Talka proiektuak espazio berria okupatu du Gasteizko Alde Zaharreko Korreria kalean eta abenduaren 7an zabaldu ditu bere ateak. Orain aste osoko egitaraua jarriko dute martxan espazioari bizia emateko.
Badira egun batzuk Korreria kaleko 33. ataria okupatu zutela, duela ia urtebete Alaba Belasko jauregiaren okupazioarekin abiatu zen Talka proiektuari segida emanez. Abenduaren 7an zabaldu ditu ateak berriz Talkak, nahiz eta azaldu duten egunak daramatzatela barruan, eta aste osoko egitaraua aurkeztu dute espazioari bizia emateko. Oinarritik hasi nahi dute lanean, pixkanaka emakume, bollera eta trans ororentzat espazio bilakatzeko, “elkarzaintza-sarea eta elkar-sostengurako espazio” izateko.
2018ko abenduaren 15ean egin zen publiko lehendabizikoz Talka proiektua, Zapatari kaleko Alaba Belasko jauregia okupatu ostean. Aurtengo otsailean desalojatu zuen Udaltzaingoak Gasteizko gune autogestionatu ez-mistoa. Proiektuak, ordea, bizirik jarraitu duela azaldu dute Talkako kideek, proiektua ez baita espazio batera mugatzen, haratago, “auzo boterea eta auzo defentsa feminista” eraikitzeko tresna da.
Sistemarekin talkan
“Sisteman arrakala bat” sortzeko asmoarekin ekingo diote Talkako kideek proiektuaren ibilbide berri honi: “Gure bizi eta gorputzak berreskuratzeko sistema arrakalaz bete behar dugu” azaldu dute, “Sistema kapitalista, kolonial, heteropatriarkalaren baitan ez gara seguru egongo eta hau irauli arte ez gara askeak izango”.
Horretarako, instituzioetatik haratago kontra-botere eremuak sortzeko beharra azpimarratu dute Talkatik, instituzioen parlamentarismotik aldendu eta, autoantolakuntza onarri, kalean eragiteko apustua eginez. Instituzioek feminismoa aurpegia zuritzeko tresna bezala erabiltzea salatu dute, feminismo ezkertiar, iraultzaile eta erradikala aldarrikatuz. Feminismoa gatazkarik gabe ezin dela ulertu adierazi dute Talkako kideek, feminismoa zapalkuntza ororen kontra altxatzea baita. Zentzu berean feminismoa kapitalaren mesedetan dagoen produktu bat ez dela azpimarratu dute.
Sare sozialetan jakitera eman dute ez dela ausazko aukeraketa izan, lokal horren atzean Gasteizko Udalaren utzikeria eta negozioak azaldu dituzte.
Aste osoko egitaraua
“Ataketatik elkar bizitza” lelopean aste osoko egitarau mamitsua aurkeztu du Talkak okupatutako espazio berriari bizia eman eta proiektuarekin aurrera jarraitzeko. Abenduaren 8tik aurrera auzolanek, asanbladek, tailerrek edota kontzertuek beteko dute Zapatari kaleko espazio autegestionatu berria. Egunero burutuko dituzte ekintzak, Gasteizko emakume, bollera eta trans guztiei luzatu diete bertaratzeko gonbitea, ekimenetan parte hartu eta espazioa berea defendatuz.
Asteko egitarauari abenduaren 15ean emango diote amaiera, Talkaren lehenengo okupazioaren urteurrenean. 12:00etan argazki masiboa aterako dute Alaba Belasko jauregian eta, ostean, brindisa egingo dute Talka berrian.
Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]
70 urteko emakume bat eta bere biloba bota zituzten euren etxetik, baina hura bereganatu dute berriz. Etxea defendatzeko konpromisoa azaldu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.
Joan dira All In Da Hauseko hiru final aurrekoak. Oñati, Gernika eta Hendaiako Gaztetxeetaraino iritsi da freestyle txapelketaren bederatzigarren edizioa. Orain arte egindako bide honen balorazio positiboa egiten dute antolatzaileek, "Euskal Herriko txoko hauetan,... [+]
Gaur, behin betiko bozkatuko da okupazioaren aurkako lege-aldaketa kongresuan. Atzo, Eusko Jaurlaritzaren aurrean elkarretaratzea egin dute hainbat gaztetxeetako kideek; aldarrikatu dute "okupazioaren aurkako kriminalizazio oro gelditzea, eta okupazioaren aurkako neurri... [+]
Kaletik Gaztetxera asanbladak ostiralean jakinarazi zuen lehengo Correos birjabetu duela, Gaztetxe bilakatzeko. Hainbat ekimen antolatu dituzte bertan azken egunetan, eta jende andana bertaratu da.
Bertan behera geratu da Barakaldoko epaitegian egingo zen Sastraka Gaztetxeko bederatzi kideren aurkako epaiketaren ahozko saioa. Akusatuen defentsak egozten zaien okupazio delitu arinaren preskripzioa planteatu du, eta Fiskaltzak karguak erretiratu ditu.
Urtebetez egon da Gasteizko Alde Zaharreko frontoi okupatua itxita, 2023an kazkabar ekaitz batek teilatua apurtu ostean. Pozik daude pilotalekua kudeatzen duen Txapa Ahotsa asanbladako kideak, konponketa prozesuak erakutsi dielako pilotalekua “espazio garrantzitsua”... [+]
Dutxa Etxea zena 2013an itxi zuten Javier Marotoren alkatetza garaian, “integrazio arazo bat” zela argudiatuta. Uztailaren 22an auzoko zenbait eragile eta bizilagun Alde Zaharreko lokalean sartu ziren Herri Labanderia izeneko garbitegia martxan jartzeko. Udaltzaingoa... [+]
Bilboko AZET plataformak pisu turistiko bat okupatu zuen atzo, auzoaren turistifikazioa salatzeko.
Lokalaren jabeak eta Ertzaintzak desalojatu eta hesitu egin dute Jardun Koordinadorak maiatzaren 1ean okupatu zuen Kantauri espazioa. Jauregi Jenerala kalean dago lokal hori, eta bi hilabetez egon dira Jardun Koordinadorako kideak bertan, hainbat gorabehera izan badituzte ere.
Iaz, Señora Sariketa irabazi zuenean, Maider Arregik “inporta zaizkion jendea eta kausak” aipatu nahi izan zituen agurrean: “Infernu auzokoak, bollerak, marikak, AHTren kontra dabiltzan lagunak, okupazioaren aldekoak…”. Horiek denak eta... [+]
Zazpi urtetik gora okupatuta eman ondoren hustu egin dute Aiztogile kaleko 92. zenbakia.
'Desokupa kanpora' lelopean, elkarretaratzea egin dute larunbatean, etxebizitzaren aurrean.
Apirilaren 18rako zegoen ezarrita desalojoa, eta lurrak defendatzeko asmoz bertaratu ziren hainbat pertsona. Ertzaintza, baina, ez zen joan, eta auzitegiek jakinarazi dute atzeratu egin dutela huste saiakera. Desalojoa gelditzea lortzen duten bigarren aldia da.