"Aurrerakoiak eta ausartak" dira 2016ko aurrekontuak Geroa Bairen ustez. Gobernua babesten duten alderdien botoekin atera da aurrera 4.005 milioi euroko aurrekontua.
"Zorioneko eguna da gaurkoa", adierazi du Geroa Baiko Jokin Castiellak aurrekontuak defendatu dituenean. Gogoratu du, 2012tik aurrekontu luzatuak izan dituela Nafarroak eta atzo onartutakoekin etorkizunera begira daitekeela: "Aurrerakoiak eta ausartak dira".
2016ra egokitutakoak izanen direla ere azpimarratu du. "Gizarte politiketara diru gehiago bideratuko da eta arlo hori izanen da lehentasuna". Enplegua sortzen segitzea eta larrialdi egoeratan daudenak artatzea ere izanen da lehentasun. Akordioa eta elkarrizketaren bidea erabiltzea ere positiboa dela uste du Castiellak.
Bide beretik, EH Bilduko Adolfo Araizek uste du erregimenak izan dituen nahiak albo batean uzteak esan nahi duela aldaketa badatorrela. Azpiegitura erraldoiak bigarren mailako ardura izanen dira hemendik aurrera bestelakoak atenditzeko. Podemos-Ahal Dugurentzat "trantsiziozko" aurrekontuak dira, aldaketa politiko eta sozialaren bidea egiteko balioko dutenak. Izquierda-Ezkerrak dio eskuinak egindako murrizketak baretzeko eta pribatizazioekin amaitzeko lehen pausoa direla.
UPN, PSN eta PPN ez daude ados
Carlos Garcia Adanerok esan du ahoa bete zaiela esanez gizarte politikak lehenetsiko dituztela, baina ez direla aurrekontu sozialak.
Alderdi sozialistak ere uste du, Nafarroak etorkizun aberasgarri eta anitza izateko ez direla aproposak izanen. "Lehen mailako Nafarroa ez da modu horretan sortuko", hala esan du Ainhoa Unzuk.
[Albiste honen jatorrizko bertsioa Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra]
Doako unibertsitatea aldarrikatu eta EHUren erantzukizuna seinalatu dute 10.549 ikaslek, Unibertsitateko Indar Batasunak abiatutako sinadura bilketaren bidez.
EH Bilduk seigarren urtez jarraian Chivite lehendakariaren aurrekontuak ahalbidetuko ditu, abstentzioaren bidez. Egungo akordioa mantenduz gero, abenduaren 19ko Osoko Bilkuran gauzatuko da proposamena.
Frantziako Gobernuak aurkeztu duen 2025eko finantza lege-proiektuaren arabera, irrati elkarteek jasoko duten laguntza ekonomikoa %35 murriztuko da. Murrizketak, hamar milioi euro gutxiagoko diru-laguntza jasotzea suposatuko luke. Irratien elkarteak esan du "lurraldearen... [+]
Nafarroako Gobernuak asteazken honetan onartu du 2024ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren aurreproiektua: 6.355 milioi euro. Horietatik 520 milioi finantza gastuetara bideratuko dira (%8,18). Orain arteko aurrekontu handienak dira.
EAJko ordezkari Alaitz Zabalak adierazi du oposizioak ez duela konfiantzarik bere zuzenketetan.
2023ko atarian, 2022ko zenbakiek protagonismo berezi bat hartzen dute; izan ere, urte aldaketarekin batera, beti saiatzen gara kontagailua zeroan jartzen. Errealitate likidoen aroan, zenbakiek ere gure aditasunetik desagertzen dira ―askotan izugarrizko abiaduraz―, eta... [+]
Eskutitza osatzen duten erakundeek kontzentrazioa egin dute Nafarroako Parlamentuaren aurrean, Aurrekontu hauei ez! Pobretzearen aurrean, erreforma fiskala lelopean.
Abenduaren 22an onartuko dituzte Nafarroako Gobernuko 2023ko aurrekontuak. Navarra Sumak izan ezik, gainerako alderdiek elkar zoriondu dute Legebiltzarrean erakutsitako adostasunagatik. Historiako aurrekonturik handienak izango dira Foru Erkidegoan: 5.749 milioi euro, 2022an... [+]
Asteartean iragarri dute "jendearen bizitzak hobetzeko aurrerapenak" jaso dituztela akordioan. Besteak beste, trafiko eskumena Nafarroari emango diote, eta euskal ogasunek kudeatuko dituzte banku eta argindar enpresen ezohiko irabazien zergak. Aranzadi elkartearen... [+]
Nafarroako Gobernuaren 2023ko aurrekontuen aurreikuspena aurkeztu zuen asteazkenez foru gobernuak: 5.748 milioi euro, iaz baino %9,9 gehiago. Horietatik, 5.238 milioi izango dira ohiko gastuetarako, 510 milioi finantza gastuei bideratuko baitzaie. Albistearen amaieran zehazten... [+]
PSOEren eta Unidas Podemosen gobernu koalizioak 2023ko aurrekontuen aurreakordioa adostu dute, eta “inoizko gastu sozialik handiena” dutela iragarri. Besteak beste, trenak doan izatea hitzartu dute. UPk eskatzen zuen Etxebizitza Legea ez dute aurrekontuetan sartuko.
EAJk Espainiako Senatuko bozketaren unerako utzi omen ditu AHTrako diru gehiago ekartzeko negoziazioak. Oraingoan, trena hiriburuetan sartzeko izango omen da dirutza, Donostian herritarrek behar ez duten metroarekin batera, Bilbo inguruan inork gutxik erabiltzen duen... [+]
Abenduaren 23ko bozketan abstenitu egingo da EH Bildu. Akordioa medio, 253 milioi euroko partida eskatuko duten zuzenketak egingo dira aurrekontuetan, eta koalizioak proposatutako sei neurri politikoetatik hiru onartu dira.
Maddalen Iriarte EH Bilduko bozeramaileak iragarri du berria ostiral honetan, Eusko Legebiltzarreko gobernuaren kontrol saioan, “ez dira herri honek behar dituen aurrekontuak, ez dira gure aurrekontuak. Baina horiek hobetzeko lanean ari gara”.
2022ko aurrekontuen negoziaketetan PSOEren eta Unidas Podemosen koalizioak konpromisoa hartu du amiantoaren biktimei kalte ordainak emateko. Espainiako aurrekontuen gaineko eztabaidetan EH Bilduk Espainiako Gobernuarekin eskuratu duen lehen akordioa da.