka: 3tik 7ra durangokoazoka.eus webgunean egin ahalko dira erosketak, eta 4tik 8ra, aldiz, azoka ohikoagora joateko aukera egongo da. Mujikak aurreratu duenez, 220 erakusmahai baino gehiago jarriko dituzte, eta Ahotsenea, Irudienea, Kabi@, Saguganbara eta Szenatokia guneak ere itzuliko dira. Hala ere, edukierak eta jarraitu beharreko osasun neurriak aurrerago zehaztuko dituztela adierazi dute.
Aurrez aurreko jarduerak
Aurrez aurreko jarduerak eta emanaldiak ere pandemia aurreko formatura itzuliko dira aurten. Gainera, Ahotseneako zuzenekoak eta Areto Nagusiko ekitaldiak webgunearen bidez ere jarraitu ahal izango dira. Urriaren 8an zabalduko dute Azokako egitarauan parte hartzeko proposamenak bidaltzeko epea. Ahotsenean haien lanak aurkeztu nahi dituzten artistek ostiraletik aurrera eman beharko dute izena ahotsenea.eus webgunean. 2021. urtean argitaratutako diskoa edo liburua izatea da parte hartzeko bete beharreko baldintza bakarra, baina antolatzaileek lurralde eta genero oreka kontuan hartuko dute egitaraua osatzerako orduan.
“Barraka” abentura bideo-joko umoretsua garatzeko urtebete izango du Ibai Aizpurua diseinatzaile eta programatzaile irundarrak. Horretarako 15.000 euroko laguntza irabazi du Durangoko Azokaren laugarren sormen bekan.
Durangoko Azoka gainean dugu, eta ARGIA berriz ere bertan izango da bere proiektu komunikatiboa ezagutarazi eta produktuak eskaintzen. Horrez gain, interneten ere eskuratu daitezke liburu, kamiseta, jolas eta bestelakoak, azokak irauten duen egunetan bidalketa gasturik gabe... [+]
Osasun egoerak okerrera egin ostean Durangoko Azoka bertatik bertara bisitatzeko neurriak moldatu behar izan dituzte antolatzaileek. Azoka bisitatu ahal izateko txanda hartu beharko da. Ordu eta erdiko tartea edukiko dute bisitariek.
Landako Gunean egunero ordu eta erdiko bost txanda egongo dira, eta Plateruenako kontzertuetan ez da ostalaritza zerbitzurik egongo. Jaurlaritzak ezarritako osasun-neurrietara moldatu dute azoka.
Aurtengo Durangoko Azokako Ahotseneako kontzertuak Plateruena antzokian eskainiko dituzte. 50 kontzertu emango dituzte abenduaren 4tik 8ra bitartean. Sarrera librea izango da edukiera bete arte.
Asteazkenean aurkeztu dute Durangoko Azokaren harira egingo den aurtengo DA! PROren egitaraua. Berrikuntzeko dator egitasmoa: egun bateko egitaraua izatetik lau egunekoa izatera salto egin du, eta disziplina anitzak bernebilduko ditu.