Mikel Antzari egindako elkarrizketa argitaratuko du aste honetan ARGIAk

  • Mikel Antzari elkarrizketa egin dio Xabier Montoiak Atzerri nobela dela eta. Aste honetan argitaratuko dugu eta, aurrerapen gisa, pasarte batzuk eskaintzen dizkizuegu.


2013ko apirilaren 09an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
"Ez dut uste literaturaren bidetik heldu behar diogunik Euskal Herriaren askapenaren aldeko borrokari".

“Halabeharrak eta baldintzapen askok bat egiteari esker sortu da Atzerri. Egoera politikoa izan da baldintzapen horietako bat. Batbatean atzera begiratzeko posturan aurkitu nuen nire burua. Gure herria askatzeko borroka beste aro batean sartu berritan, nire engaiamendua nola geratu zen, zer nintzen edo zer izan nahi nuen begiratzen jarri nintzen.”

“Iraganarekin elikatzen dugu gure oraina. Idazle izan nahi nuen nerabezaroan, idazle izan nintzen gaztaroan eta gero idazteari utzi nion. Hori nola gertatu zen begiratu nahi izan dut liburu honetan. Euskal Herriaren askapen borrokaren ahalegin kolektibo horretarainoko nire ibilbidea berrikusi, aztertu eta eskaini.”

“Zorrotz errespetatu beharreko araurik ez dago nobela bat idazteko. Ospitalekoak-ekin ere, baina batez ere Atzerri-rekin nobela deritzon genero horrek askatasun erabatekoa eman dit niri. Are gehiago, aski mugapen baditut bestela espetxeko egunerokotasunean. Erabateko libertatea eman didan eremu bat aurkitu dut, arnasa egiteko. Beraz, ez nintzen nobela idaztera jarri, idaztera baizik, eta idatzitako kontakizunek beren lekua aurkitu zuten egitura baten baitan. Helmugara iristean Atzerri nobela zela esan zidaten, eta ni oso poztu nintzen idatzitakoak lehen irakurleengan sortzen zuenarekin.”

“Protagonista nagusia ez da zehatz-mehatz nire alter egoa. Nintzen gaztearekin kontu batzuk kitatzeko ere baliatu dut liburua. Kokoteko goxo batzuk emateko.”

“Nagoen egoeran, ikuspegi nahiko murritza dut euskal literaturaren inguruan. Gorabehera nagusienak jarraitzen ditut. Irakurtzen dudana baino gehiago irakurri nahi nuke eta hori jada bada zerbait. Horrek esan nahi du, gaur egun literatura zaleak euskaraz argitaratzen den kopuruak eta kalitateak erdarazkoen menpe modu autonomoan bizitzeko adina ematen du. Arazoa da ez dutela zirkuitu propiorik, kolonizatua gaude. Horrela oso zaila da literatura sistema sendo bat osatzea.”

“Leku txarrean uzten ditut emakumeak? Jaso ditudan iritzien artean ez zait halakorik iritsi. Nik ez dute emakumeengan edo gizonengan pentsatuz idazten. Niretzat, munduan, jendartean, pertsonak daude. Eta pertsonen artean denetarik dago. Gainera, ahaleginik egin badut, generoen inguruan ditugun topikoak apurtzeko izan da. Saiatu naiz pertsonek generoaren mozorropean gordetzen duten errealitate gizatiar hori era biluzian agertzen, onerako eta txarrerako.”


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal literatura
Euskarazko literatur sorkuntza sustatzeko doako idazketa tailerra antolatu du Euskal Idazleen Elkarteak

Irailaren 28 eta urriaren 5ean eta 19an izango dira saioak. 16 urtetik gorako euskaldunei zuzenduta dago eta dagoeneko izena eman daiteke Iruñeko Udalera deituta.


Rakel Pardo Perez
“Gakoa galdera da, galdera huts-hutsean”

Zuk, nik eta inguratzen gaituzten pertsona guztiek partekatzen dugun oinarrira jo du Rakel Pardo Perezek (Urdazubi, 1995) bere lehenengo poesia-liburua ardazteko: gizatasunera. Zer esan nahi du gizaki izateak? Zerk ematen digu existentzia, eta zer egin dezakegu emana datorkigun... [+]


“Euskararen patua independentziarekin lotzen badugu, euskarak jai egin du”

Xabier Zabaltza Perez-Nievas historialaria, idazlea eta EHUko irakasleak 'Euskal Herria heterodoxiatik' izeneko liburua plazaratu berri du. Bertan dio Euskal Herria ezinbestean euskara eta euskal kulturaren bidez eraiki behar dela eta horretarako funtsezkoa dela euskara... [+]


2024-08-05 | Behe Banda
Barra warroak |
Argazkirik ez, mesedez

Beti daramat kamera bat gainean, zorrorik gabe poltsan galduta edozein aitzakiapean ateratzeko. Dena argazkitzen pasa dut azkenengo urtea, nire leitmotiv akademiko-politikoa denbora librerik ez den heinean, frenesi basatian zerbait hilezkortu edo. Pilatze ariketa bat izan da,... [+]


Arrats dibertigarria

"Arrats arrunt bat zen. Zapoarentzat”. Arrats hori da Maite Mutuberriak album honetan kontatzen diguna. Oso testu gutxi du liburuak, eta irudiek ederki kontatzen digute istorioaren nondik norakoa. 

Hasieratik ikus dezakegu ilustrazioetan zapo handi eta lasaia,... [+]


Katixa Dolhare: «Frantsesa klaseetan literatura azkar lantzen da baina euskara klaseetan anitzez gutxiago»

"Euskara eta euskal literatura, programaketatik ikasgelara" jardunaldian parte hartu zuen Katixa Dolhare Zaldunbidek. Seaskak eta UEUk antolatu Udako Ikastaroen barne. Bere problematikak horiek ziren: Zer leku du literaturak hezkuntza programetan eta nola landu euskal... [+]


Erasoari aurre egiten

Liburu honetara hurbiltzen denak lehenbizi G. Mabire-ren irudiekin egingo du topo. Komikiaren estiloko irudiak dira, trazu oso zehatzak eta kolore bizikoak, pertsonaiak eta egoerak erraz interpretatzen laguntzen dituztenak. Irudi horiek testuarekin bat datoz: laburra eta zehatza... [+]


Mikel Ayllon
“Poesiaren sozializaziotik bueltatuko da literaturaren balio soziala”

Bizkaia Irratiko Irakurrieran literatur saioari agur esan dio Mikel Ayllon idazle eta orain arteko saioaren gidariak. Irailetik aurrera jarraituko ez zuela esateaz gain, gogoeta egin zuen sareetan euskarazko literaturaren egoeraz: "Euskal literatura gero eta homogeneoagoa... [+]


2024-07-10 | Lander Arretxea
“Loturak antsietate eta inpazientzia handiagoz bizi ditu gure belaunaldiak”

Kiosko bat, krisian, Benidormeko giri artean. Eta egunkarien atzean, txandaka, adinak eta mundu ikuspegiak desberdintzen dituzten bi lagun. Kontrastezko osagai horiekin garatu du Lizar Begoñak bere lehen eleberria: Mundu zitalaren kontra. Gisa bereko inguru batean batu... [+]


Nola irakurzaletu ikasleak

Irakurtzen al dute –eta irakurritakoa ongi ulertzen al dute– haur eta gazteek? Eta helduok? Eskolan zein tarte eskaintzen zaio irakurketari eta literaturari? Nola prestatzen da ikasleei eskaintzen zaien liburu zerrenda eta nolako liburutegiak dituzte ikastetxeek,... [+]


2024-06-19 | Itxaro Borda
Isil-isilik

Emazte batek zendua den euskal idazle eta poeta bat akusatzen du, abusuak egin zizkiolakoan, eskolan zebilen nerabe garaietan. Erbia kitzikatzea, arrazoi du Gorka Bereziartuak. Beste edonor izan balitz, afera ez zen isilik geldituko, feministak eta ni barne, salaketategi... [+]


Poesia mailu bat da jaialdia
Literatura ez da ezer arriskutsua, ezta?

Poesia mailu bat da jaialdia antolatu du Azpimarra irakurle taldeak Gasteizko Gaztetxean. Ikasturtean egindako saioetan landu dituzten auziak plazaratu dituzte tailer, solasaldi, errezitaldi zein hainbat erakusketatan. “Garaia kolpatuko duen literaturaren alde” egin... [+]


Eguneraketa berriak daude