Atzerriko talentua erakartzeko euskara “oztopo garrantzitsua da”, Kutxabankeko buruaren ustez

  • "Poloniar bat etortzen bada eta bost urte pasako baditu proiektu batean, joder agian ez zaio egoki irudituko seme-alabek euskaraz ikastea, ezta?", bankuko lehendakari Anton Arriolak adierazi duenez. Euskalgintzako eragileek gogor kritikatu dute eta esandakoa zuzentzeko eskatu diote.
     

     


2025eko martxoaren 24an - 10:32
Azken eguneraketa: 13:06
Ezkerrean, Kutxabankeko lehendakari Antonio Arriola. Eskuinean, Bilboko merkataritza ganbararen presidente Jose Ignacio Zudaire. Bilboko Merkataritza Ganbara

Euskarazko hezkuntza atzerriko talentua erakartzeko oztopoa da Anton Arriolarentzat. Euskal enpresetara atzerritik datozen langile trebatuak erakartzearen inguruan egin ditu adierazpenak: "Euskara komunikazio-hizkuntza duen hezkuntza-eredua gai serioa eta faktore mugatzaile oso garrantzitsua da, eta hori, bateragarri egin behar dugu Poloniatik bost urterako datorren langile baten egoerarekin". Adierazpenak Bilboko merkataritza ganbaran egin ditu, Berriak jaso duenez

Ingelesez ikasteko baliabide urritasuna dagoela ere adierazi du: "Hezkuntza euskaraz egitea oso zaila izango da haientzat, eta, beraz, ziur aski ez dira etorriko Poloniatik, eta talentu hori galdu egingo da. Hezkuntza ingelesez egin ahal badute, etorriko dira", Agirrek dioenez. Atzerriko langileak ez ezik, atzerrira joan diren euskal langileak erakartzeko zailtasunak aipatu ditu; horiei "maila bereko aukerak (soldatak)" eman behar zaizkiela esan du Agirrek.

Fiskalitatea "lanabesa" eta giro sindikala "arazoa" direla aditzera eman du. Baita Euskal Herriko unibertsitateek "atzerriko ikasle gehiago erakarri" beharko lituzketela eta horretarako "irakasle egokiak" beharko lituzketela ere, hala jaso du Beriak.

Hitzekiko erreakzioak

Ez dira gutxi izan adierazpenei erreparatuz haien ezinegona publiko egin dutenak. Euskalgintzako Kontseiluko burua den Idurre Eskisabelek "oso larritzat" jo ditu adierazpenak: "Premisa faltsuen gainean euskara eta lan eskubideak kontrajartzen diren garai honetan, hizkuntz larrialdian, oldarraldi judizial betean, oso larria da erantzukizun soziala ipar behar lukeen erakunde bateko buruak euskara eta talentua talkan jartzea", sare sozialetara igotako mezuan. Esandakoa "zuzentzeko" eskatu du Kontseiluak. Adierazpenak oihartzun nabarmena izan du eragile zein norbanakoen artean, besteak beste, Euskal Herrian Euskarazek bat egin du.

EH Bilduko legebiltzarkide den Josu Aztiriak Eskisabelen tonua mantendu du: "Oldarraldi judizial eta mediatiko betean, bereziki larria da Kutxabank bezalako erakunde bateko presidenteak bere herriko berezko hizkuntza ofiziala gutxiestea eta ezjakintasunaren apologia egitea", eta horrek "zuzenketa azkarra eta irmoa" eskatzen duela azpimarratu du. Arnaldo Otegi zein Arkaitz Rodriguez alderdi kideek partekatu dute mezua.

Hala ere, adierazpenekin ados daudenak ere izan dira. Horren adibide Euskadiko PPko presidente Javier de Andres eta Bizkaiko PPko legebiltzarkide Santiago Lopez. Lehenengoak zera adierazi du: "pozik nago beste norbait ausartzen delako Alderdi Popularrak defendatzen duena esatera". Bigarrenak hau gehitu du "ez du Alderdi Popularrak esaten, Kutxabankek dio, eta ARRAZOI OSOA du". 

El Nacional.cat hedabideko artikulu-idazle den Marc Ponsek honela kalifikatu ditu Agirreren hitzak: "begira zelako perlak bota dituen adimen behartsu honek euskararen inguruan. Eta gora ardoa!!!". 

En Tol Sarmientok BECen larunbatean egin zuen kontzertuan azaldu zen Jon Maia. Horrek balkoi batetik azken aldian euskarak jasaten ari zuen oldarraldiaren inguruan eta Kutxabankeko lehendakariak esandako hitzen inguruan bertso bat bota zuen.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskaldunen aurkako erasoak
2025-04-08 | ELA sindikatua
Medikuen artean euskararen eskakizuna gaztelaniarena baino 47 puntu txikiagoa da Osakidetzan

Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.


Kutxa Banku Fundazioa ez da ados agertu Arriolaren adierazpenekin: “Euskara ez da oztopo”

Kutxa Banku Fundazioak adierazi du Kutxabankeko presidentearen adierazpenek ez dutela fundazioaren pentsamoldea islatzen, "Hizkuntza aniztasuna beti da aberastasun iturri, nekez izan daiteke oztopo", argudiatu dute.


Euskara: makila guztien zahagia

Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Gurekin egiten dutena

Ba al dakizue frantses batzuk harritu egiten direla mugaren alde honetan ere euskaldunak bagaudela jakitean? Ba bai, harrigarria bada ere, behin, Donostian, frantses batzuei entzun nien sinetsi ezinik beren buruari galdetzen: “Saint-Sébastien est au Pays... [+]


Beste epai euskarafobo bat: bitarteko Idazkari izateko lan poltsa eskaeraren aurka

Gasteizko 1 zenbakiko Auzitegi Kontentzioso-Administratiboak emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Lan poltsan parte hartzeko euskara maila altuenaren baliokide diren 3. eta 4. eskakizunak indargabetu zituen Gasteizko Auzitegiak. 


2025-03-04 | ARGIA
Euskaraz egiteko eskatzeagatik Tolosan EHEko kide bati eraso egin diotela salatu dute

Euskal Herrian Euskarazen arabera, Tolosako tren geltokiko segurtasun agente batek eraso egin zion militante bati, agenteari euskaraz hitz egiteko eskatu ziolako. Tolosako alkateak "kezka" adierazi du eta azalpenak eskatuko dituela jakinarazi.


“Botere judizialaren injerentzia” salatu dute Donostian, udaltzainen euskara eskakizunen auziaren harira

Euskarazko B2 eskakizuna zuten bi udaltzain lanpostu baliogabetu zituzten epaileek iazko urtarrilean, euskara eskatzea "diskriminatzailea" izan zitekeela iritzita; eta aitzineko astean, Donostiako Udalak aurkezturiko helegitea ez aztertzeko erabakia hartu du EAEko... [+]


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


Isunak kendu dizkiete ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortutako donostiarrei

Eusko Jaurlaritzak isunak kendu dizkie ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortuak izan ziren Donostiako herritarrei. Manex Ralla eta Amaia Abendaño dira herritar horiek, isunak kendu dizkietela baieztatu diote hedabide honi.


2025-01-30 | Aiaraldea
Amurrioko Udalak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza 2025eko udal aurrekontuetan sartzeari

Ostegun honetako Udal Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko dira Amurrioko Udaleko 2025erako aurrekontuak eta, beste behin ere, Udal Gobernuak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen hitzarmen eta dirulaguntza berrezartzeari.


Gehiegizko hizkuntz eskakizunak ditu Donostiako HAPOa idazteko kontratazio espedienteak, arkitektoen elkargoaren ustez

Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


Eguneraketa berriak daude