Gripe txerto kanpainaren lehen hilabetean 145.000 pertsona baino gehiagok hartu du Nafarroan, aurreko urteetan epealdi berean jarri izan dutenek baino %61 gehiagok. Txertoa hartu dutenen arten 85.000 herritar 65 urtetik gorakoak dira.
Iaz 126.000 txerto dosi zituen erosiak Nafarroako Osasun sailak, eta aurtengorako, berriz, 270.000. Lehen asteetan jasotzen dituzte txertoa jartzeko eskaera gehien, eta horri erantzuteko aurten internet eta telefono bidezko zerbitzua indartu du Nafarroako Gobernuak. Hemendik aurrera, osasun etxeetara deitu beharko dute herritarrek eskaera egitera, aurreko urteetan bezala.
65 urtetik gorakoen artean txertoa hartu dutenak 95.000 izatera iritsiko balira, adin talde horren %75a legoke txertoa hartuta Nafarroan.
Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.
Janssen farmazia multinazioanalak txertoaren ikerketa bertan behera uzteko erabakia hartu du, batzorde batek ondorioztatu ostean txertoak ez dituela giza immunoeskasiaren birusari aurre egiteko baldintzak betetzen.
Farmazia enpresa alemaniarrak hamar mila milioi euro irabazi ditu Covid-19aren aurkako txertoen patenteei esker. Hainbat ikerketak frogatu dute farmazeutiken lobbyek oztopatu dituztela patenteak askatzeko akordioak. BioNTechek sare sozialetako mezuak zentsuratu nahi izan ditu,... [+]
Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.
COVID-19 kasuek gora egin dute Europan eta 60 eta 79 urte artekoei eta gaitza larri pasatzeko arrisku handiagoa dutenei txertoaren laugarren dosia “berehala” jartzea gomendatu dute Sendagaien Europako Agentziak (EMA) eta Gaixotasunen Prebentziorako eta Kontrolerako... [+]
Erresuma Batuko Airfinity datu analizatzaileak aurreikusi du Europar Batasunak eta G7ko estatuek erositako milioika txerto dosi xahutuko direla erabili aurretik; ohartarazi dute banaketa arazoengatik izan litekeela. UNICEFek jakinarazi du herrialde pobretuek uko egin zietela 100... [+]
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren azken txostenaren arabera, COVID-19ak eragindako heriotza kopurua oraingoaren bikoitza izango litzateke, haren kontrako txertoaren kanpaina martxan jarri ez balitz.
Pandemia honetako erabaki askok eztabaida garden, aske eta sakonen beharra daukate. COVID-19aren aurkako umeen txertaketari debatea zor diogu, Lehen Arretako Berrikuntza Mintegiaren (SIAP) eta Lehen Arretako Espainiako Sarearen (REAP) honi buruzko lanek argi utzi duten... [+]
Patenteetatik libre dagoen COVID-19aren aurkako txerto berri bat sortu du Texasko haurrentzako ospitaleko txertoen garapenerako zentroak (AEB). Indiak dagoeneko onartu du txerto hori erabiltzeko emergentziazko baimena eta haren sortzaileek espero dute laster Indonesian,... [+]
COVID-19ari dagokionez, abenduaren 22an hasi dute umeei zuzenduriko "hautuzko txertaketa" Ipar Euskal Herrian. Desadostasunak eta ulertu ezinak areagotzen ditu azken neurri honek.
Ayoade Alakija Afrikako Batasuneko presidentekideak salatu du omikron aldaera txertoen banaketa desorekatuaren ondorioz sortu dela. Bestalde, EMAk bosgarren txertoaren merkaturatzea onetsi du, “eraginkorra, kalitatezkoa eta segurua” dela baieztatuta; oraindik ez... [+]