Aurrekontuetan aitortutakoa baino are handiagoa da Espainiako Gobernuaren gastu militarra

  • 2022an, urteko aurrekontuan onartutakoa baino %20 handiagoa izan zen inbertsio militarra; 2023an, %30 handiagoa. Europako herrialdeen gastu militarra Gerra Hotzaren amaierakoa baino handiagoa da une honetan.

Aurrekontuetan aitortutakoa baino are handiagoa da Espainiako Gobernuaren gastu militarra. Argazkia: Espainiako Defentsa Ministerioa.
Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko abuztuaren 29an - 16:19

El País egunkariak berak aitortu duenez, aurrekontu ofizialetan zehaztutakoa baino are handiagoa da Espainiako Gobernuaren "defentsa-gastua" edo gastu militarra. Azken hiru urteetan, behintzat, aurrekontuetan aurreikusitako inbertsio militarrak gainditu ditu, egiaz, gerrara bideratutako gastu ofizialak.

2022an, esaterako, urte horretako aurrekontuan mugatutakoa baino nabarmen handiagoa izan zen gastu militar ofiziala. Aipatutako iturriaren arabera, urtearen amaierarako, 13.000 milioi eurora iritsi zen inbertsioa. 2023an, oraindik eta handiagoa izan zen xahututako dirutza: 15.000 milioi euro, datu ofizialen esanetan. Urte horretako aurrekontuan zehazten zena baino %30 gehiago da hori.

Eta badirudi 2024a ere bide beretik doala. El País-ek aurreratu du izan direla jadanik aurrekontuan erakusten ez ziren hainbat gastu militar; esaterako, arma bidalketa berri bat Ukrainara. "Historiako gobernurik aurrerakoienak" 1.000 milioi euro gastatu ditu horretan. Egunkari horrek berak esan du ohikoa dela gobernuek, urteak aurrera egin ahala, "ordainketa gehigarriak" onartzea eta egitea, aurrez aurkeztutako aurrekontuetatik kanpo.

Goranzko joera: luzerako

El País-ek aipatzen dituen (baina izenez zehazten ez dituen) aditu batzuen arabera, gastu militarraren goranzko joera hori mantendu egingo da aurrerantzean ere. Horretarako, hiru argudio nagusi identifikatzen omen dituzte: "testuinguru politikoa", batez ere, Ukrainako eta Palestinako egoerei erreferentzia eginda; "kanpoko misioak", argituta Espainiako Gobernua nazioarteko hamasei "misioren" parte dela Europan, Ekialde Erdian eta Afrikan; eta NATOrekin hartutako konpromisoak, gastu militarra handitzen segitzeko.

Inoizko gastu militarrik handiena?

Europa mendebaldeko eta erdialdeko gastu militarra Gerra Hotzaren azken urteetakoa baino altuagoa da, Stockholmeko Nazioarteko Bakerako Institutu Independentearen txosten baten arabera. 2022 eta 2023 artean, "defentsarako" eta "segurtasunerako" gastua %16 handitu zen, batez beste. Azken hamarkadako datuei erreparatuz gero, are nabarmenagoa da igoera: azken hamar urteetan, %62koa izan da Europako herrialdeen gastu militarraren igoera.

Iruzurra

Espainiako Estatuan, adibidez, PSOE buru duen gobernuak %10 igo zuen "defentsara" bideratutako gastua 2023an. 2023ko aurrekontu orokor ofizialen barruan, Espainiako Estatuan 14.000 milioi euro inguruko partidak onartu zituzten "defentsarako".

Sarri ohartarazi dute, baina, gastu militar gisa hartzen dena ("defentsa-gastua" delakoa) baino askoz ere handiagoa izan ohi dela gobernuek gerrara bideratutako inbertsio erreala. Izan ere, askotariko indar militarrei errealki lotutako gastuak eta inbertsioak askoz ere zabalagoak izaten dira, eta ez soilik "defentsari" eskainitakoak.

Valentziako Dordoka Talde Antimilitaristako (Grup Antimilitarista Tortuga) Juan Carlos Roisek El Salto-ri emandako datuek erakusten dutenez, iaz 60.000 milioi euro inguruko gastu eta inbertsio militar erreala izan zen Espainiako Estatuan. "Ezkutuko gastu militarra" ere hartu zuen kontuan Roisek, datu horiek eskaintzean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gerra
Napalmaren erredura sakonak

Vietnam, 1965eko otsailaren 7a. AEBetako aire-armadak lehenengoz napalma erabili zuen biztanleria zibilaren kontra. Ez zen gasolina gelatinatsua erabiltzen zen lehen aldia. Bigarren Mundu Gerran hasi ziren bonbekin batera jaurtitzen eta,  Vietnamen bertan, Indotxinako... [+]


2025-01-29 | Andrea Bartolo
Gerra inperialistari gerra

Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]


2025-01-24 | Gedar
Europako gastu militarra, eztabaidaren erdigunean Davosen

 Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.


2025-01-21 | Julene Flamarique
2024. urtean biolentziak “areagotu” direla ondorioztatu du Talaia Feministak

Lau ardatz nagusiren inguruan egin dute 2024ko azterketa: indarkeria matxista; lurraldea; gerra eta gatazka armatuak; eta eskuin muturra. Euskal Herrian “erresistentziak metatzea” funtsezkoa dela ondorioztatu du Talaia Feministak, eta analisiaren sozializazioaren... [+]


Ez goaz gerrara. Gerrarik ez, ez gure izenean!

Gerra Urte, Gezur Urte!

Horrela dio esaldiak eta horrela berresten du errealitateak.

Munduan eta Europan dagoen gerra-egoera, horren gorakada etengabea eta horrek Euskal Herrian izan dituen eta izango dituen balizko ondorioak aurreikusita, joan den abenduan hainbat... [+]


2024-12-30 | Patxi Aznar
Hilketak, arma-eskalada eta ondorioak

Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez,... [+]


2024-12-27 | Leire Ibar
AEBek eta aliatuek 260.000 milioi dolar eman dizkiote Ukrainari laguntza militarrerako

AEBek eta Mendebaldeko aliatuek guztira 260.000 milioi dolarreko laguntza eman diote Ukrainari, gehienbat armamentuan eta laguntza militarrean, Errusiak 2022an egindako inbasioaren ostean. Nahiz eta laguntza horrek Ukrainaren defentsa indartzea helburu duen, Nazio Batuen... [+]


“Jadanik ez gara zuen tximinoak”

Centre Tricontinental erakundeak kongoarren erresistentzia historikoa deskribatu du The Congolese Fight for Their Own Wealth (Kongoko herriak bere aberastasunaren alde borrokan dihardu) dosierrean (2024ko uztaila, 77. zk). Kolonialismo garaian, Belgikako Force Publique-k... [+]


Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


Israelgo Defentsa ministroa kargugabetu du Netanyahuk, gerra kudeaketan dituzten “desadostasunengatik”

Israel Katz da Defentsa ministro berria, orain arte Atzerri ministro izandakoa. Erabakiak israeldarren kexua eragin du eta milaka dira karriketara atera. Israelgo Gobernuko oposizioko ordezkariek prentsaurreko bateratua eskainiko dute azaroaren 6 honetan. Bizkitartean, Israelen... [+]


2024-10-24 | Joseba Alvarez
Betaurrekoak alda ditzagun

“Proposamen ausart, integral eta prestuen tenorea etorri zaigu (…) Euskal Herria munduko altxamenduen artean sar dadin berriro”, bota zuen Hartzea Lopez Arana adiskideak ARGIA aldizkarian 2018ko uztailean argitaratu zuen “Oldartze eraginkor baten... [+]


Bakerik ez hibakushentzat

Japonia, 1945eko abuztuaren 6a eta 9a. AEBek bonba atomiko bana bota zuten Hiroshima eta Nagasaki hirietan milaka eta milaka hildako eraginez; kopuru zehatzik ez dagoen arren, urte horren bukaeran hildakoak gutxienez 210.000 inguru izan zirela diote kalkulu zuhurrenek. Baina... [+]


2024-10-01 | Mikel Aramendi
Itzuli gara Gerra Hotzeko errutinara: esaiozu misilez, uler dezan

Kontatu –ezta iradoki ere– ez digutenez, imajinatu egin beharko dugu. Gertatu, halatsu gertatuko zelako, gutxi gora behera.


Teknologia
Zoritxarrak

Domeka euritsu honetan, arduraz bizi dugu munduan dauden gatazka askotarikoak direla ezinegonean bizi diren pertsonen zoria. Urrunetik, badirudi boterera jokatzen duen hainbat agintariren eskuetatik ezin garela askatu. Beti bere burua babestu behar duen susmoarekin bizi da... [+]


Eguneraketa berriak daude