Aurrera egin du polizien indarkeriaren biktimen kalte-ordaina berdintzeko lege-proposamenak

  • Kalte-ordain bera jasoko lukete eskuin muturreko taldeen edota polizien indarkeriaren biktimek eta “terrorismoaren biktimek”. Maiatzaren 2an onartu dute PSN, Geroa Bai eta Ahal Duguren proposamena Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Bozemaraileen Batzordeak, eta Osoko Bilkuran berretsiko dute, EH Bilduk eta Izquierda-Ezkerrak aldeko botoa iragarri baitute.


2022ko maiatzaren 02an - 18:12
Mikel Zabalzari Orbaizetan egindako omenaldia, 2022ko otsailean. / Argazkia: Eusko Jaurlaritza.

Nafarroako Parlamentuan tramitera onartu dute polizien eta eskuin muturreko taldeen biktimen legea aldatzeko proposamena, eta Osoko Bilkuran berretsiz gero (halaxe aurreikusten da), “terrorismoaren biktimek” bezainbesteko kalte-ordainak jasoko dituzte polizien eta eskuin muturreko taldeen biktimek. PSN, Geroa Bai eta Ahal Dugu alderdien lege-proposamena izan da, eta EH Bilduk eta Izquierda-Ezkerrak aldeko bozka emango diote.

Lege-aldaketaren arabera, heriotzagatik 250.000 euroko kalte-ordaina izango dute, ezintasun handiagatik 500.000 eurokoa, ezintasun absolutuagatik 180.000 eurokoa, ezintasun iraunkor osoagatik 100.000 eurokoa eta ezintasun iraunkor partzialagatik 75.000 eurokoa, Euskalerria irratiak jaso duenez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Biktimak
Iturbide, Jiménez eta Azkona estatuaren biktima gisa aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Foru Gobernuak aitortu du motibazio politikoko biktimak direla hirurak. Hiru aitortza berri horiekin dagoeneko 36 pertsonari estuaren biktima izatea ofizialki aitortu die gobernuak.


Madrilgo Rolando kafetegiko hamahiru hildako haiek ETAm-ren eta ETApm-ren zatiketaren erdian

Ostiral honetan betetzen dira 50 urte ETAk, 1974ko irailaren 13an, Madrilgo Rolando Kafetegian bonba bat lehertarazi eta hamahiru pertsona hil zituela. Ofizialki 2018an onartu zuen erakundeak ETAren egiletza, bere burua desagertze bidean jarri zuenean.


Nafarroako Gobernuak biktima gisa onartu du poliziak ke pote batez zauritutako Mikel Iribarren

1991n zauritu zuen larri ke pote batekin Espainiako Poliziak Iruñean eta 31 urte ondoren lortu du instituzio publiko baten aitortza biktima gisa. Espainiako Gobernuak ere kalte-ordaina ordaindu behar izan zion, baina ez da kasuagatik poliziarik zigortu.


‘Naparra’ omendu dute Lizartzan eta desagertu zenetik 44 urte igaro direla oroitarazi

Jose Miguel Etxeberria Naparra 1980ko ekainaren 11n ikusi zuten azken aldiz Ziburun eta bere heriotzaren nondik norakoak ez dira argitu gaur arte. Lizartzako Igarolabekoa baserrian egin diote oroimen ekitaldia eta desagerpena argitzea eskatu du familiak aurten ere.


2024-05-31 | ARGIA
Nafarroako Gobernuak lehen aldiz Poliziaren eta eskuin muturraren biktima politikoak aitortu ditu

Motibazio politikoko lehen hamabi biktimarentzat aitortza eta erreparazio ekitaldia egin da maiatzaren 30ean Iruñeko Baluarte aretoan. Ekitaldia urtero egiteko asmoa agertu du Gobernuak.


Hondarribiko Udalak aitortza egin die Asturiagako hondartzan hildako bi biktimei

Biktimen familiei barkamena eskatu diete ere azken 50 urte hauetan "behar besteko" babesa ez emateagatik. Poeta biktima gisa aitortu duten bezala, Moriko ere hala izatea eskatu du udalak, eta "epe laburrean".


Estatuaren indarkeriaren biktimei aitortza ekitaldia eginen die Nafarroako foru gobernuak

Maiatzaren 30ean eginen dute Estatuaren eta eskuin muturraren indarkeriaren biktimen aitortza ekitaldia, Baluarten. Biktima zehatzei egiten zaien molde honetako lehen ekitaldi publikoa izanen da, eta 2019ko legearen babespean gauzatuko da.


54 urteko espetxe eskaera sei pertsonarentzat presoen ongi etorriak antolatzea egotzita

Espetxe eskaera AVT biktimen elkarteak egin du eta, horren bidez, presoen ongi-etorriak antolatzeaz akusatutako sei pertsonari bederatzi urteko espetxe zigorra eskatzen zaie.


Estatuaren edo eskuin muturreko taldeen lehen hamabi biktima onartu ditu Nafarroako Gobernuak

Eskuin muturreko taldeek eta funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen lehen hamabi aitorpenak egin ditu Nafarroako Gobernuak. Beste hirurogei espediente aztertzen ari da.


Estatuaren biolentziaren 41 biktima onartze bidean da Nafarroako Gobernua

Asteazken honetan prozesu horren berri eman du Martin Zabalza motibazio politikoko Biktimen Aitortzarako eta Erreparaziorako Batzordeko lehendakariak. Ostegunean, Egiari Zor Fundazioak eta Nafarroako Torturatuen elkarteak pauso garrantzitsua dela adierazi dute Iruñean... [+]


2024-01-24 | Ahotsa.info
Nafarroako Auzitegiak atzera bota du 1978ko Sanferminetako gertaeretako helegitea eta elkarteak berriro aurkeztuko du kereila

Sanfermines-78: gogoan! elkarteak, German Rodriguezen ahaideek, 1978ko sanferminetako gertaeretan larriki zauritutako pertsonak eta Iruñeko Peñen Federazioak 2019ko urtarrilean kereila bat paratu zuten 1978ko sanferminetan, Iruñean, jazotako poliziaren... [+]


Sara Fernandez preso politikoen senidea biktima gisa aitortzea eskatu dute

“Sara gogoan” plataformak preso politikoen senidea motibazio politikoko “biktima gisa” ofizialki aitortzeko beharrezkoak diren mekanismoak antolatzeko eskatu die Nafarroako erakunde nagusiei. Hura omentzeko memoria ekitaldia egingo dute azaroaren 28an.


Arartekoak torturaren biktimen eskaerak bizkortzea eskatu dio Eusko Jaurlaritzari

Egiari Zor fundazioak salatu du “tratu desberdina” jasotzen dutela torturaren biktimek beste biktima batzuekin alderatuta. Halaber, nabarmendu du izapidetze-prozesuan arazoak eta atzerapenak daudela.


Eguneraketa berriak daude