EAEko atzerritarren eskolatzearen txostenak errealitatetik “ihes” egiten du Gasteizko Eskola Publikoen aldeko plataformarentzat. Txostenak, arazoa konpontzeko beharrezko diren hitz “klabeak” saihestuz, “laburbideak bilatu eta arreta desbideratzen” duela aipatu dute Ainhoa Astigarraga eta Ruben Sanchez plataformako kideek, Hala Bedi irratian eginiko elkarrizketan.
EAE-ko hezkuntza sistemako atzerritarren eskolatzearen inguruan Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak aurkezturiko txostena, “osatugabea” eta “partziala” dela adierazi dute Gasteizko Eskola Publikoen aldeko plataformatik.
Ainhoa Astigarraga plataformako kideak azpimarratu du, ikaslearen perfil sozioekonomikoaren daturik ez dela aipatzen eta arazoa konpontzeko ez direla neurri “ausartak” eta “zorrotzak” aurkezten. Txostenak 2-6 urte bitarteko umeen datuak ez dituela aztertzen, eta horiek “segregazio egoera latzagoa” islatuko luketela ere azpimarratu du Astigarragak.
Bestalde, Ruben Sanchez plataformako beste kideak nabarmendu du, Eusko Jaurlaritzaren txostenak bigarren hezkuntzako datuak “nahasten” dituela, aurreko adin tarteetan dauden “desorekak parekatzeko”.
Ikerketak gaur egungo hezkuntza sistemaren ahalik eta irudi “positiboena” helarazi nahi duela eta jarrera horrek egoera konpontzea “ezinezko” egiten duela aipatu du Sanchezek.
DBH 3 eta 4. mailako ikasleek datorren ikasturtean beharko dituzten ikasmaterialak diruz lagunduko ditu Eusko Jaurlaritzak lehenengo aldiz, EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Guraso Elkartearen aldarrikapen historikoari erantzunez. Seme-alabak maila horietan dituzten familiek, beraz,... [+]
Euskal eskola publikoetan irakasleek sekulako lana egiten dute aniztasuna kudeatzen. Euren lana egiteko modua berrasmatu behar izan dute azken urteetan. Konplexuagoa bilakatu den mundu honetan pertsona izatea zer den esploratzeko laborategiak iruditzen zaizkit eskola publikoak... [+]
Lehen Hezkuntzako adin ezberdinetako sei ikasle baino ez ditu Zigako (Nafarroa) eskolak. Aukera baliatzen dute elkarbizitza lantzeko, tokiko curriculuma sustatzeko, landa ingurunea pedagogikoki aprobetxatzeko eta herria bera bizi eta dinamiko mantentzeko. Hori bai, ume gehiago... [+]
Hezkuntza eskumenak deszentralizatu eta tokian tokiko eragileek erabakimen handiagoa izatea: aspaldiko aldarrikapena praktikara ekartzen ari dira herri ugaritan, eta bide horretan aholkulari dabil Elhuyar. Uneotan hamar bat prozesutan buru-belarri dabiltzala eta eskaera gero eta... [+]
Legegintzaldi honetan bertan onartu nahi duten EAEko Hezkuntza Lege proiektuari zuzenketak aurkezteko epea astearte honetan amaitu da. Lege akordioa sinatu zuten alderdietako bat jausi da dagoeneko, barruan jarraitzen dutenen artean desadostasun nabarmenak dituzte eta hezkuntza... [+]
EAEko ikastetxe publikoei berrikuntza eta aholkularitza zerbitzua ematen zieten Berritzeguneak murriztu eta eskoletan postu berria sortu du Jaurlaritzak: BeAtarra. Ikastetxe bakoitzean gutxienez bat, berrikuntzaz arduratzen dena. Estreinaldi nahasiaz eta eredu aldaketaren... [+]
Ingurumaririk gabe, buru-belarri sartuko naiz harira: eskola publikoaren aldekoak oso atseginak izaten ari gara gauza batzuk eztabaidatzean. Serio, itunpeko ikastetxeekin gertatzen ari dena onartezina da. Zehaztasun eta zintzotasun osoz ahalegintzen ari gara argudiatzen, iritzi... [+]
Ikasturte hasieran salatu bezala, Hezkuntza Lege Aurreproiektuak euskal eskola publikoa sendotu ordez ahuldu egiten duela adierazi du Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneak. Haien ustez, publiko-pribatu sistema duala betikotzen du, ez du eskola publikoa lehenesten, ikastetxeak... [+]
Eskola-jazarpenaren kontrako egunean, joan den ikasturteko datuak aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzak: 157 bullying kasu identifikatu dituzte EAEko ikastetxeetan, aurreko ikasturtean baino 28 gehiago. Bigarren Hezkuntzan izan dira kasu gehienak, eta hitzezko erasoak izan dira... [+]
Eskola-jangeletako elikaduraren kalitatea kritikatu du guraso elkarte ugarik, eta gaiaz galdetu dio EH Bilduk Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuari. Catering enpresen inguruko intzidentziak helarazi zaizkienean, auditoretza-kontrolak egin dituztela erantzun... [+]
Eusko Jaurlaritzaren planifikazio dekretua eta onarpen agindua kritikatu ditu Iñigo Martinez Zaton Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkideak, salatu du ikastetxe publikoan matrikulatu nahi eta itunpekora bideratu dituztela familia batzuk, eta Ikastolen Elkartearen... [+]
Leringo hainbat gurasok herriko eskola publikoan D lerroa irekitzeko eskatu zuten iaz, baina nahiz eta legeak markatutako gutxiengo eskari kopurua gainditu, gurasoek ez dute aukera hori izango, Nafarroako Gobernuaren iritziz “Leringo eskolak ez duelako espaziorik D eredua... [+]
Bi urteko haurrentzat Eusko Jaurlaritzak planifikatutako hezkuntza eskaintza aztertu du STEILAS sindikatuak. Sare publikoa eta itunpekoa “lehian dauden udalerrietan”, itunpeko eskaintza handiagoa dela nabarmendu du, bereziki 10.000 biztanletik gorako herrietan.
Ikasleen matrikulazio prozesuan aldaketak egin ditu Eusko Jaurlaritzak, “aniztasuna eta zaurgarritasuna modu orekatuan banatzea” helburu. Baina 2 urteko haurren matrikulazioari baino ez diola eragiten, ikastetxea hautatzeko eragin-eremua handitzeak arazoak dakartzala... [+]