Aulesti euskal antzerkiaren hiriburu bihurtuko da apirilaren 2tik 7ra

  • Artedrama Topaketen hamahirugarren edizioa egingo dute datorren hilaren 2tik 7ra Aulestin eta, horrekin batera, ADEL laborategiaren hemezortzigarren edizioa. Egunero antzezlanak ikusteko aukeraz gain, arte eszenikoen inguruko formazio eta elkartrukerako erreferentziazko zita bihurtu da Aulestikoa jada.


2018ko martxoaren 21ean - 05:39
Iazko Aulestiko topaketek publiko ugari erakarri zuten (argazkia: Dani Blanco).

Astea bete antzerki: Artedramak Aulestin antolatzen duenak teatroaren munduan buru-belarri murgiltzeko aukera eskaintzen dio edonori. Batetik, astelehenetik larunbatera, Euskal Herriko arte eszenikoetan ari direnen arteko eztabaidak, jakintza eta elkartrukea sustatuz. Bestetik, egunero antzerki programazio puntakoa eskainiz.

Artedrama Euskal Laborategiak (ADEL) eskaintzen duen formazioari dagokionez, zazpi irakasleren eskutik egingo da aurten eta matrikulazioak aurreikuspen onenak gainditu ditu, eskaintzen ziren plaza guztiak betez.

Geroz eta antzerkizale gehiagoren interesa
pizten du Aulestiko zitak: aurtengo ADELeko ikastaroetarako plaza guztiak bete dira

Irakasleen artean Ander Lipus ariko da, noski, Aulestiko laborategia hasi zenetik bera izan baita ekimenaren bultzatzaile nagusietakoa. Aurten “Aktorearen dantza” ikastaroa eskainiko du, talde-lana eta aktorearen autonomia ildo nagusi gisa harturik, aktoreentzako tekniketan sakontzeko asmoa duen zortzi orduko formazioa.

Gorputzak eta testuak jolasean

Harekin batera, ibilbide luzeko beste hainbat antzerkilari: Aiora Sedanok “Hemen eta orain” ikastaroaren bidez landuko du nola utzi alde batera pentsamendua, barnean daramagun epaile hori; nola onartu huts egiteak, nola kontzentratu taldean, komunikazioan eta jolasean.

Testuak gorputz bihurtzeko moduak ere landuko dira ADELeko ikastaroetan. Oier Guillanek eta Javier Barandiaranek “Tartean dauden gorputzak” ikastaroan, norberak idatzitako testu laburretatik abiatuz, irudi fisiko poetikoak sortzeko saiakerak dinamizatuko dituzte, performanceari loturiko imaginarioa, idazkuntza kolektiboa eta poesia bisualaren elementuak tartekatuz.

Pako Revueltasek gidatuko duen ikastaroak berriz (“Organizitatea eszenan. Testuekin jolasean”), planteatuko du nola jarri harremanetan antzerki-testuak eta haiek eskuetan dauzkaten pertsonak. Testuekin jolastea da ikastaroaren helburua, haiek eszenaratzeko dauden aukerak esploratzea eta gauza diferenteak egiten saiatzea.

Bizitasuna eta mugimendua lantzen

Arlo fisikoan letra larria jartzen duten bi ikastaro ere izango dira aurtengo ADELen: Iraitz Lizarragak “Desoreka” ikastaroaren bidez gorputza eszenan bizirik agertzeko estrategiak bilatzen lagunduko die parte hartuko dutenei, ikertzea eta esperimentatzea sustatuko ditu, baita egindako saialdi horietatik ateratako ondorioak partekatzea ere.

Mizel Théret-en ikastaroak, azkenik, mugimendu eta keinu gutxiko dantza izango du ardatz. “Bakarrik dantzatzea, bakarrik sentitu gabe” du izena eskainiko duen formazioak eta barne-dantza minimalista baten inguruan osatuko da, azken buruan aktorearen askatasuna bilatzeko asmoz.

Egunero antzezlan bat

ADELek eskaintzen duen formazioaz gain, Aulestin egunero antzezlan bana ikusteko aukera izango da apirilaren 2tik 7ra bitartean.

Estreinatu berri den
'Zazpi senideko' obrarekin hasi eta Metrokoadroka kolektiboaren 'Miss Karaoke'-rekin bukatu, egunero antzezlan bat eskainiko dute Aulestin

Artedramak eta Le Petit Théâtre du Pain taldeek duela gutxi estreinatu duten Zazpi senideko lanak irekiko du emanaldien saila. Anaitasunaren inguruko zazpi istorio biltzen dituen obra da, Lander Garro, Gaizka Sarasola, Lorentxa Beyrie, Aitzaro Arano, Argi Perurena, Unai Iturriaga eta Eñaut Castagneten testigantzetatik abiatuta osatua.

ADELen irakasle arituko den Mizel Théreten Lekeitioak eskainiko dute apirilaren 3an, Mikel Laboaren esperimentazio musikala dantzarekin uztartzen duen ikuskizuna.

Apirilaren 4an Gilkitxarok Adarretatik zintzilik ekarriko du Aulestira: 1975ean jaiotako lagun biren komeriak eszenaratuko dituzte Ane Zabalak eta Galder Perezek, 40 urte betetzeak dakarren krisialdiari umorez beteriko begirada eskainiz.

Tranpola antzerki taldeak Oingoan bai! antzeztuko du apirilaren 5ean, Josune Velez de Mendizabalek zuzendu eta interpretatuko duen 20 minutuko obra. Gertru du protagonista, dantzari eta kantari izan nahi zuen pertsonaia, denbora gehiegi zain pasa duena eta orain, bai, bidaia bati ekitera doana.

Etxegabetzeen gaiak ere izango du lekua, hori baitu ardatz Barsanti Teatroak hilaren 6an taularatuko duen Kale gorrian obrak, zeinak kontatzen duen 40 urtez etxe batean bizi ondoren kaleratuak izateko zorian dauden aitona-amona batzuen egoera. Polizia etxepean dute jada, haiek botatzeko prest. Marinok ez du etxea utzi nahi. Begoñak, aldiz, nahiago du egoera horrekin lehenbailehen bukatu.

Abarka antzerki taldeak ostiralean, apirilaren 6an, Besaulkiak eskainiko du, Ander Lipusek zuzendu eta Gotzon Barandiaranek idatzitako obra, zeinean zortzi aktorek etorkizuneko mundu batera eramango gaituzten, erosokerian murgilduta bizi den gizarteari kritika eginez.

Metrokoadroka kolektiboaren Miss Karaoke lanak itxiko du aurtengo Aulestiko eskaintza, umorea, absurdoa eta performance arima uztartzen dituen obra batekin.

2018koak emango duenaren esperoan, Aulestiko teatro-astea barrutik bizi izan zituen iaz Ion Olano Carlosek. Ikasle gisa izandako esperientziaren kronika egin zuen ARGIAn: "Antzerkia lotsarik gabe".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antzerkia
Peio Berterretxe
“Tresna sozial izatetik, produktu kultural izatera pasatu dira plaza antzerkiak”

Master Amaierako lan sendoa aurkeztu berri du Peio Berterretxek. Urte luzetan antzerkian ikasia eta aritua, plaza antzerkien jatorriaz eta gaur egun dituzten funtzioez aritu gara harekin, Lekorneko Kabalkadan oinarrituta egin duen ikerketaren aitzakian.


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

-------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


Jendetasun zolatik, Kittof gogoan

Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]


Aitortza berantiarra, metamorfosi gauzatua

Emakume baten borroka eta metamorfosia
Nork: Eneko Sagardoyk eta Vito Rogadok.
NOIZ: abenduaren 1ean.
NON: Santurtziko Serantes aretoan.

-----------------------------------------------------------

Plana proposatu eta berehala, sarrerak online erostea erabaki zuen... [+]


'Zorretan'
Berezko lore bat

ZORRETAN

Testua eta zuzendaritza: Agurtzane Intxaurraga.
Aktoreak: Miren Gaztañaga, Iñake Irastorza, Jabi Barandiaran.
Noiz eta non: Urriaren 25ean, Donostiako Gazteszenan.

----------------------------------------

Bere argi propioa bilatzen ari den loreari... [+]


2024-10-31 | Iñigo Satrustegi
Bizitza ez da esateko erraza

MIÑAN
NORK: Artedrama. Sambou Diaby, Ander Lipus, Eihara Irazusta, Mikel Kaye.
NON: Bilboko Arriaga Antzokian.
NOiz: Urriaren 25ean.

----------------------------------------------

Euskaraz kontatu zuten Ibrahima Baldek eta Amets Arzallusek Miñan 2019an. Bost urte... [+]


Bakarrizketan

Autoan noala hasi naiz artikulua zirriborratzen, mentalki. Ideiarik onenak autoan izan ohi ditut, bakarrik gidatzen ari naizela. Bilborantz noa, Arriaga antzokira. Artedrama konpainiak Miñan antzezlana taularatuko du gaur. Urriak 25 ditu, ostirala da.

Antzokiko atarira... [+]


'Eukalyptus'
Naturaren aberastasuna

Eucalyptus
Testua: Nerea Ibarzabal, Jon Ander Urresti, Matxalen de Pedro eta Beñar Urrutia.
Zuzendari eta dramaturgoak: Matxalen De Pedro eta Jon Ander Urresti.
Aktoreak: Jon Ander Urresti eta Beñat Urrutia.
Non: Lugaritz kultur etxean (Donostia).
Noiz:... [+]


Eguneraketa berriak daude