Euskarazko haur eskolak bertan behera uzteko Antonio Sanchez epaileak emaniko sententzia larritzat jo du dute gaur arratsaldean Udal Plazan bildu diren hiritarrek.
Asier Biurrunek eta Garbiñe Petriatik Iruñeko Euskalgintzaren izenean hitz egin dute: «Udalaren erabaki horrek duen balioa eta garrantzia azpimarratu nahi dugu. Izan ere, Nafarroako herritarrek bertako hizkuntza ezagutzeko duten eskubidearen bermean urrats esanguratsua izan zen. Areago aintzat hartuz, urtetan iruindarrok 0-3an jasandako bazterketa injustu eta tamalgarriari buelta ematen hasteko egin duen ekarpena. Hemen bildu garenok Iruñeko Udalari norabide horretan erabakiak hartzen jarraitzeko gure eskaera eta babesa helarazi nahi dizkiogu», adierazi dute
Iruñeko Euskalgintza, Hizkuntza-Eskubideen Behatokia, ELA, LAB, EILAS eta Sasoia taldeak ziren elkarretaratzearen deitzaileak. Parte-hartzaileen artean Bakartxo Ruiz, Miren Aranoa eta Dabid Anaut EH Bilduko parlamentariak zeuden.
«Urte luzez UPNren esku egon diren instituzioek beraiek jo izan dute euskaraz bizitzeko eskubidearen aurka. Orain, aldaketaren instituzioek eskubideen eta justizia sozialaren bermean ematen duten urrats oro judizialki katramilatzeko estrategia gaitzesgarria salatu nahi dugu», gaineratu dute.
«Herritarrak diskriminatu egiten ditu administrazioak euskaraz ikasteko aukera ukatzen dienean. Eta horrek desberdintasun sozialak erreproduzitzen ditu, batzuk besteek baino ezagutza gehiago eskuratzen dutelako. Nafarroako instituzioei, beraz, eskubideen bermerako erabaki sendoak hartzea exigitzen diegu. Babes juridiko egokia emanen digun legea barne», aldarrikatu dute.
Honekin batera, epai hau haur eskolen matrikulazioa garaian plazaratzea kasualitatea ez dela gaineratu dute. «Helburu argia dute: herritarren artean ezinegona sortzea, euskara zarata mediatikoarekin nahastea, azken batean herritarrak euskararengandik urruntzen saiatzea azken batean», esan dute.
Ahotsa.infok argitaratuko bideoan ikus daiteke nola joan den gaurko elkarretaratzea.
Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Ez dira gutxi azken boladan euskara bere onenean ez dagoela eta bere transmisioa bermatuta ez dagoela ohartarazten ari diren ahotsak. Bestetik, inork ez du ukatzen hezkuntzak ezinbesteko betebeharra duenik euskara eta euskal kulturaren biziraupenerako. Erronka estrategikoa... [+]
Iruñeko haur eskoletako zuzendariek, EH Bildu, Geroa Bai, Zurekin Nafarroa eta PSNren arteko akordioa kritikatu dute. “Murgiltze ereduaren alde egin dugu beti, baina inoiz ez da gure iritzia kontutan hartzen” salatu du Euskalerria Irratian, Garikoitz Torregrosa... [+]
Euskarazko eskaintza handitzeko akordioa erdietsi dute EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak
Plazara, AEK, Uda Leku, Dindaia eta Ebete antolakundeak Baionan elkartu dira Famili'on egonaldi ibiltariaren lehen edizioa aurkezteko. Hizkuntza mailaren arabera eskaintza bat edo beste egongo da eta haur zein gurasoentzat izango da udaberrian.
Administrazio Epaitegiak arrazoia eman dio EH Bilduk Lizarrako plantilla organikoaren hizkutnz profilen aurka jarritako helegiteari.
Ingelera orduak handitu eta euskarazkoak murrizteko foru aginduaren kontrako helegitea aurkeztu du STEILAS sindikatuak. “Murgiltzea ataka larrian jartzen ari dira” salatu dute.
Lizarraldean euskara sustatzeko lana egiten duen Bagara elkarteak egin du salaketa: "Sorkuntzarako gaitasuna bultzatzen da eta pentsamendua kritikoa lantzen, hori guztia ikuspegi ludikotik, gozamenean oinarrituta".
Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]
"Etorkizuneko zubiak" eraikiz, azpimarratu dute "garai nahasi hauetan" euskararen aldeko aldarriak ozen entzun behar direla aurrerantzean: "Bada garaia euskarari dagokion tratamendua, lekua, emateko".
Modu horretan, euskara eta euskal kultura hiriaren bihotzera eraman duen proiektuari egonkortasuna eta sendotasuna emanen diote.
Urtea amaitu baino lehen gehiengo politikoaren oniritzia lortu nahi du udalak
Nafarroako Legebiltzarrean datorren urteko aurrekontuak ixteko negoziazioetan ari dira egunotan alderdiak, eta horietan adostutakoaren arabera, euskararen Euskararen Nafar Institutuak iaz baino 1,3 milioi gehiago izango ditu.
Euskal Herri osoan euskara eta hiztun komunitatea larrialdi egoeran daudela berretsi zuen azaroan Kontseiluak eta, ostegun honetan, egoera hori Nafarroan zertan datzan azaldu du Iruñean. Era berean, herrialdean ataka horretatik ateratzeko egin beharrekoak azpimarratu ditu.
Hamabi haur eskola publiko daude Iruñean, eta horretatik bakarrean dago euskarazko eredua. Protesta egin dute dozena bat eragilek, eta euskal hiztunen “egoera berezia” aintzat har dezan galdegin diote udalari.