Aurreakordioa lortu ostean, bertan behera geratu dira Tubos Reunidos enpresan deitutako lanuzteak

  • Aurreakordioaren arabera, enpresak bermatu du atzeratutako Kontsumo Prezio Indizearen ordainketa eta lan hitzarmen berriaren negoziazioa maiatzerako utzi dute. LAB, CCOO eta UGT sindikatuek babestu dute proposamena eta, ondorioz, ostegun eta ostiraleko lanuzteak bertan behera geratu dira, langileen bozketaren zain.


2022ko otsailaren 11n - 11:08
Azken eguneraketa: 12:13
Argazkia: Aiaraldea

Osteguneko bileraren ostean, Tubos Reunidos enpresako sindikatu gehienek aurreakordioa adostu dute zuzendaritzarekin. Zehazki, LABek, CCOOk eta UGTk hitzartu dute konpainiako arduradunekin langileek Kontsumo Prezio Indizeen ordainketak jasoko dituztela lan hitzarmena iraungi zenetik, hau da, 2017tik.

Hain zuzen, 2017ko eta 2018ko KPI, %1 eta %1,1 hurrenez hurren, aurtengo urrian jasoko dute. 2019ko KPI, %1,2, 2023ko apirilean kitatuko da eta 2020koa, %0, 2023ko uztailean.

2021eko KPI negoziatuko da lan hitzarmenaren barruan eta hori sinatu ostean kobratuko dute, hain zuzen, 2023ko urrian eta abenduan. Enpresak iazko abenduan 500 euro aurreratu zien beharginei 2021eko KPIren harira, eta adosten dutenaren arabera, falta dena osatuko beharko du.

Hori guztia zehazteko maiatzean ekingo diote negoziatzeari eta bi puntu sinatu dituzte elkarrizketa horietarako. Alde batetik, langileek erosketa gaitasunik ez dutela galduko. Bestetik, fede onez negoziatuko dela lehiakortasuna hobetzeko eta konpainiaren iraunkortasuna bermatzeko.

Lanuzteak bertan behera eta batzar orokorra

Akordioaren ondorioz, ostegun eta ostiraleko lanuzteak bertan behera geratu dira. Halaber, langileek batzarra egingo dute otsailaren 15ean adostutakoari buruz bozkatzeko.

Bere ezezkoa argudiatzeko orduan, ELAk aipatu du ez duela babesten 2021eko KPIren ordainketa lan hitzarmenaren negoziazio barruan kokatzea. "Enpresak baliatuko du hori guri xantaia egiteko eta bere exijentziak inposatzen saiatzeko hitzarmenean", arrazoitu du sindikatuak. Bestalde, ESK sindikatuak bere kideen artean zabaldutako mezuan argitu du bere aburuz, akatsa dela negoziazioak atzeratzea maiatzera arte, enpresak zenbait produkzio helburu beteko baititu ordurako.

Enplegua erregulatzeko zortzi espediente azken urteetan

SEPIk 112 milioi euroko kreditua eskaini eta zenbait aldaketa iragarri arren, enpresak urte oso gorabeheratsuak izan ditu azkenaldian eta langileek enplegua erregulatzeko zortzi espediente izan dituzte. Hortaz, euren erosketa ahalmena murriztu da ez soilik KPIgatik, baita egun askoz gutxiago lan egin dutelako ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Oloro-Donamariako suprefetura okupatu du ELBk, behi tuberkulosiaren kontrako protokolo “gogorregia” salatzeko

Eritasunaren kontrako protokoloa salatzeko eta prefeturarekin hitzordu bat lortzeko asmoz, bideratu dute okupazioa ehun bat laborarik. Tuberkulosia kasu batzuk agerturik Zuberoan, eritasunaren kontrako neurri sanitarioak segitu beharrean dira inguru horietako 280 etxalde... [+]


Negoziazioa: negarrerako zioa

Hezkuntza publikoko irakasleok  hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]


2025-04-10 | ARGIA
Maiatzean beste bost greba egun egingo dituzte EAEko hezkuntza publikoko irakasleek

Hirugarren greba zikloa iragarri dute Steilas, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek maiatzaren 12tik 16ra bitartean, hezkuntza publikoa indartzearen alde. Azaldu dute Hezkuntza Sailak helarazitako azken proposamenak ez diela euren aldarrikapenei erantzun egokirik ematen.


2025-04-10 | ARGIA
Negoziazioak “boikoteatzea” egotzi diote sindikatuek Nafarroako Gobernuari, funtzio publikoko greban

Nafarroako funtzio publikoan 30.000 langile zeuden grebara deituta asteazken honetan. Deialdiak jarraipen desberdina izan du sektorearen arabera, eta sindikatuek salatu dute foru gobernuak "abusuzko" gutxieneko zerbitzuak ezarri dituela nahita.


Teknologia
Teknologia kakatsua eskuratzeko kurba

Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]


2025-04-08 | ARGIA
Grebara joko dute Donostiako gizarte zerbitzuetako langileek

Bost greba egun deitu dituzte apirilerako, "lanez gainezka" daudela eta giza baliabide eta material "oso murritzak" dituztela argudiatuta. ELA sindikatuaren esanetan, udalak "ez du mugimendurik egin nahi".


Gaixo dagoen Gotzon Telleria euskal presoa etxeratzeko eskatu dute sindikatuek

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]


2025-04-08 | Gedar
Greba mugagabera joko dute asteazkenean Trapagarango MFSko langileek

Fabrika itxi eta 106 beharginak kaleratzeko asmoa dauka enpresako zuzendaritzak, eta zabalik dago lan-erregulazioari buruzko kontsulta-aldia.


2025-04-07 | Ahotsa.info
Hego Euskal Herriko langile eta pentsiodunak kalera atera dira bizi baldintza duinak bermatuko dituzten gutxieneko soldata eta pentsioak eskatzeko

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek babestutako manifestazioak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izan dira. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako gobernuei eskatu diete zerga eta aurrekontu... [+]


Langileek epaiketari uko eginda, Guardian enpresak xake mate egin du Laudion, urte luzez jokaldia prestatu eta gero

Guardian Llodio fabrikako behargin gehienek epaitegira jotzeko bidea bertan behera utzi ondoren, multinazionalak lortu du nahi zuena: enpresa errentagarri bat ixtea erabateko inpunitatearekin. Ez da egun batetik bestera sortutako estrategia, eta bide luzea izan arren, erabat... [+]


Hezkuntza saila eta sindikatuak ostiralean bilduko dira, eta akordio bat lortzeko nahia adierazi du Jaurlaritzak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza publikoko irakasleek urtarrilean abiaturiko greba zikloaren bigarren kolpea amaitu eta biharamunean deitu du bilera Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Begoña Pedrosa sailburuak adierazi du "akordio bat lortzeko nahia"... [+]


Eguneraketa berriak daude