Autopista elektrikorik ez! plataformak larunbatean Iruñean emandako prentsaurrekoan jakinarazi du atzera bota dutela Itsaso eta Deikaztelu batzen dituen tentsio handiko linearen eraikuntza.
Iturri fidagarrietatik jaso dute albistea, Espainiako Gobernuaren Ingurumen Ebaluaziorako Zuzendaritzak modu ofizialean jakinarazi baitie hori. Plataformak esan du erabakiak 2011tik defendatzen dituzten argumentuak berretsi dituela, eta azpiegituraren aldeko arrazoibideen funts falta agerian geratu dela.
Azken urteetan ekimen ugari egin dituzte erabaki hori lortzeko: 14.000 helegite inguru jarri dizkiote proiektuari, ehun Udalek baino gehiagok egitasmoa eraikitzearen kontrako mozioak onartu dituzte eta herri galdeketa ugari antolatu.
Ez da geldiaraztea lortzen duten lehen tentsio handiko linea, 2011n ere lortu baitzuten Gasteiz-Muruarte linea bertan behera uztea. Hala ere, Espainiako Energia Sareko buruek erretiratutako proiektuaren ordez beste bat aurkeztuko dutela uste dute, eta adierazi dute jada hasi dituztela horren kontra egiteko lanak.
Plataformatik kritikatu dute Nafarroako Gobernuak ez duela gaiari buruzko adierazpenik egin azken bi urteetan, eta konpromisoa eskatu diote gobernuari eragindako udalei eta herritarrei babesa emateko.
Nafarroa eta Gipuzkoa artean, Barasoain eta Gabiria lotuko dituzten 80 metroko 431 elektrizitate dorre eraiki nahi dituzte REE Espainiako Elektrizitate Sareak eta Forestaliak. Autopista Elektrikorik Ez plataformak batzarra egin du Etxarri Aranatzen; bertan, proiektuaren aurkako... [+]
Forestalia enpresak Nafarroan beste poligono eoliko bat eraikiko duela jakinarazi du Sustrai Erakuntza Fundazioak. Nafarroari eragiten dioten goi-tentsioko bi linea ere baditu enpresa honek.
Hirugarrena izango da, Lautadan eta Arabako Errioxatik igarota Añanan planteatu baititu beste bi. Hainbat herritako udalak aurka agertu dira.
Txosten tekniko batek udalerrian izango dituen eragin larriez ohartarazi ostean, Iruraiz-Gaunako Udala proiektuaren aurka agertu da eta alegazioak aurkeztea erabaki dute udal taldeek.
Capbretoneko arroila inguruko lurra ezegonkorra dela adierazi du Red Eléctrica de España (REE) eta Réseau de Transport d'Electricité (RTE) enpresen ikerketa geologikoak. Kablea botatzeko ibilbide berrien aukera aztertu bitartean proiektua... [+]
1000 baietz ekimena martxan jarri du plataformak eta irailean batzarra eginen dute. Autopista Elektrikorik Ez plataformak jakinarazi du goi tentsioko argindar sarearen kontrako mila hautetsiren babesa jasotzeko kanpaina hasi duela. Dagoeneko plataformak sustatutako... [+]
Gueñesetik Itsasora (Gipuzkoa) goi tentsioko linea elektriko bat sortzeko proiektua zabaldu zen 2011n. Alegazioen ostean, sei urtez stand-by egoeran egon da, eta orain, Espainiako gobernuak berriro aktibatu gura du, 2018an eraikitzen hasteko. Bada, egitasmoaren aurkako... [+]
Espainiako Ministroen Kontseiluak urrian onartu zuen 2015-2020 Energia Plangintza. Deikaztelu (Nafarroa) eta Ezkio-Itsaso (Gipuzkoa) artean Red Eléctrica de Españak eraiki nahi duen 400 kV-eko linea ageri da bertan. Proiektua gauzatzeko urrats bat gehiago.
Itsaso eta Deikaztelu arteko Autopista Elektrikoaren aurkako Plataformak Goi-tentsio linearik ez – ate birakariei ez lelopean Nafarroako Gobernuaren aurrean kontzentrazioa deitu du larunbat eguerdirako.
Ezkio-Itsaso eta Deikaztelu lotuko dituen goi tentsioko linearen inguruko galdeketa egin dute asteburuan Gipuzkoa eta Nafarroako 39 herritan. Orotara 5.156 lagun zeuden bozkatzera deituta, eta %63ak hartu du parte. Horietatik %99,32 proiektuaren aurka azaldu da.
REE (Red Eléctrica de España) enpresak Itsaso (Gipuzkoa) eta Deikaztelu (Nafarroa) artean eraiki nahi duen goi tentsioko linea ez egiteko eskatu dute hainbat kirolarik. Tartean dira, besteak beste, Itxako eskubaloi taldeko Andrea Barno, Nerea Pena eta Naiara... [+]
REE (Red Eléctrica de España) enpresak Itsaso (Gipuzkoa) eta Deikaztelu (Nafarroa) artean eraiki nahi duen goi tentsioko linearen aurkako mozioa onartu dute Gipuzkoa eta Nafarroako ehun udalek. Linea berriak 120 kilometro luze izango lituzke, eta 400.000 voltioko... [+]
Uztailaren 26tik 31ra egingo da Hernanin (Gipuzkoa) AHTaren aurkako kanpaldia. "Elkarbizitzarako espazio kolektibo bat" eratuko dute, egun horietan "adin eta jatorri desberdinetako jendeak esperientzia interesgarriak bizi ditzan", AHTren Aurkako... [+]