Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?


2024ko apirilaren 24an - 06:03
Azken eguneraketa: 09:32
Argazkia: eitb

Futboleko lehen mailako Athleticen gizonezkoen taldeak berriki irabazi duen Errege Kopa aitzakia harturik, eta futbolaren fenomenoaz hitz egiten hasi aurretik, komenigarria da aipatzea donostiar soziologo ez futbolzale baten analisi soziologiko labur bat besterik ez dela hau. Hargatik, “lorpen” honek askori eragiten dien poztasun mozkorraldiaz gozatzen jarraitu nahi duten horiei zorionak eman eta irakurtzen ez jarraitzeko eskatuko nieke. Hori ba, hemen agurtzen garenontzat, zorionak eta gozatu ospakizunez.

Irakurtzen jarraitzea erabaki duzuenontzat, kuriositate soziologikogatik zein morbosoagatik egin baduzue ere, aurreratu nahi dizuet, ospakizun egunetan gauden honetan, ulertezina egiten den masa aktibatzaile paregabea den gizonezkoen futbolaren fenomenoa (eta honen albo-kalteak bereziki) ulertarazten laguntzeko saiakera dela jarraian aurkezten den hausnarketa.Ezer ondorioztatu baino, gainera, galderak mahai gaineratzea bilatzen duen hausnarketa da hau, horiek, gainera, dilema edota dikotomia modura planteatuz. Gauzak, jakina den moduan, ez baitira zuri ala gorri, barkatu, zuri ala beltz. Gauzak konplexuagoak izan ohi dira.

Nolanahi ere, badirudi, termino soziologiko kuantitatiboetan zein kualitatiboetan, gizonezkoen lehen mailako futbolak fenomeno sozial modura duen aspektu deigarriena, horrenbeste pertsona mobilizatzeko eta, aldi berean, immobilizatzeko duen gaitasuna litzateke.

Mobilizazioari dagokionean, galdera da ea zerk erakartzen dituen horrenbeste pertsona futbol estadioetara eta honen bueltan ematen diren telebista emankizunetara? Galdera honi erantzuna ematen gizarte zientzialari asko eta asko saiatu badira ere, oraindik egun, erantzun bakar batek ere ez du masa fenomenoa den futbolaren erakarpen indarra bere osotasunean esplikatzea lortu.

"Gizonezkoen lehen mailako futbolak fenomeno sozial modura duen aspektu deigarriena, horrenbeste pertsona mobilizatzeko eta, aldi berean, immobilizatzeko duen gaitasuna litzateke"

Osagai ezberdinen artean, egungo futbol zaletasunean behintzat, bada belaunaldi arteko tradizio bat, askotan, aitona-amonetatik hasi, gurasoetatik pasa, eta lagunarteraino iristen dena.

Badago, ere, halako (ar)talde dinamika berariazko eta esanguratsu bat, zeina, ideologikoki, ekonomikoki, sozialki edo bestelako esparruetan zinez ezberdinak diren pertsonen arteko batura (bereziki gizonezkoen batura, eta hargatik (ar)taldearen ideia) “beste” horien guztien kontra guda figuratu bat egiteak sortarazten duen erakarpen indarretik eratortzen dela dirudien. Beharbada, kolektibitate “sinple” eta abegikor baten parte izateko aukera bakanetakoa delako futbol talde baten jarraitzaile izatea gure gizarte indibidualista konplexu honetan. Gu baten parte, modu zibilizatu (eta ez horren zibilizatuan) “gorrotatu” daitezkeen Haiek batzuen kontra eraikia. Erlijio postmoderno bat, akaso, bere liturgiekin eta San Mames estadioa ezaguna den bezala, bere katedralekin.

Baina mobilizazio izugarri honek, immobilizazio are handiagoko bat ezkutatzen du. Azken batean, eta populistatzat hartu badaitezke ere jarraian esango ditudanak, zergatik ez ditugu horrenbesteko irakidura eta zirrararekin emakumezkoen futboleko emaitzak ospatzen? Zergatik ez ditugu gizonezko futbolari homosexualak komunikabideen aurrean beren lorpenak beren bikotekideekin ospatzen ikusten –ez diot adierazpen formal bat egin behar dutenik, baina egongo badira, eta badira, beren bikoteekin modu natural batean medioen aurrean azaldu ahal izatea-? Edo, zergatik ez diogu erreparatzen mega kirol-ekitaldi hauek eragiten dituzten (gutxi batzuen) irabazi ekonomikoei gain, hauen inpaktu ekologikoari? Dala estadio erraldoien mantenuagatik, nola jarraitzaileen bidaiek eta ospakizunek eragiten duten kutsaduragatik, besteak beste.

Zer esan sortu, ahalbidetu, edota anplifikatzen dituen indarkeria adierazpenei buruz? Besteak beste, aipaturiko Gu-Haiek kontrako logikan oinarrituak seguruenik. Esan ohi da, kirolak, oro har, eta futbolak, konkretuki, gizarte kohesiorako bitarteko paregabea direla. Bai noski. Baina guztiz kontrakorako ere, eta azken denboran ikusten ari garen liskar ezberdinak (talde arteko jarraitzaile ultren artekoak, edota jokalariei zuzenduriko oihu arrazistak, esate baterako), horren adibide argia dira.

Hargatik, eta aitortzea gorroto badut ere, badirudi, gizonezko futbol profesionalaren inpaktu soziala azaltzeko panem et circenses-en modura betetzen duen funtzioari erreparatu behar diogula, eta Athleticen ospakizunen eta Euskal Autonomi Erkidegoko hauteskunde kanpainaren gainjartzea ikusirik, (im)mobilizazio dinamika honek luze joko duela dirudi.

Aurrekoan, beraz, gizonezkoen futbol partida bat irabazi egin zuen gizonezkoen Athleticek, bai, baina, berriro ere, gizarte modura, jasangarriagoa eta sozialki bidezkoagoa den bestelako eredu baterantz aurrerapausoak ematen jarraitzeko aukerak galdu genituelakoan ere banago. Baina jakina da, Athleticeko jarraitzaileak diren soziologoak izan ezik, eta barka diezadala hemen esandakoengatik nire maisu Aierdik, beste guztiak nahiko festa zapuztaileak izan ohi gara.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Futbola
2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Ekainean 20. urteurrena ospatuko du preso politikoen elkartasunezko Hendaiako futbol 7 txapelketak

Hogeigarren edizioa ekainaren 14an egingo da eta futbol partida, bazkari eta kontzertuz josia egongo da. 20 urtez presoekin elkartasunez lelopean ospatuko dute eguna, eta ekintza "bereziak" iragarri dituzte.


Espetxera bidali dute Ion Aranburu realzaleari Sorian egindako erasoaren harira atxilotuetako bat

Ion Aranburu koma egoeran eta ZIUan ingresatuta egon zen hainbat astez, erasoaren ondorioz.


analisia |
Save the Children, saldu bonbak (II)

Historia errepikatzen dela idatzi zuen Marxek, “lehenik tragedia gisa, gero fartsa moduan”. Armagintzaren eta militarismoaren inguruan errepikapen hutsa ez, espiralean goraka doan buklea ari gara bizitzen, fartsatik asko duena, eta tragedian amaitzeko gero eta aukera... [+]


2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


2025-03-20 | Gedar
“Ertzainek aita jipoitu zuten nire alboan, 65 urte ditu eta elbarria da”

Ertzaintzak martxoaren 13an Bilbon zauritutako bi pertsonaren testigantza jaso ditugu. Athleticen partidaren ostean larriki zauritu zituzten aita-semeak, borra-kolpeka, eta atxilo eraman zuten haietako bat. Furgonetatik ikusi zuen ertzainek nola egin zuten tiro jendearen kontra,... [+]


2025-03-15 | Jabi Elorza Antia
Txapela buruan

Iazko udan ere Alacant aldera hurbildu ginen eguraldi hobea aurkitu nahian eta, urtero bezala, egun batez, Benidorm erraldoian sartu ginen hango giroan murgildu, zerbait hartu eta seme-alabekin izozki edo gofre bat dastatzeko asmoz.

Hiri bitxia da, denetarik aurki dezakezu... [+]


Bi futbol taldek planto egin dute irain arrazisten aurrean Bizkaian eta partiduak bertan behera geratu dira

Gaztelueta C -Berango C gazteen futbol partidua bertan behera geratu zen Larunbatean. Jokatzen ari zirela Gaztelueta C taldeko gazte batek aurkariari "beltz zikin madarikatua" deitu zion. Gorengo erregional mailako Otxarkoaga-Iturrigorri partiduan ere... [+]


Iñigo Cabacas Herri Harmaila
“Jazarpena azken urte eta erdian areagotu da”

Iñigo Cabacas Herri Harmaila taldea eta Athleticen arteko harremana nahaspilatuta dago azkenaldian. Iñigo Cabacas Herri Harmailako Iñigorekin hitz egiteko aukera izan dugu astelehenean.


2025-01-08 | Onintza Enbeita
Garazi Murua. Taldeko kapitaina
“Gabarra ez da gizonezkoen sinbolo esklusiboa: guztiona da”

2002an ikusi zituen lehenengoz hamaika emakume kamiseta zuri-gorriarekin San Mamesen. Bere ametsa egia bihurtzeko aukerak errealak zirela ulertu zuen Garazi Muruak. Athleticeko nesken taldeko kapitaina izatera iritsi zen, baina lesio batek behar baino lehen ekarri dio... [+]


Real-PSG partiduan begian zauritutako beste pertsona baten kasua berriz irekitzeko agindu du auzitegiak

Donostian 2024ko martxoan jokatutako futbol partiduaren aurretik Ertzaintzak egindako kargetan, Amaya Zabarte zaleaz gain bigarren pertsona bat zauritu zuten, ustez foam pilota batekin begian jota. Orain, kasu hori ere ikertzeko agindu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak.


Amaya Zabarte zauritu zuten ertzainen arduradunak identifikatu nahi ditu epaileak

Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.


Ertzaintzari “erantzukizunak” eskatu dizkio Realak, foam jaurtigailuz zaurituriko zalearen kasuan

Jokin Aperribay Real Sociedadeko presidenteak azaldu du gertaturikoa “argitzeko” eskatu diola Polizia autonomikoari. Zauritutako Amaia Zabarteren familiak klubari egotzi dio publikoki ez gaitzestea erasoa.


60.000 euroko isuna ezarri diote ‘Indar Gorri’ profilaren kudeatzailari

Sare sozialetan ustezko mezu xenofoboak, gorrotozkoak eta indarkeria bultzatzen dituztenak zabaltzea egotzi diote. Osasunari ere 20.000 euroko isuna ezarri dio Indarkeriaren Aurkako Batzordeak Sadarren jokatutako Bartzelonaren aurkako Ligako partidan ikusleen egonaldia... [+]


2024-11-13 | Julene Flamarique
Absolbitu dituzte Espainiako futbol selekzioaren zaleak jazartzea leporatu zieten Indar Gorriko kideak

2022ko urrian Iruñeko Sadar futbol zelaian jokatu zen Espainiako eta AEBetako emakumezkoen futbol selekzioen arteko partiduko zaleak iraintzea eta jazartzea leporatu zizkioten hainbat laguni. Epaiketa egin berri da eta akusatuak absolbitu ditu Iruñeko Zigor Arloko... [+]


Eguneraketa berriak daude