Datorren larunbaterako, urtarrilaren 11rako, Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa deitu du, beste urte batez, Bilbon. Aukera paregabea da gure herriarentzat elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko, hainbat hamarkadatan liskar bortitzetan murgilduta egon ondoren eta, oraindik ere gaur egun, haien ondorioak indarrean jarraitzen dutenean.
Euskal gehiengo politiko eta sindikalaren ahaleginari, bai eta ideologia anitzeko pertsona ugarik elkarbizitzaren alde hartutako konpromisoari esker, azken hiru urteotan, aurrerapauso nabarmenak eman dira espetxe politiketan.
Atzean geratu dira presoak euren bizilekuetatik urruntzen zituzten politikak, bakartze ziegak edo zigorra azken egunera arte lehen graduan betearaztea. Neurri horiek guztiak ez dute zerikusirik Zuzenbidezko Estatuek berezkoa duten gizarteratze- eta erreparazio-espetxe politika arruntarekin. Garai hartan, salbuespena arau gisa ezarri zen, Politikak Zuzenbidea okertuz, alegia.
Hori dela eta, gaur arte egindako bidearen balorazio positiboa egiten badugu ere, ezin dugu ahaztu ETArik gabeko azken hamalau urte hauetan bidegabekeriek jarraitu egin dutela. Oraindik ere, egungoarekiko oso ezberdina zen garaian onartutako salbuespen-legeriek indarrean jarraitzen dute. Adibidez, hamabost preso baino gehiagok epaitegiek ezarritako zigor-mugen gaindiko kondena luzeagoak bete behar izan dituzte.
Europar Batasuneko beste herrialde batzuetan (Frantzian, bereziki) bete diren zigorrak ez zenbatzeari amaiera emateak, normaltasuna berrezartzea ahalbidetu du, duela hamar urte Gorte Nagusietan urratu zena PPk Senatuko tramitean sartu zuen zuzenketa baten bidez. Izan ere, zuzenketak, preso horiek inolako onurarik erabili ez izatea zuen xede.
Lege-aldaketa horren onuradun diren 52 presoei ez zaie ezer oparituko. Ez zaizkie zigorrak murriztuko. Erabat logikoa eta legezkoa dena aplikatuko zaie, hau da, ez zaie betearaziko Zigor Kodearen 75. artikuluan adierazitako mugatik gorako zigorrik. Espero dezagun Auzitegi Nazionalak lege horren aplikazioa ez atzeratzea, dagoeneko nahikoa kalte atzeraezin eragin baitu.
ETAren kide edo kolaboratzaile izateagatik zigortutako pertsonei etengabe egiten zaien autokritika-eskakizuna eragile guztiei egin behar zaie errelato minimoki partekatuari begira, kolektibitatearentzat baliogarria izango dena
Aipaturiko lege-aldaketa horrek EAEko Espetxe Administrazioari ere etxeko lanak jartzen dizkio. Izan ere, lege berriak, preso asko egoera juridiko eta penitentziario hobean jartzen ditu. Ondorioz, espetxean betetako urteak medio, hirugarren gradua edo baldintzapeko askatasuna lortu beharko lukete.
Beraz, salbuespen-politikekin amaitzeko urratsak ematen jarraitu behar dugu. Azken finean, 7/2003 Lege Organikoa indarrean egoteak biziarteko kartzela-zigorra era ezkutuan mantentzea dakar, askatasunaz gabetutako presoa 40 urtera arteko kondenak betetzera behartzen baitu, egoera horrek osasun fisiko eta psikikoan nabarmenki sortarazten dituen kalte larriekin batera. Halaxe diote mediku-espezialistek, hogei urtetik gorako zigorrak betetzeak, edozein presoren osasunean ondorio lazgarriak eta konponezinak eragiten dituela.
Hori dela eta, EAEko Espetxe Administrazioari eskatzen diogu, joan den abuztuan Saretik egin genuen bezala, kudeaketan ausardiaz joka dezala, legeak preso guztiei berdin aplikatuz, kanpoko presioen edo oportunismo politikoari zor zaizkion irizpideen amarruan erori gabe.
Gasteizko Legebiltzarrean gehiengo zabalak onartutako “EAEko Espetxe Ereduak” funtzionamendu-gida bilakatu behar du, zigorrak erdi-askatasuneko erregimenean betetzearen aldeko apustua eginez. Zigorrak modu horretan betetzea onuragarria da ez bakarrik preso tipologia horrentzat, baizik baita gizarte osoarentzat ere. Eta, zalantzarik gabe, espetxe politika hori garatzeko orduan, kasu egin behar zaie espetxeetako profesionalei eta haiek egindako txostenei. Izan ere, profesional horiek baitira askatasunaz gabetuta dauden pertsonen bilakaera hobekien ezagutzen dutenak.
Espetxe politika arruntaren aldarrikapena bateragarria da indarkeria jasandako biktima guztiei zor diegun babes eta errespetuarekin, erdiesteko Egia, Aitortza, Justizia eta Erreparazioa, mendekuarekin edo minaren erabilera politikoarekin zerikusirik ez duten balioak direnak. Hala, elkarte bakar batek ere ez ditu baldintzatu behar gobernuei eta Justiziari dagozkien espetxe politikak.
ETA duela urte batzuk desagertutako erakundea izanik, haren kide edo kolaboratzaile izateagatik zigortutako pertsonek bakearen eta elkarbizitzaren aldeko pausoak eman dituzte. Bizikidetzaren alde adierazi duten borondatearen zintzotasuna edo egiazkotasuna zalantzan jartzen dutenei, gogorazi behar diegu Zuzenbidea ez zela arimak salbatzeko asmatu, bizikidetza arautzeko baizik, eta, beraz, ez dutela ahalmenik inoren kontzientziak ebaluatzeko.
Pertsona horiei etengabe egiten zaien autokritika-eskakizuna eragile guztiei egin behar zaie errelato minimoki partekatuari begira, kolektibitatearentzat baliogarria izango dena, gure ustetan, bederen. Presoek autokritika egitea beharrezkoa da, jakina, baina eskubideak urratu zituztenek, ETAren aurkako borrokaren izenean erail zutenek, torturatu zutenek, tropelkeriak edo botere gehiegikeriak aurrera eraman zituztenek, horiek ere autokritika egin behar dute. Egin ezean, gure historiako kapitulu lazgarri bat faltsuki ixten ariko gara. Baina gaur da eguna esparru horretan gabezia eta isilune nabarmenak daudena.
Euskal Herriko jendarteak bizi izan duen gatazkaren ondorioak itxi eta zigilatzeko zilegitasuna du. Behin betiko!, bai. Eragile sozial eta politikoen artean bakea ekarriko duen ohiko Justizia baten ordua da, hala ez balitz, bidegabekeriak eta desmemoria dituen bakea ez litzatekeelako bake justua izango.
Arantza Aldezabal, Arantza Isasmendi, Begotxu Olaizola
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.
Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]
Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]
Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.
Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]
Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]
Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]
Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]
Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]