Gobernuek eta enpresek aurpegiaren azterketa gure aurka erabil dezaketela salatu du Reclaim Your Face mugimenduak "aldarrikatu zeure aurpegia" lelopean eta sinadura bilketa masiboa abiatu dute.
Europako Batzordeari teknologia biometrikoen erabilera erregulatu eta arautzeko eskatu diote, oinarrizko eskubideekiko interferentzia bidegabeak saihesteko. Bereziki, legerian eta praktikan, biometriaren erabilera bereizi gabeak edo arbitrarioki fokalizatuak, legez kanpoko zaintza masiboa eragin dezaketenak debekatzeko eskatzen dute. Reclaim Your Face europar mugimenduak 26.645 pertsonen sinadurak lortu ditu eta webgunearen bitartez sinatu daiteke.
Mugimenduaren esanetan, frogatuta dago Europar Batasuneko estatu kideetan eta Europar Batasuneko agentzietan zaintza biometriko masiboaren erabilera. Batzuek EBko legeria urratzea ekarri dute datuen babesari dagokionez, eta pertsonen eskubideak bidegabeki murriztea, pribatutasuna, adierazpen-askatasunerako eskubidea, manifestazioa egiteko eskubidea eta diskriminaziorik ez jasateko eskubidea barne. “Zaintza biometrikoa, profilak egitea eta iragartzea mehatxu dira zuzenbide-estatuarentzat eta gure oinarrizko askatasunentzat”, azpimarratu dute.
Mugimendu honek biztanleria monitorizatzeko erabiltzen diren datu biometrikoei buruzko eztabaidan jendearen ahotsak biltzen ditu. Datu konfidentzial horiek zergatik erabiltzen diren galdetzen du eta pertsonen askatasunek espazio publikoetan duten erasoei buruzko alarma pizten dute.
Mugimenduak hiru helburu nagusi lortu nahi ditu: Denek askatasunez eta beldurrik gabe hitz egiteko aukera duten eremu publikoak; ulertzeko zailak diren hitzen atzean edo enpresa pribatuekin egindako kontratuen atzean politikariak ezkutatzen ez diren hiriak; eta gobernuek herriari kontuak ematen dizkioten herrialdeak lortzea.
Datu biometrikoak datu pertsonalak dira, gure gorputzen eta portaeren identifikazio bakarra ahalbidetzen dutenak. Nortzuk garen jakiteko informazio sentikorra ematen dute. Adibidez, aurpegiak ezagutzeko iragarpenak, baita begiak, zainak, ahotsak, teklatuan ibili edo idazteko modua, eta askoz gehiago ere.
Gobernuek, polizia-indarrek eta enpresek grabazio-gailuak (adibidez, CCTVko kamerak) eta aurpegia ezagutzeko softwarea erabiltzen dituzte pertsonen datu biometrikoak biltzeko. Leku batetik bestera utzitako arrastoa jarraitu dezakete, pertsonen ezaugarri bakanak erabiliz etengabe identifikatzeko.
Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]
Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]
Iñaki Gurtubai Segurtasuneko zinegotziak "Poliziaren Lan Eskaintza Publiko bateratua” eta “inteligentzia kamerak instalatzea” iragarri ditu 2024rako, besteak beste.
Gasteizko Udalak Insitel enpresari esleitu dio hiriaren erdigunean prestazio altuko hamazazpi kameraren bidez bideozaintza sistema hornitzeko, instalatzeko eta konfiguratzeko kontratua. Besteak beste, Andre Maria Zuriaren plazan, Plaza Berrian eta San Frantzisko aldapan jarriko... [+]
Gasteizen, beste hiri batzuetan bezala, zaintza-kamera berriak jarri nahi dituzte, baina ez digute horien benetako ezaugarririk kontatzen. Are larriagoa da ez dizkigutela azaltzen benetako arrazoiak zein diren, ezta kamerek nori egiten dioten mesede ere. Gaia orokorrean... [+]
X sare sozialak (orain arte Twitter zenak) bere pribatutasun politika aldatu du eta erabiltzaileen ezaugarri fisikoak ere bilduko ditu, besteak beste, aurpegi-ezagutzaren bitartez.
Bilboko geltoki guztietan kamerak ezarriko dituela adierazi du Euskal Trenbide Sareak. Gaur egun ezarrita dauden tokietan ez ezik, beste hamalau geltokitan jarriko dituzte.
Turismo Inteligentziarako Sistema delakoaren bidez, Gasteizko zenbait tokitan sentsoreak jarriko dituzte. Pertsonen gailu mugikorren seinalea atzemanda, "portaera eta errepikapen-ereduak detektatu" nahi dituzte.
Liburutegiaren sarreran jarri dituzte kamerak, Smart Talent Source SL enpresaren ikerketa bati lotuta. "Horrelako neurrien normalizazioaren bitartez, kontrol geroz eta zuzenagoa ezarri ahal izateko aurrekari arriskutsua dira kamera horiek", salatu du UIBk.
EAEko parlamentuan aurrera egin du Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren lege aldaketak. Badago zer aztertu legearen eztabaidak, aldaketa egiteko ezker zein eskuin egin den akordioak, eta legeak ekartzen dituen berrikuntzak izan duten oihartzun eskasari... [+]
Kontrol sozialerako teknologiek presentzia gero eta handiagoa dute Gasteizen, Udalaren ekimenez. Zabalgunean eta Alde Zaharrean bideozaintzarako 17 kamera berri jarriko ditu Udalak udatik aurrera. Adimen artifizialarekin funtzionatuko dute eta "delituak denbora errealean... [+]
Ziborg hitza sortu zen izaki bizidun hobetu bat deskribatzeko. Gorputz organikoa eta teknologia elkartzean, gorputzaren prestakuntzak hobetuta dituen izaki biziduna litzateke ziborga.