Eragileen erreakzioak atxiloketez

  • Atxiloketek erreakzio soka luzea ekarri dute. Ondoren dituzue alderdi politiko zein eragile sozialek egindako adierazpenen bilduma.

Ertzaintza eta Guardia Zibila elkarlanean aritu dira. Donostiako argazkia. (L. Arbelaitz)

2014ko urtarrilaren 09an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

PP

Borja Semper PPko Eusko Legebiltzarreko eledunaren hitzetan operazioa "logikoa" da, ETAk ez duelako desegitea erabaki, eta "presoak kontrolatzen" jarraitzen duelako. Gaineratu du ETAk gaur egun "kontrol urriagoa" duela presoekiko, eta erakundea era progresiboan "desegiten" joaten ez bada, "zuzenbide estatuak" desegingo duela.

Eusko Jaurlaritza

Jarularitzak adierazi du espero duela EPPKren bitartekarien aurka egindako operazioa "erabat justifikatua egotea". "Bakearen eraikuntzako prozesu konplexuan garai berriak bizi ditugu", eta operazioa nahasitzat jo du.  Urkulluren Gobernuak polizia operazioaren eragin eta xehetasun guztiak jakin arte ez duela baloraziorik egingo adierazi du.

Sortu

"EPPK-k eta euskal preso ohiek konponbidearekiko adieraziriko konpromisoari bakearen etsaiek emandako erantzuna da gaurkoa". "Lehenik eta behin, Guardia Zibila burutzen ari den operazioa tinko salatu nahi du Sortuk. Era berean nola ez, gure beroa bidali nahi diegu atxilotuei zein gertuko guztiei; gure elkartasuna, kontsiderazioa eta errespetu osoa daukate. Gaurko operazio poliziala konponbidearen aurka PPk burutu duen enegarren saiakera dugu. Ez daukagu inongo zalantzarik esateko bakearen etsaiek agindu eta gauzatu dutela gaurko operazioa". Sortu

EAJ

EAJk "alarma eta kezka" adierazi du Guardia Zibilaren operazioaren "uneagatik". "Susmagarri, oportunista eta norabide zuzenaren aurkakoa" jo du. Prentsa ohar bidez, alderdi jeltzaleak esan du zortzi pertsona horien atxiloketak "probokazio politiko bat eraikitzen duela dirudi". Andoni Ortuzarrek honako galdera luzatu du: "Zergatik Durangon bide demokratikoetara trantsizioa onartu duten pertsona horiek beraiek atxilotzen dituzte, 72 ordu falta direnean Bilbon ETAko presoen eskubideen aldeko manifestaziorako?". Inteligentzia politiko eza eta euskal gizartearen "bake nahiekin sintonia falta" aurpegiratu dio Madrili. EAJk bere babesa adierazi die "bortxakeria amaitzeko eta bake iraunkorra lortzeko pausoak ematen jarraitzeko prest dauden horiei", eta "inongo probokaziotan erori gabe, abiatutako bide unilateraletik ez desbideratzera" animatzen ditu. EAJ.

Espainiako Gobernua

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroaren esanetan atxilotutako pertsonak "presoak kontrolatzeko" erabiltzen zituen ETAk.  "Beste pauso bat eman dugu ETA desegiteko Zuzenbide Estatua egiten ari den borrokan". Atzerri Gaietarako ministro Jose Manuel Garcia-Margallok ere hitz egin du operazioari buruz. Bere esanetan, Herriraren kontra joan den irailean egindako operazioari segida eman dio gaurkoak. Garcia-Margalloren arabera, gaurkoak argi erakusten du Rajoyren gobernuak "ez duela negoziatuko" ETArekin.

Lokarri

"Espainiako Gobernuak itxaropena geldiarazi nahi du". Atxilotuak aske uzteko eskatu du Lokarrik: "Gaur arte egin duten lana neurri handi ala txikiagoan kritikatu ahal da politikoki, baina inola ere ez  da delitu". Lokarri.

Aralar

Aralarrek dio “oso larria” dela presoen abokatuak atxilotu izana eta berehala aske uztea exijitu du: "Seigarren Epaitegi Zentralak, Barne Ministerioak eta indar polizialek gaur Etxerat eta beste kolektibo batzuetako abokatuen kontra egin duten jarduera gaitzesten du Aralarrek, honako arrazoiengatik: Giza eskubideen aurkakoa delako; bakearen aurkakoa delako, hain zuzen, estatuaren laguntzarik gabe gure gizartean egonkortzen ari den bakearen aurkakoa delako; eta Abokatuen eskubide profesionalen eta, oro har, gizarte osoaren aurkakoa delako".

ELA

ELA sindikatuak ere atxilotuak "berehala aska ditzatela" exijitu du: "Erabaki horrek, zeina oraingoan ere erabilera mediatikoarekin batera etorri baita, eskubide demokratikorik oinarrizkoenak urratzen ditu. ELAk ebidentzia bat nabarmendu nahi du: gure herrian normalizazio politikorantz egiten diren aldebakarreko urratsekin pozten ez diren indar bakarrak PP eta eskuin muturreko beste erakunde satelite batzuk dira".

LAB

Preso politikoek egindako urratsa "kolpatzeko helburuarekin antolatutako operazio polizial, politiko eta mediatiko bat" da gaurkoa. "Ezaguna da Estatu espainiarrean mendeku gogoa Euskal Herriko gatazka konpontzeko bidean ekarpenak egiten dituen guztiaren kontra. Areago, presoen eremua denean, honek Euskal Herriaren egoera modu positiboan astintzeko gaitasuna baitu eta Estatuaren inmobilismoa euskal jendartearen aurrean biluzteko gaitasuna ere bai".

Tantaz Tanta

Larunbatean presoen eskubideen aldeko mobilizazioaren antolatzaileek adierazi dute "bakearen, giza eskubideen eta konponbidearen aurkako eraso berria" dela. "Mobilizazio erraldoi bateakin" erantzura dei egin dute Twitter bidez hainbat mezutan.

Alternatiba

Alternatiba alderdiarentzat "onartezina" da operazioa "presoen kolektiboak bakearen alde inoiz baino urrats gehiago egiten ari denean" gauzatzea. Alternatibako bozeramaile nazional Asier Vegak, estatuko segurtasun indarren "legezko oinarrik gabeko enegarren operazioa" salatu du.

Ernai

Gazte erakundeak "gogor" salatu du operazioa. Espainiako Barne Ministerioaren prentsa oharrarekin gertatutakoa gaitzetsi du: “Espainiako Gobernuaren jarreraren, jardunaren eta talante demokratikoaren analogia bikaina: txapuzeroak. Txapuza hau da zoritxarrez Espainiako Gobernuak EPPKren iniziatiba garrantzitsuari eta preso ohien adierazpenari ematen dion erantzun negargarria da”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EPPK
2023-04-17 | ARGIA
EPPK-k berretsi du “denen sufrimendua” amaitzeko urratsak emateko prest dagoela

Apirilaren 17an Preso Politikoen Nazioarteko eguna dela eta, agiri bat kaleratu du kolektiboak, eta gogorarazi du urruntze eta sakabanaketa politika bukatu izana “luzaz itxarondako albistea” zela.


2021-07-27 | Mikel Asurmendi
Patxi Zabaleta: «Ez naiz EPPKren aurrean kokildu, ezta kokilduko ere»
Leitza (1947). Abokatua. Euskaltzaina. Idazlea -Eneko Aritzaren hilobia eleberria kaleratu berri du-. Herri Batasuneko kide historikoa eta Iruñeko zinegotzia izana. Nafarroako Legebiltzarreko parlamentaria eta Aralar alderdiaren koordinatzailea da egun. Patxi Zabaleta... [+]

2021-07-19 |
Presoak eta konfliktoa: ziegetako ahotsa
Urrunduak, sakabanatuak eta atzerriratuak ditugu euskal preso politikoak: 674 euskal herritar 88 kartzeletan. 674 ziega Euskal Herritik, batez beste, 724 kilometrora. Deportatuak bestalde, haietatik %2,2 baizik ez baita gure herrian aurkitzen.

Atzera pausoa kartzeletan... [+]


2020-07-03 | ARGIA
Marixol Iparragirreren askatasuna aldarrikatu dute bere aurkako epaiketaren aurrean

Uztailaren 8an eta 9an egingo da espainieratu zutenetik izango duen lehenbiziko epaiketa. Marixol Askatu ekimenak Iparragirreren askatasuna aldarrikatu du, egungo ziklo politikoan “epaiketa oro soberan” dagoela esanez.


2020-05-30 | ARGIA
EPPK: “Patxi Ruizen muturreko erabakiaren aurrean sektore jakin batek izan duen jokabidea oso larria da”

"Aipatu sektore horrek, EPPKko kide, EH Bildu, Etxerat, Sare eta Sorturi erasotzeko baliatu nahi izan du egoera hau guztia, Patxiren egoera konpontzeko ezer ez egitea egotziz eta, areago dena, egoera orokorraren errua ere leporatuz", dio Euskal Preso Politikoen... [+]


2019-07-08 | Hala Bedi
Jose Angel Ochoa de Eribe baldintzapean aske geratu da

Urkabustaizko bizilagunak gaixotasun larria du.


2019-04-17 | ARGIA
EPPK-k “beharrezkoak diren ekarpenak” egiten segituko duela berretsi du

EPPK-k  agiri berria plazaratu du Preso Politikoen Nazioarteko Egunean. Egoera “gordina” dela adierazi du, baina ez duela “atzera” eginen erran du ere.


Milaka pertsona presoen alde korapiloak deslotzeko eskatuz

Euskal presoen auziari konponbidea ematea eskatu dute larunbat arratsaldean milaka pertsonak Bilbon. Kalera Kalerak deitu zuen manifestaziora, eta Presoak kalera. Bada garaia lelopean egin da Casillatik Bilboko udaletxerainoko bidea.


Presoen aldeko elkartasuna irudikatu dute 11.000 lagunek Parisen

“Bakea Euskal Herrian, orain presoak” lemapean, 11.000 lagun batu dira Parisen arratsalde honetan. Euskal Herriko xoko guztietarik hurbildu da jendea eta guztien artean bete dute 10.000 manifestari biltzeko helburua. Alderdi eta kargu ezberdinetako hautetsiak ere... [+]


Herrira auzia: 600 urteko kartzela eskaera presoak babesteagatik

EPPK-ko presoak defendatzea arriskutsuagoa da XXI. mendeko Espainian frankismo gorrian baino. Edo haien aldeko lan politikoa egitea, haien eskubideez arduratzea edo beren senideak diruz babestea. Salbuespenezko dena da ETA doktrinak bizi-bizi dirau.


Euskal, espainiar eta frantses burgesiaren azken defentsa lubakia

Zer adierazi nahi dugu lerroburu horretan? Bada, beharrezko dutela aurrean duten euskaldunek funtsezko gaiei planto ez egitea. Hau da, Euskal Herria praktikan herrialde okupatu gisa onartzea, okupatzaileei aurre egin gabe.


EPPK, urratsez urrats askatasunaren bidean

Oso ausarta da EPPKren erabakia. Lehenbiziz bere bizitzan, badaki aurrerantzean bera izango dela bere buruaren guztiz jabe, ez duela ETArekin partekatu beharko ezer, molde batez edo bestez ETA desagertzera doalako eta presoek arduratu beharko dutelako beren etorkizunaz, beti ere... [+]


EPPK, urratsez urrats askatasunaren bidean

Oso ausarta da EPPKren erabakia. Lehenbiziz bere bizitzan, badaki aurrerantzean bera izango dela bere buruaren guztiz jabe, ez duela ETArekin partekatu beharko ezer, molde batez edo bestez ETA desagertzera doalako eta presoek arduratu beharko dutelako beren etorkizunaz, beti ere... [+]


EPPK-k hartutako erabakiaren inguruan

Alderdiek, kolektiboek edo espetxean nahiz “kanpoan” dauden militanteek hartutako jarrera politikoen aurrean dugun iritzia edozein dela ere, ideia, kokatze eta dinamika politikoei buruzko eztabaida, gure ustetan, gutxieneko irizpide batzuei loturik egon beharra dago.


2017-07-03 | ARGIA
ETAk aurten iragarri dezake bere desegitea

Hori da astelehen honetan Deia egunkariak argitaratu duena eta, honen arabera, erakunde armatuak urte bukaerarako eman dezake desagerpenaren berri.


Eguneraketa berriak daude