Ate birakariak: Gasteizko klinika pribatu bateko zuzendari izango da Gotzone Sagardui

  • Vithas San José klinikak fitxatu du Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia, kargu publikoa utzi eta urte eta erdira.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko urtarrilaren 10ean - 07:00

Urte eta erdi baino ez da igaro Eusko Jaurlaritzako aurreko legegintzaldia amaitu zenetik eta, beraz, sailburuak aldatu zituztenetik. 2020ko irailetik 2024ko ekainera bitartean, Gotzone Sagardui jeltzale bilbotarra izan zen Osasun Saileko burua EAEn, eta aski kritikatuak izan ziren bere eskutik ezarritako hamaika neurri: osasun-zerbitzuen murrizketa eta horiek enpresa pribatuen bidez emateko mugimenduak, 2030 Plana deiturikoa, COVID-19aren pandemiaren kudeaketa, eta abar.

Jaurlaritzako kargu publikoa utzi eta Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU/UPV) bere ibilbideari berrekin ostean (plaza publiko bat dauka bertan), egindako merituak probestu eta enpresa pribatura jauzi egin du Sagarduik. Asteazkenean jakinarazi zuten Gasteizko Vithas San José klinika pribatuak fitxatu duela: bertako mediku-zuzendaria izango da sailburu ohia.

Honakoa ez da EAEko politikariek ate birakarien bidez enpresa-mundu pribatura salto egiten duten aurreneko aldia, nahiz eta, teorian, batzorde bat dagoen horrek kargu publiko bat izatearekin edo eduki izanarekin sortzen duen "bateraezintasuna" identifikatzeko. Dena den, Jaurlaritzak ez du 2023tik berritu enpresa pribatuetan muturra sartzea lortu duten kargudun ohien zerrenda; web-orrian eguneratu beharko lituzke halako mugimenduak. Sagarduiren kasuan batzorde horrek emandako ebazpena ere, noski, ez dute argitaratu.

Jon Darpon Osasun sailburu ohia, 2019an Osakidetzarako oposizioei lotutako polemika zela-eta dimisioa eman bezain pronto, Eurasia taldean eta Keralty Health aseguru pribatuan sartu zen. Sail horren parte izandako Ibon Etxeberriak, berriz, Osakidetzako anbulantziak kudeatu izan dituen enpresa nagusian lortu zuen kargu bat, Grup La Paun hain zuzen (ezaguna da konpainia horrek nola urratu dituen langileen eskubideak eta osasun-zerbitzua bera). Administrazio sailburuorde izandako Fatima Ansotegi, Kalitateko zuzendariorde ohi Mayte Bacigalupe edo EAJko presidente izandako Josu Jon Imazen kasuak ere ezagunak dira, enpresa pribatuetan hasitako jardunagatik. Imaz Repsoleko buruetako bat da gaur egun, eta enpresarien interesen ordezkari fidel.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ate birakariak
2020-07-15 | Mikel Eizagirre
PP utzita, Alfonso Alonsok José Blanco PSOEko ministro ohiaren aholkularitza enpresa zuzenduko du

EAEko PPko buruzagi ohiak ez zuen izendapenaren berri eman nahi azken hauteskundeak igaro arte, bere alderdi ohiaren emaitzetan ez eragiteko. Ez du askorako balio izan dena den, Iturgaiz buru zuen zerrendak lorturiko emaitza eskasak ikusita.


Ezetz asmatu Zubietako Arkaitzerrekan hildako arrainen misterioa nork argitu behar duen

Gipuzkoako erraustegitik behera doan Arkaitzerreka errekan ehunka aingira eta arrain aurkitu dituzte hilda joan den larunbatean. Geroztik jakin denez, Uraren Agentziak hartu du bere gain ikertzea horren jatorriarekin zerikusirik ba ote duen Gipuzkoako Ingurumen Parke deituan... [+]


2019-12-04 | ARGIA
Darpon fitxatu duen enpresak 350.000 euro jaso ditu Jaurlaritzatik azken hiru urteetan

Aurtengo martxoan dimititu zuen Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, Osakidetzako oposizioetan detektatutako irregulartasunak medio. Ondoren, enpresa pribatura pasa zen. Orain, Darpon "fitxatu" zuen enpresak eta haren ingurukoek jasotako diru publikoa... [+]


Darpon Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia osasun aseguru-etxe pribatu batean hasi da lanean

EH Bildu eta Elkarrekin Podemos alderdiek eta ESK eta LAB sindikatuek “ate birakarien” kasu berri bat dela adierazi dute.


2018-09-17 | Zero Zabor
Karrantzako Minda usteletik Zubietako erraustegira: nork ikertu behar ditu EAEko ate birakariak?

Bizkaiko Entzutegiak erabaki berri du Karrantzako Minda araztegiaren kiebrak badituela errudunak eta Bizkaiko bailara honetako azienden simaur-isuriak birziklatzeko proiektua antolatu zutenak kondenatu ditu, tartean Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza saileko zuzendari postutik... [+]


2018-05-15 | Axier Lopez
Josu Bergara (EAJ) Garraio eta Obra Publikoen sailburu ohiaren enpresari esleitu diote Donostiako AHTren geltokiko obra, 861.000 euroan

Arantxa Tapia Lakuako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak, Eneko Goia Donostiako alkateak eta Iñigo de la Serna Espainiako Sustapen ministroak Donostiako Norteko geltokiaren birmoldaketa proiektua aurkeztu zuten astelehenean, Donostiako udaletxean. Obraren... [+]


Rikardo Barkala: zein da Bilboko Portuko atezain berria?

Bilboko Portuko Agintaritzak Rikardo Barkala (Portugalete, 1955) izendatu du erakunde horretako presidente izateko. Kargua hartzerakoan nabarmendu dute pertsona “egokia” dela Bilboko portuan agintzeko, merkataritza itsasontzi kapitain ibili izan zelako.


Eguneraketa berriak daude