Atzo bezain ozen! NATO pikutara soldaduskarik ez


2025eko martxoaren 27an - 14:54
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz itzuli behar dela garai haietara. Hau da: gure gazteak soldaduskan ikusi nahi dituzte, beraien arma, balio ustel, matxista eta inperialistekin. Orain neskak ere sartu nahi omen dituzte infernuan, berdintasun faltsuaren izenean.

Zenbat zigor, epaiketa, espetxe, une txar, polit ere bai batzuetan, manifa... Denok elkartuta abesten, atzera eta aurrera. Ez ziren bakarrik egon. Han ginen lagunak eta etxekoak, denok azaltzen guk ere ez genuela soldaduska nahi, ezta armadarik ere. Gizartearen zati nagusia beraiekin zegoen, NATOren aurka agertu zen herri hau urte batzuk lehenago, eta oihu horren oihartzunak gazte hauetan aurkitu zuen segida. Golkoko Gerra edo Balkanetako Gerraren aurkakoa zen gure herria. Gazte utopikoak militarrak txikitu ez, baina txiki egin zituzten.

20 urte inguru zituztenean dena utzi egin behar izaten zuten eta kuartel batera joan. Planto egin zuten arte, planto egin genuen arte. Eta ez zen soldaduskaren aurkako borroka hutsa, beste mundu bat zuten bihotzean, armada zapaltzailerik gabekoa. Gehienak gaur egun 50 urte inguruan ibiliko dira, gutxi gorabehera.

Gure gazteak soldaduskan ikusi nahi dituzte, beraien arma, balio ustel, matxista eta inperialistekin. Orain neskak ere sartu nahi omen dituzte infernuan, berdintasun faltsuaren izenean

Eta orain gai honi buruz gaurko gazteekin hitz egiten hasten bagara? Intsumisio garaiari buruz oso gutxi dakite. Eskaera bat luzatzea ausartzen naiz intsumitu izandakoei; Lanbide eskoletan, institutuetan, edo unibertsitateetan adostu Historiako irakaslearekin, joan eta kontatu bakoitzak bere historia, kontatu Nafarroan ze gogorra izan zen, kontatu espetxeak Unai erail zuela, kontatu dispertsioa… eta kontatu ere plantoak, epaiketak, entrega eta zenituzten alaitasun eta irudimena. Orain. Beranduegi izan baino lehen.

Txikitu ez baina txiki egin genituen armadak bueltan datoz, beldurra eta nazka ematen, suntsitzen eta hiltzen. Atzerakada faxistari aurre egitea dagokigu, egun bat jarri eta bakoitzaren herriko plazan bildu. Hitz egin. Gure esku dago transmisio hori era serio eta arduratsuan egitea.

Eta gazte: irakurri, zuen herriko kultur etxera joan eta eskatu film bat jartzea garai hari buruz, Bi urte, lau hilabete eta egun bat filma eskatu. Edo dokumentalen bat edo bi… Garai hartako abestiak entzun... makina bat gauzatxo, egin daitezke orain dela 30 urte izpiritu berbera eskuratzeko.

Orain gure agintariei, zoritxarrez, hau entzuten hasi gara: guk ez dugu nahi “baina” ez badago beste erremediorik…! Erremedioa zein da? Armak erosi, diru publikoarekin, noski, eta armak erabiltzeko soldaduskara deitu neska eta mutilei.

EITBn ikusi eta entzun ditugun inkestetan beste hainbeste. Batzuk inola ere ez, baina beste askok “bueno ba, joan beharko balitz joango nintzateke”. Zer aldatu da ba orain beste modu batean pentsatzeko? Hori entzutean ze mina hartu nuen! A ze nolako zaplastada sentitu nuen bihotzaren erdi erdian. Mesedez, pentsatu, hausnartu eta gero esan armarik ez, armak egiteko lantegirik ez, soldaduskarik ez, gerrarik ez! Batu gaitezen lehen batu ginen bezala. Lagunen artean, etxeetan hitz egin honetaz. Transmisioa inoiz baino beharrezkoagoa da.

Kontxita Beitia Oiarbide

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


2025-03-24 | Garazi Muguruza
Desioa

Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]


Nazio askapena; arrazakeriaren eta faxismoaren kontrako antidoto bakarra

Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]


2025-03-24 | Emun kooperatiba
Gazteak eta euskara: oztopo errealak eta aukera berriak

Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]


2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


Etxegabetzeetara ohitu zaitezke, baina egon, badaude

Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]


2025-03-20 | Patxi Azparren
Europa eta Euskal Herriaren desmilitarizazioa

Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]


2025-03-20 | Iñaki Inorrez
Euskaraldia ez! Euskal Oldarraldia bai!

Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.

Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]


Euskararen zapalkuntza sistematikoa

Euskarak, mendez mende, zapalkuntza sistematikoa jasan du, eta oraindik ere borrokan dabil egunerokoan bere leku duina aldarrikatzeko. Hizkuntza baten desagerpena ez da inoiz berez gertatzen; planifikazio politiko eta sozialak eragiten du zuzenean. Euskaldunoi ukatu egin izan... [+]


2025-03-19 | Gorka Torre
“Bayonne” bukatu da, Libération egunkariak “Baiona” idatziko du

Horra Libération egunkariak berriki argitaratu duen idazkia:

“Bayonne” bukatu da, Libérationek “Baiona” idatziko du

Hiri baten izenaren erabilpena ohiturazkoa delarik, egunkari batean izen horren erabilpena aldatzea zaila da. Alta, irakurleen... [+]


Lurraldeko harrapariak eta energia-mendekotasuna dutenak Arabako hegoaldean jarri dira

Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak Datu Zentroen instalazioei ateak irekitzen dizkiete horiek arautzeko legedia sortu aurretik. Bilbao-Arasur Dantu Zentroarekin, bere lehen fasea gauzatuta, eta instalatzea amesten duen Solariaren Datu Zentroarekin, 110.000 m2... [+]


Otero jaunari

Otero jauna, garai honetan artzain honek ez du tarte handirik izaten ezertarako, justuan ibiltzen naiz, baina gaurkoan ezin utzi erantzun gabe zure azken kolaborazioa. Izan ere, sortu didan egonezinak pisua du. Haserrea ere astuna egiten zait. Ez pentsatu, ordea, dela zenbait... [+]


2025-03-17 | Patxi Aznar
Beharrezko aldaketak

Duela gutxi, asteburu berean, Ertzaintzak bi salaketa jaso ditu: lehenengoa, emakume kolonbiar batena; lekukoen arabera, ertzainak kolpeka jarraitu zuen lurrera bota ondoren eta konorterik gabe zegoela; ospitalean garuneko edema eta paralisi partziala diagnostikatu zizkioten... [+]


Zein izango da Frantziskoren legatua?

Frantziskok "Franciscomanía" zeinuarekin hasi zuen bere Aitasantutza. Fenomeno soziologiko horri esker, Vatikanoko boterearen zirrikituak aldez aurretik ezagutzen ez zituen gaztetasunaren ikono eta Elizako aldaketa-haizeen intsuflatzaile bihurtu zen.

Era berean,... [+]


2025-03-17 | Iraitz Amor Pla
Lotu zure txakurrak

Euskal Herriko Mugimendu Feministak aurtengo Martxoak 8ko mobilizazioak "faxismoaren, erreakzionarismoaren eta zapalkuntzaren aurkako aliantzak" ehuntzean ardaztu ditu.

Kepa Kortak Naiz-en idatzitako “Musikariaren jakituria” artikuluan faxismoa definitzeko... [+]


Eguneraketa berriak daude