“Aurkikuntza garrantzitsua” jakinaraziko dute gaur Aranzadik eta Nafarroako Gobernuak

  • Igandean bidalitako prentsa oharrean, Aranzadi zientzia elkarteak eta Nafarroako Gobernuak prentsaurrekoa deitu dute gaurko 10:30ean, Irulegiko aztarnategian egin duten "aurkikuntza arkeologiko garrantzitsu" baten berri emateko.


2022ko azaroaren 14an - 08:56
Azken eguneraketa: 2022-11-16 19:19:44

Nafarroako lehendakari Maria Chivite, Aranzadiko ordezkari eta Irulegiko aztarnategiko zuzendari Mattin Aiestaran de la Sotilla eta Arangurengo alkate Manolo Romero han izango dira. Gongorako Jauregi Zaharrean egingo dute agerraldia.

ARGIAk zuzeneko jarraipena egingo du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irulegiko Eskua
Irulegiko eskua, zein nobedade dakartza ‘Antiquity’ aldizkariak?

Irulegiko Burdin Aroko herri gotortuan azaldutako brontzezko piezari buruzko ikerketa “osoena” azaltzen duen artikulua argitaratu du aditu talde batek nazioarteko aldizkari zientifikoan. Orain arte ez genekizkien hainbat berritasun dakartza.


Irulegiko eskua ezinen da erregistratu marka komertzial moduan

Espainiako Marken eta Patenteen Bulegoak atzera bota ditu marka edota diseinu industriala erregistratzeko hamahiru eskaerak, tartean Arantzadi Zientzia Elkartearena, argudiatuz aurkikuntzak ez duela izaera bereizgarririk eta ez dela marka moduan pertzibitua izanen.


Irulegi: eskuaz haratago, eskuari esker

Irulegi, duela 2.100 urte inguru. Burdin Aroko herrixkari eraso egin eta erre ondoren, biztanleek abandonatu egin zuten 1.100 urte inguru eta gero. Amaierako garai hartakoa da iazko kanpainan argitara eman zuten esku ezaguna, eta aztarnategiaren ikerketan eragin nabarmena izan... [+]


Irulegin tipologia berezia duen etxebizitza eta pieza arkeologiko ugari azaleratu dituzte aurtengo kanpainan

Antzinako euskarazko hitzak dituen eskua agertu zen Nafarroako indusketagunean arkeologoek lanean jarraitu dute aurten eta Burdin Aroko herrixka baten aztarna gehiago aurkitu dituzte, tartean harrizko eskailerak dituen etxebizitza, mendebaldeko Pirinioetan ez da inoiz orain arte... [+]


Irulegiko Eskua Interes Kulturaleko Ondasun izendatzeko prozesua hasi du Nafarroako Gobernuak

Ondare Historikoaren Zerbitzuak argudiatu du arrazoi nahiko daudela piezaren garrantzia eta berezitasuna baieztatzeko.


Burdin Aroa
Bidaia bat protohistoriako Euskal Herrian barrena

Irulegiko eskuaren aurkezpen publikoak jendartean nabarmen piztu du duela bi mila urte baino gehiagoko Euskal Herria nolakoa zen jakiteko grina. Zorionez, Burdin Aroko arkeologiak tradizio luzea du gurean, eta garai hartako zenbait aztarnategi ezagutuz iraganera bidaia txiki bat... [+]


2022-12-16 | ARGIA
“Zorioneko” da urteko hitza, Euskaltzaindiak eta UZEIk hautatuta

Urtero hautatzen dute urteko hitza bi erakundeek, eta 2022koa zorioneko izatea erabaki dute: "Irulegiko eskua dela eta, berba horrek hedabideetan eta sarean izan duen erabileran oinarrituta hautatu dugu", arrazoitu dute.


Brontzezko beste esku bat, xehe-xehe

Himyaritar Erresuma (egungo Yemen), K.o II-III. mendea. Wahab Ta'lab izeneko gizon batek brontzezko esku bat utzi zuen Zafar hiriko tenplu batean, Ta'lab jainkoari babesa eta ongizatea eskatzeko. 1983an aurkitu zuten eta British Museumeko bildumaren parte da egun... [+]


Irulegiko eskua erabiltzeko manuala

A ze astea lagunok. Frenesi hutsa. Zenbat pasio, zenbat ilusio, zenbat sukar. Egia izango da azkenean ez dakit nork esan zuen –eta mundu guztiak Lenini egozten dion– zera hura: batzuetan hamarkadak pasatzen direla ezer gertatu gabe, eta derrepente egun batzuetan... [+]


Eguneraketa berriak daude