Taylor Swift abeslariak ikusleen aurpegiak arakatu zituen kiosko batean ezkutatutako sentsore biometrikoen bitartez, The Rolling Stone aldizkarian irakur daitekeenez.
Swiftek entseguetako irudiak proiektatzen zituen kiosko batean eta jendeak bertara begiratzen zuenez, publikoaren aurpegiak arakatu zituzten.
Abeslariak bere erasotzaileekin duen datu-basearekin konparatzen zituen aurpegien irudiak, horietakoren bat Kalifornian eskaini zuen kontzertura joan ote zen jakiteko.
AEBetan teknologia biometrikoa kontzertuetan erabiltzea legezkoa den arren, lehenengo aldiz frogatu da artista batek modu sekretuan erabili izana.
Lehengoan mezu bat idatzi nion METAri. Di-da, pentsatu eta egin. Mark Zuckerbergek ez du lorik egin ordutik, ez baitzen edozelako mezua izan, lehor samar idatzi nion. Borde, ia. Instagrameko bideo baten bidez jakin nuen METAk bere erabiltzaileek partekatutako informazioa... [+]
Urteak dira Firefoxek eta Safarik jarraipena egiteko erabiltzen diren hirugarrenen cookieak blokeatzen dituztela. Chromek ere gauza bera egingo du 2025ean, baina publizitatearen negozioan duten nagusitasuna handitzeko aprobetxatu nahi dute, jarraipena nabigatzailean bertan... [+]
Webguneen arduradunek beren bisitarien trafikoa aztertu nahi izaten dute, baina horretarako gehien erabiltzen den Google Analytics tresnak pribatutasun eta lege arazoak ditu. Alternatiba etikoago bezala gehien erabiltzen den Matomo software librea euskaratu du Iametzak.
Software librea erabiltzen duten Lezo BHI, Irungo Hirubide BHI eta Donostiako Antigua-Luberri BHI ikastetxeek beren esperientzia azaldu dute Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza batzordean, EH Bilduko Lore Martinez Axpek eskatuta. Institutuetako ordezkarien aurkezpenen bideoak [+]
Euskal Herriko eskola askotan bezala, Danimarkan ere Chromebook-ak eta Google Workspace (lehen G Suite for Education deitua) erabiltzen dira. Hala ere, datorren ikasturtetik aurrera gauzak aldatzera doazela dirudi, datuen babeserako agentzia daniarrak legez kanpokotzat jo baitu... [+]
Orain arte ezezaguna zen zelatatzeko metodo baten berri eman du AEBetako Ron Wyden senatariak: mugikorreko jakinarazpenak. AEBetako eta beste estatu batzuetako gobernuak teknika hori erabiltzen ari dira, Reuters-ek jakitera eman duenez.
Filtratu egin da eIDAS 2 araudi berriaren zirriborroa, eta jakinarazi dute nortasun digital bat sortu nahi dutela pertsona bakoitzarentzat. Modu zentralizatuan eta digitalki, biztanle bakoitzaren askotariko datu eta agiriak jasoko ditu biltegi horrek.
TikTok enpresari 345 milioi euroko isuna ezarri dio Irlandako Datuen Babeserako Batzordeak, adin-txikikoen pribatutasuna behar bezala ez babesteagatik.
Datu-bilketa masiboari eta pribatutasunaren urraketei buruz hitz egitean mugikorrak, ordenagailuak, telebista eta bozgorailu adimendunak… etortzen zaizkigu burura. Inor gutxik aipatuko ditu autoak. Hala ere, gaur egun sentsore, kamera eta mikrofonoz betetako gurpildun... [+]
X sare sozialak (orain arte Twitter zenak) bere pribatutasun politika aldatu du eta erabiltzaileen ezaugarri fisikoak ere bilduko ditu, besteak beste, aurpegi-ezagutzaren bitartez.
Europako Batzordeak martxan jarri berri du AEBetara egindako datu pertsonalen transferentzia arautzeko Trans-Atlantic Data Privacy Framework marko juridikoa. Aurrez egon diren beste biak atzera bota zituzten europar auzitegiek, ez zutelako eskaintzen herritarren datuak babesteko... [+]
Facebook, Instagram eta Whatsapp-en jabe den Meta multinazionalak Threads izeneko mikroblogintza sare sozial berria aurkeztu du. Oraingoz ez dute erabilgarri jarri Europar Batasunean, aplikazioak egiten duen datu-bilketa izugarriaren ondorioz europar pribatutasun legeekin... [+]
2023. urtea. Internet guztia GAFAM inperioaren kontrolpean dago. Guztia? Ez. Herri txiki batzuek zapalkuntzari aurre egiten diotelako. Eta herri horietako batzuk elkartzen hasi dira eta “Fedibertsoa” osatu. Twitter eta Reddit-eko gatazken ondorioz, Fedibertsoa fama... [+]
Hezkuntzan Librezale taldeko bi kide Eusko Legebiltzarrean izan dira Hezkuntza Lege berriaren proiektuari zuzenketa proposamenak aurkezten. Ideia nagusi bat azaldu dute parlamentuan: “digitalizazioari dagokionean lege proposamena ez da leiala 2022ko hezkuntza... [+]
EAEko administrazio publikoak erabiltzen dituen algoritmoen erregistro publiko bat sortzea adostu dute Eusko Legebiltzarrean EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin Podemosek. Akordioaren oinarrian EH Bilduko Lore Martinez Axpek aurkeztutako mozioa dago. Aurrez, apirilean, lau... [+]