Atlético San Sebastian klubak oharra atera du ekainaren 23an gertatutakoaz eta tristura agertu du “salaketa larriak eta horren ondorioek sorrarazitako egoeragatik”. Oharrean dio kluba larunbatean bertan saiatu zela bi aldeak elkartzen, baina “Euskal Federazioak une hartan bertan garbitu zuen arazoa”. Gaur 19:00etan izango dute bilera klubak eta Euskal Triatloi Federazioak.
Ekainaren 23an Donostiako Emakumeen Triatloian parte hartu zuen kirolari batek salatu zuen probatik kaleratu zutela euskaraz aritzeagatik. Kaleratu zuen epaileak dio errespetua galdu eta mehatxatu egin zuela. Ondoko lerrootan duzue Atlético San Sebastián klubak argitara eman duen oharra:
“Atlético San Sebastian Klubak agiri honen bidez bere tristura adierazi nahi du iragan larunbatean, ekainaren 23an, Emakumearen 10. Triatloian izandako salaketa larri eta horren ondorioek sorrarazitako egoeragatik. Atléticok euskararen eta eleaniztasunaren alde dagoela azpimarratzen du, bere komunikazio, sare sozial eta ekintzek erakusten duten moduan.
Azken batean hau da egoera: kaltetutako triatleta bat dago, deskalifikatua izan zena, bere hitzetan, euskaraz hitz egiteagatik; eta epaile bat Triatloiko Euskal Federaziokoa, aurrekoa ukatu eta “ofizial bati begirunea galdu” izanagatik deskalifikatu zuela adierazten duena. Eta bide batez argitu nahi dugu epaile eta ofizialen izendapen eta kudeaketaren arduraduna Triatloiko Euskal Federazioa dela.
Larunbatean, partehartzaileak gertatua adierazi eta egoera argitzen saiatu ondoren, antolakuntza saiatu zen bi aldeak elkartzen, baina Euskal Federazioak une hartan bertan garbitu zuen arazoa. Hala eta guztiz, kaltetutako atletak Klubarekin harremanak izan ditu gertatua salatzeko. Azkenik, Club Atlético SSek bilera batera deitu ditu bihar arratsalderako eragindako alde guztiak”.
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]
ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.
Ba al dakizue frantses batzuk harritu egiten direla mugaren alde honetan ere euskaldunak bagaudela jakitean? Ba bai, harrigarria bada ere, behin, Donostian, frantses batzuei entzun nien sinetsi ezinik beren buruari galdetzen: “Saint-Sébastien est au Pays... [+]
"No entiendo, en castellano por favor" eta gisakoak ohikoak dira eskolako guraso Whatsapp taldeetan, baina Irungo Txingudi ikastola publikoan euskara hutsean aritzeko modu erraz eta eraginkorra dute, behar duenarentzat itzulpen sistema berehalakoa ahalbidetuta.
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]
Gabonetako argiak pizteko ekitaldia espainolez egin izanak, Irungo euskaldunak haserretzeaz harago, Aski Da! mugimendua abiatu zuen: herriko 40 elkarteren indarrak batuta, Irungo udal gobernuarekin bildu dira orain, alkatea eta Euskara zinegotzia tarteko, herriko eragileak... [+]
Manifestazioa goizeko 11:30ean izango da, Justizia Jauregian. Mugimenduak euskaldunon eskubideen alde eta auziperatuekiko elkartasunean luzatu du deialdia. Auziperatuek iazko Euskararen Egunean Baionako Justizia Auzitegian "Justizia Euskararentzat" pintaketa egin zuten... [+]
Eskola segregatua izan da Gasteizko Judimendi ikastetxe publikoa, hiri guztiko ikasleak hartu ditu, jatorri atzerritarreko familien seme-alabak. Baina A hizkuntza eredutik D eredura igarotzeaz gain, auzoak eskola bere sentitzeko eta auzoko familiak erakartzeko egindako... [+]
Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.
Irungo euskaldunen pazientziak gainezka egin du; haserre daude eta oraingoan ez dira "isilik geratuko". Gabonetako argiak pizteko ekitaldia erdara hutsean egin izanak hiriko 35 elkarte eraman ditu udalaren hizkuntza politika salatzera –aurrekari gutxi izango ditu... [+]
Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]
Korsikako legebiltzarkideek ezin dute Korsikako Asanblean korsikeraz hitz egin, Bastiako Auzitegiaren 2023ko epai baten arabera. Ebazpen horri helegitea jarri zion Asanbleak, baina debekua berretsi du orain auzitegi berak. Epaiak tokiko beste hizkuntzei eragiten diela ohartarazi... [+]