Getxoko Erromo auzoko Lope de Vega kaleko 12. zenbakia eraisteko lanak hasi dituzte, eta herritarrak protestan ari dira goizean goizetik, eraisketa gelditzen saiatuz. Eraikina Ibar Nagusien Etxea eta Gaztetxea zen harik eta udalak kanporatu zituen arte, eta hainbat dira eraikina eta ematen zitzaion erabilera mantentzearen aldekoak. Polizia oldartu egin zaie protestan ari zirenei, eta oldarraldian pertsona bat atxilotu eta hainbat zauritu dituzte, tartean Hiruka hedabideko kazetaria.
Getxoko Lope de Vega kaleko 12. zenbakiko eraikinaren eskumena Getxoko Udalaren eskuetatik Bizkaiko Foru Aldundiaren eskuetara pasa zen otsailaren 7an. Iraganean Ibar Nagusien Etxea, Gaztetxea eta Euskaltegia izandakoaren tokian Belaunaldien Arteko Zentroa eraikitzea da asmoa, nahiz eta hainbat diren erabaki horrekiko desadostasuna agertu duten herritarrak. Getxoko Ibar Nagusien Etxeko kideak, adibidez, urteak daramatzate beren aterpea defendatzen; ARGIAren 2.794 zenbakian jazo genuen borroka luze horren berri, baita egoera zertan zen azaldu ere. Urrian argitaratutako erreportaje horretatik egoera aldatu da, eta otsailaren 14ko asteartez herritarrak protestan atera dira, eraikina eraisteko lanak eteteko helburuarekin.
Astelehenean Azpiegiturak enpresako langileak Lope de Vegako eraikinean lanean hasiak zirela oharturik, astearte goizean goizetik lanak oztopatzen saiatu dira dozenaka herritar. Bertatik bertara jarraipena egiten ari da Hiruka, eta emandako informazioaren arabera 08:30etan eserialdia hasi dute protestan zirenek, langileei eraikinera sarbidea oztopatzeko. "Ertzaintza agertu denean, baina, protestaren kontra oldartu, herri-harresia desegin eta beharginen sarrera bermatu dute agenteek, 10:00ak alderako", informatu du tokiko hedabideak.
Protestan ari zen gazte bat atxilotuta eraman dute, beste horrenbeste kolpatu eta @HirukaEus taldeko lankideari berriro ere oldartu zaio Ertzaintza. Argazkilariari borragaz kolpe handia eman diote gertatzen ari zena kontatzeagatik, behin eta berriro #kazetari zela esanda ere. pic.twitter.com/Fwg3Pw98Ny
— Hiruka (@HirukaEus) February 14, 2023
Horrek giroa tenkatu du, eta protestan ari zirenak inguruko burdin-hesien kontra kolpeka hastearekin batera, Polizia oldartu egin zaie. Hirukak argitara emandako informazioaren arabera, oldarraldi horretan hainbat pertsona zauritu ditu Poliziak, hedabideko argazkilaria tarteko, eta pertsona bat eraman dute atxilotuta.12:15 aldera informatu dutenez, istiluen aurkako poliziek kalea moztu dute.
Abuztuaren 17an abiatu zituen Getxoko Udalak eraikina eraisteko lanak, baina Ibar Nagusien Etxeko kideek erabateko zuhurtziazko neurriak eskatu ondotik, egun horretan bertan eman zuen Bizkaiko epaitegiak eraiste lanak gelditzeko agindua. Alabaina, urtarrilean indarrik gabe utzi zuen agindu hori Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren ebazpenak. Urtarrilaren 11n eman zuen horren berri Hirukak, eta ordurako egina zuten otsailaren 12ko manifestazio deialdia eraikina mantentzearen aldeko herritarrek.
Deialdiarekin bat egin zuten hamarnaka pertsonak, eta erantzuna ikusirik, hala adierazi zioten deitzaileek Hirukari: “Berriro ere, argi geratu da auzoa eraikin hauen kontserbazioaren alde dagoela, Getxoko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak behin eta berriz hori ukatu duten arren”. Deialdia baliatu zuten udal gobernuan diren EAJri eta PSE-EEri berriz eskatzeko eraikina manten dezaten, baina udalak bere asmoekin aurrera segi du.
Lope de Vega kaleko eraikinaren tokian belaunaldien arteko zentro bat eraikitzea da Getxoko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren asmoa. Hirukan jasoa dagoenez, proiektuak mendekotasuna duten adinekoentzako 100 plaza eta gazteentzako 40 udal- bizitoki aurreikusten ditu, eta udalaren arabera, eraikinaren beheko solairuan 283 metro koadroko lokal bat egongo da, auzoko adinekoen elkartea etorkizunean bertan birkokatzeko.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]
Irungo Landetxa auzoko pala txapelketa mistoan, hogei bikotetik bakarra da emakumeek osatua, 40 lagunetik bi baino ez dira emakumeak: Idoia Karrera eta Loiola Zuazu. Lehiaz, txapelketa misto eta ez mistoen arteko aldeez eta joko-mailaz mintzatu gara haiekin. "Emakumeok... [+]
Azken bi hamarkadetan indarkeria matxistaren gaia lehen lerrora ekarri du mugimendu feministaren borrokak, besteak beste, eta bikote arteko indarkeria edo “familia arazo” gisa deskribatzen zenak, eremu publikora eta kalera egin du salto. Indarkeria matxistaren... [+]
Izenburua aski argia da: Zuzi iraxegia. Euskal emakume idazleak eta literatura klasikoa (TZ, 2025). Eta 300 orrialdeko liburu mardulean, XIV. mendeaz gero gurean izan diren emakume idazleen gainean jardun du, irakasleari dagozkion azalpenak emanez bezainbat, testu klasikorik... [+]
Bazterkeria egoeran dauden pertsonen elikadura beharrei erantzuteko, Paris 365 jantoki solidarioa martxan jarri zuten Iruñean, 2009an. Ordutik, euro baten truke egunero hiru otordu bero ematen dituzte. Urtarrilaren 27an iragarri zuten aurrez aurreko afariak emateari... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
Ostegun gauean emakume bat bortxatzea egotzita atxilotu zuten gizon bat larunbatean. Gizona kasua argitu arte zaintzapean dago. Mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean 18:30ean, Baionako Herriko Etxean, eta horren erantzukizuna azpimarratu du.
Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]
Gernikako "gazte langileen interes eta beharrei" erantzungo dien proiektu bat martxan jarriko duela adierazi du Egurre Gazte Asanbladak. Eraikina duela hamar urte itxi zuten, eta salatu dute Gernikako Udalak hiru legegintzaldi daramatzala esanez liburutegi bat jarriko... [+]