2018tik aurtengo urrira arte migratzaileei harrera egin eta aterpea emateko erabiltzen zen Axpeko aterpetxea, baina Atxondoko Udalak kanporatu egin zituen, eraikinaren egoera ez zela segurua eta ikuskaritza pasa beharra zegoela argudiatuz. Bi hilabetetik gora kalean bizitzen egon ostean, igandean berriz ireki zituen Axpeko etxeko ateak Atxondo Harrera Herriak.
Migratzaileen Nazioarteko Eguna da abenduaren 19a, eta "ospakizuna baino aldarrikapen eguna" dela iritzirik, Atxondoko Harrera Herriak data hori baliatu du ekintzarako: 2018tik urrira arte herritar migratzaileen bizitoki izandako Axpeko aterpetxera itzuli dira. "Publikoki etxera bueltatzen garela esatera gatoz, eraikin hau herriarena delako eta ez udalarena. Gainera argi geratu da herriak Harrera herria izaten jarraitzeko nahia duela", diote ateak ireki ondotik publiko egindako irakurketan. "Ezkutatzeko ezer" ez dutelako eta "egiten ari garen guztia gardentasunez eta maitasunez egiten ari garelako", alkateari etxera bueltatzeko erabakiaren berri eman eta egun batera okupatu zuten eraikina.
Axpeko aterpetxea berriz irekita, orain badute non bizi Padic, Omar, Dame, Modu, Bouba, Souffiane eta Yassin-ek. Izan ere, Atxondo Harrera Herriko zazpi kideak kale gorrian aurkitu dira urriaren 6az geroztik, Atxondoko Udalak Axpeko etxetik kanporatu baitzituen argudiatuz eraikina egoera prekarioan zegoela eta ikuskaritza pasa behar zitzaiola. Udalaren arabera, Axpeko etxea ixteak bertan bizi zirenen segurtasuna bermatzeko asmoari erantzuten zion, baina Harrerako kideek ARGIAri egindako adierazpenen arabera, “segurua ez dena da jendea kale gorrian izatea, harrerarako aukerarik gabe”.
Beren erantzukizunpean, ikuskaritzaren txostena jaso artean Axpeko etxea erabiltzen jarraitzea eskatu zion Harrerak. Alabaina, ez zen adostasunik egon bi aldeen artean, eta ordutik domekara arte kalean bizitzen egon dira. Aterpe baten faltan, eta protesta gisa, Atxondoko udaletxeko arkupetan kanpaldia egin zuten, eta bertan egon dira kasik epe-tarte guzti honetan. Azaroaren 3an udalarekin izandako bileraren ondotik bi aldeek zenbait konpromiso hartu zituzten eta Harrerak kanpalekua desmuntatu zuen, baina udalak ez zuela bere hitza betetzen ikusita, azaroaren 15ean berriz kanpatu zuten. Igandean desmuntatu zuten kanpalekua Harrerako kideek, beren iniziatibaz. "Neguak gogor jokatzen duen honetan ezin dugu egoera hau gehiago luzatu. Ezin dugu gehiago luzatu jendea kale gorrian dagoela badakigunean, ezin dugu gehiago luzatu hotza eta gosea eguneroko ogia direnean".
Beste alternatibarik utzi ez dietelako hartu behar izan dute okupazioaren bidea, argudiatu dutenez: "Hilabete hauetan alkatearekin saiakera ugari egin ditugu, zin egiten dugu ahal izan dugun guztia egin dugula, hitz egiteko prestutasuna erakutsi dugu uneoro, eskaera ezberdinak sartu ditugu, gehienak erantzun barik ditugunak, konpromisoak bete eta konponbiderako eskuak luzatu dizkiegu… Ez dugu ordea, bueltan gauza handirik jaso". Horri gehitu behar zaio, beren arabera, Eusko Jaurlaritza eta Atxondoko EAJ ez direla izan adostasun batera iristeko gai. "Eusko Jaurlaritzak arazo lokala dela esaten duen bitartean, alkateak udal eskumenetatik kanpo geratzen den arazo bat dela dio. Ping-Pong partida honetan, zoritxarrez asko dago jokoan. Oinarrizko eskubideak daude jokoan, etxebizitza bat izatea, adibidez".
Adierazi dutenez, Axpeko etxera bueltatzeko erabakiak zapore gazi-gozoa utzi die. "Gozoa, berriro gure etxera bueltatzen garelako eta Harrera proiektuarekin aurrera jarraituko dugulako. Gazia ez delako hasiera batean uste genuena bezalakoa izan. Izan ere, urriaren 6tik bueltaka gabiltza gai honekin, eta amaiera ez da nahi genuena". Halere, gogoz agertu dira beren lana berrartzeko.
2024ko balantzea egin du Irungo Harrera Sareak. Aurreko urtearekin alderatuta saretik migrante gehiago pasa dira, eta Gautxori taldearen harrerak laukoiztu egin dira. 6.000 pertsona inguru artatu dituzte guztira.
Hendaiako komisarian deklaratu dute asteazken goiz honetan, eta segidan atxilotu dituzte, martxoaren 14an Korrika Irundik Hendaiara iragan zen egunean “talde antolatuan migratzaileak Frantziako Estatuan sartzen laguntzea” leporatuta. Zazpi herritarren aldeko... [+]
Pertsona migratzaile asko eraman ditu Aritzek bere autoan, Poliziak ez ditzan harrapatu, gaueko iluntasunean ez daitezen galdu eta batetik bestera seguru ibili daitezen. Bereziki gogoan ditu Irundik Hendaiara muga gurutzatzen lagundu eta etxean lotan izan zituen emakumea eta... [+]
Pertsona migratzaileak laguntzea kriminalizatzen duten politikak nagusi dira Europar Batasunean, eta hori egiteagatik auzitara eraman dituzten pertsonen kopuruak errekor berria ezarri du 2023an: gutxienez 117.
Donostian 300 pertsona baino gehiago daude aterpetxerik gabe. Harrera Sareak adierazi du “inhumanoa” dela La Sirena itxita mantentzea, eta “are gogorragoa” egungo tenperatura baxuekin.
Migratzaileak atxilotzea saritzen duen neurria onartu zuen atzo Espainiako Poliziaren Irungo taldeak: asteburuan migratzaile bat atxilotzeagatik, hiru jai-egun; bi migratzaile edo gehiago atxilotzeagatik, lau jai-egun; eta hamar atxilotutik gora, bost. Poliziaren sindikatuak... [+]
Migratzaileei harrera egiteko prestatuta dagoen Atxondoko aterpetxea erabiltzea galarazi die Udalak, eta non lo egin ez dutela, joan den astetik Atxondoko udaletxeko aterpetxean pasatzen dute gaua zazpi lagunek. Udalaren utzikeria salatu dute.
Atxondo Harrera Herria sareak gogoratu du migratzaileek asteak daramatzatela aterpetxean ezin sartu eta udalak eman dien arrazoia dela aterpetxeak ikuskaritza pasa behar duela, txosten bat prestatzen ari direla eta horregatik ezin dela erabili. Galdera eta kezka ugari ditu... [+]
Ekainaren 18an zendu zen Abderraman Bas izeneko migratzailearen inguruko irakurketa plazaratu dute SOS Arrazakeriak eta Irungo Harrera Sareak.
Migratuen eta arrazializatuen kolektiboek eta elkarri laguntzeko sareek eta kolektiboek gau osoko kontzentrazioa deitu dute ekainaren 8an Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea, Barakaldo, Irun eta Artean, harrera duina aldarrikatzeko.
Azken hilabeteotan ikastetxe ugari gerturatu dira Irunera, bertako Harrera Sarearen laguntzaz bidean diren migratzaileen errealitatea ezagutu asmoz. Ikasleei inpaktu handiena sortzen diena poliziak hartua duen muga bera dela kontatu digute Irungo Harrera Saretik.
Larunbatean, hilak 12, Bidasoa ibaia zeharkatzen saiatu ziren hiru migrante. Haietako bik Biriatura heltzea lortu zuten, baina hirugarrena desagertu egin zen. Hura bilatzeko lanek jarraitzen dutenean, Irungo Harrera Sareak elkarretaratzea deitu du astelehenerako, 18:30ean... [+]
Frantziako Poliziak atxiki zuen ostiralean, Gipuzkoa eta Lapurdi arteko muga zeharkatu zuten bost etorkin furgoneta batean hartu eta gero. Bidarten geldiarazi zuten ibilgailua: migratzaileak Irunera itzularazi zituzten eta gidaria Hendaiako komisarian eduki zuten hurrengo... [+]
Irungo Harrera Sareak 2021ko bilana plazaratu berri du. Orotara 4.601 migranteri harrera egin diete.
Boli Kostatik zetorren 38 urteko gizonezkoaren gorpua ibaian aurkitu zuten. Igandean elkarretaratzea egin du Irungo Harrera Sareak, eta instituzioei “gehiago” egiteko eskatu diete.