Urriaren 13an Alegian aurkeztuko du ARGIAren Bizi Baratzea proiektuak Ilargia eta Landareak 2023ko agenda. Ilargiaren arabera datorren urtean garai bakoitzean zer lan egin azaltzen du, bai baratzean, basoan, lorategian eta fruitu-arboletan. Aurtengo agendaren gaia animaliak da, landareen inguruan bizi diren intsektu, hegazti, ugaztun, anfibioak... Alegiako aurkezpenean parte hartuko dute Jakoba Errekondo eta Antton Olariaga egileek, eta baita animalien gaia landuko duen Iñaki Sanz Azkue biologoak eta piztiei buruzko bertso zaharrak kantatuko dituzten Unai Agirre eta Eñaut Agirre anaiek ere. Beraz, ahozko azalpenak, ilustrazioak eta bertsoak uztartuko ditu hitzaldi berezi horrek.
Erabiltzaile oso anitzentzako da erreminta ederra 2023ko Ilargia eta Landareak agenda: baratzea zaintzen durtenentzako, ekologikoan ari diren laborarientzako, basoa kudeatzen dutenentzako, lorategia edo fruitu-arbolak dituztenentzako... Baita ingurumenarekiko jakinmina duten irakasleentzako ere. Euskal Herrian lurrari lotuta dagoen jakintza ematen du agenda honek, ilustrazio ederren bidez eta euskara aberatsean: ilargiaren zikloaren arabera 2023ko garai zehatz bakoitzean zer lan egin, zein landare zeinen ondoan jarri, nola ongarritu... guztia ingurumenarekiko errespetuz egiteko moduan, pestizidarik eta ongarri kimikorik erabili gabe.
Eskuak lurrean zikindu ez arren, hankak lurrean bizi nahi duen herritarrarentzat ere altxorra da agenda hau, laneko kontuak edo eguneroko bizitzako gauzak gogoan eramateko: agenda praktikoa da, aste osoko egunen ikuspegia ematen baitu ezker eskubi, anilladun liburuxka zabaltzean. Orrialde bakoitzean, garaian garai eskura ditugun bertako barazkien ilustrazioak ikus ditzakegu orrien behealdean. Eta goiko aldean, naturari loturiko esaera zahar bat. Euskal Herri osoko jai egunak markatuta agertzen dira, eta egun bakoitzean behar adina idazteko espazioa eskaintzen du.
Agenda erabilgarri honek, beraz, lurrari lotua den euskal kulturaren eduki osoa ematen digu ilustrazio ederren eta azalpen motzen bidez, ilargiak eta eguzkiak markatutako zikloen baitan.
Urtero gai bat izaten du ardatz ARGIAk kaleratzen duen agendak. Aurtengoan animaliak ditu gai gisa. Hitzaldian argi ikusiko da baratzeak eta bioaniztasunak nola elikatzen duten elkar. Jakoba Errekondok aurkeztuko ditu agendako edukiak, eta Antton Olariagak azalduko du nola egin dituen agendako ilustrazio ederrak, horiek erakusten dituen bitartean. Jarraian, Iñaki Sanz Azkue biologoak balioan jarriko du bioaniztasuna zaintzeko baratzeek duten garrantzia, eta zeinbat adibide bitxi ere emango ditu. Amaitzeko, Unai Agirre eta Eñaut Agirre anaiek animaliei buruzko hainbat bertso zahar sorta kantatuko dituzte.
Aurkezpena urriaren 13an izango da, ostegunez, 18:00etan Alegiako Kultur Etxean.
Udaberri aurreratua ate joka dabilkigu batean eta bestean, tximeletak eta loreak indarrean dabiltza. Ez dakit onerako edo txarrerako, gure etxean otsailean tximeleta artaldean ikustea baino otsoa ikustea hobea zela esaten baitzen.
Nori ez zaio gustatzen ahuakatea? Ia denok atsegin dugu fruitu berri hori, di-da amaren batean etxekotu zitzaigun. Zenbat urte da ba dendaero ikusten hasi garela? Gure mahaietara iritsi aurretik, historia luzea du.
Gipuzkoako hamaika txokotatik gerturatutako hamarka lagun elkartu ziren otsailaren 23an Amillubiko lehen auzo(p)lanera. Biolur elkarteak bultzatutako proiektu kolektiboa da Amillubi, agroekologian sakontzeko eta Gipuzkoako etorkizuneko elikadura erronkei heltzeko asmoz Zestoako... [+]
Leihatila honetan behin baino gehiagotan azaldu ditugu Ama Naturaren engainuak bere izakiak babestearren. Batzuetan, erle edo liztor itxura zuten euliak ekarri ditugu, beste batzuetan inongo arriskurik ez duten arrisku-kolorazioko intsektuak ere bai (kolorazio aposematikoa... [+]
Administrazio Epaitegiak arrazoia eman dio EH Bilduk Lizarrako plantilla organikoaren hizkutnz profilen aurka jarritako helegiteari.
Emakume bakoitzaren errelatotik abiatuta, lurrari eta elikadurari buruzko jakituria kolektibizatu eta sukaldeko iruditegia irauli nahi ditu Ziminttere proiektuak, mahai baten bueltan, sukaldean bertan eta elikagaiak eskutan darabiltzaten bitartean.
Ibon galdezka etorri zait Bizibaratzea.eus webguneko kontsultategira. Uda aurre horretan artoa (Zea mays) eta baba gorria (Phaseolus vulgaris) erein nahi ditu. “Arto” hitza grekotik dator eta oinarrizko jakia esan nahi du, artoa = ogia; arto edo panizo edo mileka... [+]
Nekazal eremu lehor baten erdian ageri da putzua. Txikia da tamainaz, eta ez oso sakona. Egunak dira euririk egiten ez duela, baina oasi txiki honek oraindik ere aurretik bildutako urari eusten dio. Gauak eremua irentsi du eta isiltasunaren erdian kantu bakarti bat entzun da... [+]
Zuhaitza esnatzear dago, kimuak ageri dira adarretan. Gutxi falta da loraldirako, laster aro berria hasiko du, indarberrituta.
Trebea, burutsua eta iheskorra; olagarro arruntak, izenak hala adierazten ez badu ere, aparteko trebetasunak ditu. Itsas molusku zefalopodo haragijale honek txundituta gauzka, bere ezaugarri eta ahalmen bitxiekin. Ornogabe guztien artean adimentsuena da, besteak beste.
Mauleko Euskalduna ostatuak urteak daramatza Zuberoako etxe ekoizle txikien produktuekin lanean, eta hiriburuko ostatu parean eraikin bat erosi zutenean proposamena egin zien laborari horiei berei: zergatik ez ireki hurbileko ekoizleen saltokia bertan? “Motibatuta zegoen... [+]
Hotza gogor ari du. Ez denean, baina aurtengo neguan lurralde batzuk ederki jotzen ari du. Eta intsektuek nola irauten dute, udaberriarekin indarrean berragertzeko? Kaleko galdera izan dut bart. Hortik intsektuen adimendu eta buruargitasunera koxka ttikia dago. Berritu ditugu... [+]
Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]
Mingrana urrutitik ekarritako fruitua da. Punisagarra da mingrana edo alesagarra edo alegorria edo milagrana edo xokorra edo granada: Punica granatum. Punica izena latinetik dator, eta “punicum malum” izenaren laburdura da, eta punicum horrek Poenus edo Phoinikes du... [+]
Pandemiaren ondorengo testuinguruan, elikadura –ustez oinarrizko eskubide den hori– lantzeko mugitzen hasi zen talde bat Gasteizen. “Militantzia esparruan beste gaiak jorratzen ari ziren ordurako, etxebizitzarena kasu, baina elikadura ardatz hartuta ez zegoen... [+]