Aurrez absolbitutako twitter erabiltzaile bat zigortu du Espainiako Auzitegi Nazionalak

  • Hiru hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote txiolariari, idatzitakoek gorrotoa eta biolentzia indartzen dituela argudiatuz.


2018ko abuztuaren 23an - 10:41

2012 eta 2014 urteen artean idatzitako zenbait txiorengatik epaitu zuten 25 urteko Luis Lorzano kanariarra, eta zigor arloko salak, gehiengoz baina ez aho batez, absolbitu egin zuen martxoan. Zigor arloko salaren arabera, Lorzanok sare sozialetan argitaratutako mezuek ez zuten terrorismoaren goratzea egiten.

Fiskaltzak, baina, helegitea jarri zuen erresoluzioaren aurrean. Apelazioen Tribunalak bat egin du ebazpenaren gaineko ezadostasun horrekin, gaztearen mezuak gorroto eta biolentziaren “zeharkako pizgarri” direlakoan. Zigor arloko salak, bere momentuan, diskurtso egituratua edukitzetik urruti zeuden “protesta zakartzat” jo zituen txioak eta baztertu egin zuen mezuek gorrotoa, indarkeria eta terrorismoa bultzatzeko gaitasunik izatea. Apelazioen Tribunalak, ordea, kontrako iritzia azaldu eta orain hilabete batzuk absolbitua izan arren, zigortu egin du Lorzano.

“Badirudi terrorismoa dela aukera bakarra Kanariar Uharteak saltzen ez direla ulertu dezaten, borrokatu defendatzeko”, “Irailaren 11 ez zen drama bat izan, justizia izan zen” eta “Komando eta lapurreta gehiago behar dira, eta nire aldetik, fusilatu ditzatela Rodrigo Rato eta Emilio Botín” bezalako mezuengatik, eta Kanariar Artxipelagoaren Autodeterminazioaren eta Independentziaren aldeko Mugimendua (MPAIAC) taldearen itzulera eskatzen zuen mezu bat bertxiotzeagatik epaitu eta zigortu dute, besteak beste.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Twitter
Teknologia
Botere guztia

Badira zenbait pertsona aztertzekoak direnak, euren artean Elon Musk. Duten askatasunaren ideiak dena kontrolatzeko beharretik datorrela dirudi, botere guztia izatetik, botere guztia izanda negozioak sortzea errazagoa delako, eztabaidarik ez baitago; eredu hegemonikoak indartsu... [+]


Musk amen-omenka, trumpismoa besarkatzen

Munduko bigarren gizonik aberatsena, Elon Musk, gezurrak eta mezu sektarioak hedatzen, propaganda egiten ari zaio Donald Trumpi, inkestek gero eta gehiagotan diotenean Kamala Harris izango dela AEBetako hurrengo presidentea.


X sare sozialak erabiltzaileen datu biometrikoak jasoko ditu, segurtasunaren izenean

X sare sozialak (orain arte Twitter zenak) bere pribatutasun politika aldatu du eta erabiltzaileen ezaugarri fisikoak ere bilduko ditu, besteak beste, aurpegi-ezagutzaren bitartez.


Teknologia
Izena duena da

Zis edo zisgnero hitzak erabiltzen dira jaiotako sexuarekin edota hezitako generoarekin eroso sentitzen diren pertsonak izendatzeko. Jaiotako sexuarekin edota ezarritako generoan eroso sentitzen ez direnak trans pertsonak izango lirateke. Errealitate hau beti existitu da, baina... [+]


2023-07-05 | Sustatu
Erabilpen mugatuko Twitter, Muskek eskaini digun azkena

Uztailaren 1ean erabiltzaileak hasi ziren igartzen, goizetik, Twitter ez zebilela oso ondo. Aplikazioan eguneratzeak geratu egin zitzaizkien, edo "muga" bat gainditu zutelako abisuak jaso. Elon Muskek argitu zuen zer gertatu zen geroago: Bakoitzak ikus ditzakeen txioen... [+]


2023-06-30 | Sustatu
Umap hil da, akabo Twitterreko euskarazko biltegia

Umap Twitterreko euskarazko jardunaren biltegia 2010eko urrian hasi zen martxan, CodeSyntax-en eskutik. 2023an, hil egin da. Elon Musk-ek hil du, berak zer garen eta nor garen ez dakien arren. Umap-en hainbat zerbitzuren oinarri izan da, euskarazko txiolarien, hedabideen eta... [+]


Twitterrek prentsaren galderei ? emojiarekin erantzuten die automatikoki

2022ko azaroan, Elon Muskek Twitter erosi zuenean, langileen erdia baino gehiago kaleratu zuen, tartean komunikazioko talde ia osoa. Geroztik, kazetarien informazio eskaerek ez dute erantzunik jaso izan. Orain, egoera aldatu da, press@twitter.com helbide elektronikora idatzitako... [+]


2022-11-25 | Hala Bedi
Dabid Martinez (Mastodon.eus)
“Erabiltzaile bat sortzera gonbidatuko nituzke entzule guztiak”

Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fundazioa, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop.


106 ikertzaile euskaldunen tesiak txiokatu ziren asteartean euskaraz

Zorionak emanez hasiko dugu gaurkoa. Zorionak asteartean zuen ikerketa euskaraz txiokatzen aritu zineten ikertzaile guztioi! 106 parte hartze, zein baino zein interesgarriagoa.


2022-11-21 | Dabid Martinez
Mastodon ez da Twitter (lehena, finantziazioa)

Azken egunetan hainbeste jende Mastodonen lurreratu izana eta denbora luze batez bisitan etorri gabe egon direnak Mastodonera itzuli direla ikusteak, eta idazteko hainbeste denbora alfer eramateak, Mastodoni buruz hitz egitera bultzatu naute.


Elon Muskek Twitter erosi eta bere erabakiek sortu duten egoera beltza

Urriaren amaieran Elon Muskek Twitter erosi zuen 44.000 milioi dolarren truke. Munduko aberatsena da dirutan, baina guztia ez da bere patrikatik atera: zenbait inbertsorek 5.200 milioi jarri dituzte, tartean Qatarko inbertsio-funts subiranoak, eta hainbat bankuk gainerako 13.000... [+]


2022-11-10 | Sustatu
Oinarrizko Mastodon pilulak txiolari euskaldunarentzat

Elon Muskek Twitter erosi eta ekaitz-giroa sare sozial ezagunean: alternatiba Mastodon dela irakurriko zuten txiolari askok, eta bertara migratzeko unea izan daitekeela. Izatez, badira urte batzuk Mastodon.eus eta Mastodon.Jalgi.eus zerbitzu euskaldunak martxan direla, eta... [+]


Twitter desagertzen denean

Gurpila zulatuta daraman autoa bezala, iceberga jo duen transatlantikoa bezala, hegaleko turbina sutan daukan hegazkina bezala, problema handi samarretan sartuta dabil Twitter azkenaldian. Zuek erabaki zein den konparazio aproposena egoerarentzat, urriaren 26ko Reutersen berria... [+]


2022-10-17 | ARGIA
Pantailak Euskaraz ekimenaren Twitter kontua berreskuratzeko sinadura bilketa abiatu dute

Ostegunean Twitterrek baliogabetu egin zuen Pantailak Euskaraz-en profila. Egun batzuk lehenago zibererasoak sufritu zituela salatu zuen elkarteak. Euskarazko ikus-entzunezkoen aldeko taldeak sinadura kanpaina abiatu du "Twitterri eskatzeko adierazpen... [+]


Twitterrek 150 milioi dolarreko isuna jaso du, segurtasunerako eskatutako datuak publizitaterako erabiltzeagatik

Estatu Batuetako kontsumitzaileen babeserako erakundeak (Federal Trade Commision, FTC) eta Justizia Departamenduak  Twitterri 150 milioi dolarreko zigorra ezarri diote, erabiltzaileek segurtasunarekin lotutako helburuetarako emandako datuak, baimenik eskatu gabe,... [+]


Eguneraketa berriak daude