Xixon hiriko udal batzak gehiengoz erabaki du herri-lurrak "eukaliptorik gabeko" eremu izendatu eta dagoenekoz horietan landatutakoak ebakitzen hastea. Izquierda Unidak aurkeztutako proposamenak PPren kontrako botoak bildu zituen; honek ezkerreko hautetsiei aurpegiratu die eukaliptoaren aurka "aurriritzi ideologikoengatik" daudela.
Portugaldik hasi eta Gipuzkoarainoko itsas bazter guztian dago auzitan azken urteetan basoa baino zuhaitz-monolabore bihurtu den eukaliptoa, ingurumenarentzako dakartzan kalte ugariengatik. Oraingoan Asturiasko Xixon hirian (270.000 biztanle) udal batzak izan du eztabaidagai eta erabaki du udalarenak diren lursailetatik kanporatzea eukaliptoa eta lehendik aldatuak ebakitzen hastea.
Urrats txiki bat da Xixonen udal eremuan zuhaitz inbaditzaile honek hartu duen indarra pittin bat kontrolatzeko. Zeren eta jabe pribatuak dauzkaten eukalipto sail zabalei dagokienez, zinegotziak ez baitira askoz aurrerago joatera ausartu, eukaliptoa hobeto kudeatzeko plan bat abiaraziko dutela erabakitzeaz gain. Lursail pribatuetako eukaliptoei eskua sartzea kostako zaie agintariei, Atlantiko eta Kantauriko kostalde osoan paperaren eta egur merkearen lobbyek daukaten indarra ikusita. Xixongo udalerriak, EFE agentziaren arabera, 3.000 hektarea baso omen dauzka eta horietatik 2.000 dauzka eukaliptoak hartuta.
Asturiasko ekologisten arabera, Asturiasen ere urte gutxitan orokortu da eukaliptoa, nahiz eta oraindik horren monolaborea ez iritsi Galizian daukan larritasunera. Asturiasko lurretatik 70.000 hektarea omen dauzka hartuta eukaliptoak, hau izanik eskualdeko zuhaitz mota ugariena. Gaur Asturiasek indarrean daukan basoen legeak 2050erako aurreikusten zuen eukalipto kopurua dagoenekoz gainditua zeukan... 2018an.
“Dirua landatu, miseria jaso” leloarekin, Berangoko (Bizkaia) metro sarreratik hasiko du Sukar Horiak eukaliptoen monolaborantzaren aurkako mendi martxa, goizeko 11:00etan.
Baso Biziak plataformak 2021ean sortu zenetik orain arteko balorazioa egin du apirilaren 22an Elgetan. Ibilbide honetan zehar, basogintza eredu berriari buruzko mozioak aurkeztu dituzte hainbat udaletan eta 2021ean Udaletako mozioen gida osatu zuten, bide hori jorratu nahi duen... [+]
Lurraren Askapen Fronteak hedabideetara bidali duen oharrean eman du apirilean egin duen ekintza zuzenaren berri. Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan, Hernani eta Arano artean kokatutako landaketa industrialean 3.000 eukaliptotik gora eraitsi ditu, argudiatu duenez, "bertako... [+]
20 ekintzaile inguru 25 hektareako jabetza pribatu batean sartu dira, eukaliptoak moztuz eta hesiak apurtuz. Eukaliptorik ez, haritza bai! mendi martxa bertatik igaro da, eta herritarrek dozenaka haritz landatu dituzte eukaliptotik askatutako eremuan. Ekintzaileek ekintza... [+]
Eukalipto kopurua ia boskoiztu egin da azken urteetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Aranzadiko eta EHUko adituek egindako ikerketaren arabera, zuhaitz horren hedapenak kalte egingo lioke Euskal Herrian ingurumenari, eta intsinis pinuaren tokia hartzen badu, epe motzean mendi... [+]
Kolore Guztietako Basoak elkarteak salatu duenez, gaitzak jotako pinuaren ordez baso eremu gehiena eukaliptoekin ordezkatzeko dinamikarekin Bizkaia daramate Portugalen begien bistatik kendu nahi duten eredu berera. Zehazki Bizkaiko Foru Aldundiko agintariei egozten die gertatzen... [+]
Antzuolako Udalak, Eukaliptoa, eta lurrarentzat zein bioaniztasunarentzat kaltegarriak diren gainontzeko espezie guztien landaketak saihesteko, bere esku dagoen guztia egiteko konpromisoa hartu zuen astearteko ohiko osoko batzarrean.
Eguzkitik landa eremuko lurjabeei eskatzen diegu, honelako zuhaitz espezieak, ingurumenerako kaltegarriak direnak, eukaliptoa esate baterako, alde batera utzi ditzatela. Diru iturri azkarretan soilik pentsatzeari utzi eta bere lurraren emankortasuna eta ingurumen kalteak ere... [+]
Egurraren sektoreko enpresek jardunaldi bat antolatu zuten joan den ostiralean Hernanin, jarraitzen duten baso-kudeaketa ereduari euskarri zientifikoa eman nahian. Eta fundamentuzko ezer esan ez zen hitzaurrearen ondoren, saiatu ziren gure lurraldea gero eta sarriago estaltzen... [+]
Larunbatean, martxoak 23, Basoen Munduko Eguna dela eta, aldarrikapen giroan ospatzeko kanpaina antolatu dute Galizian: bertako mendi eta ibarretan monolabore bilakatua diren eta azken aldian sekulako suteak eragin dituzten eukaliptoak erauziko dituzte egun eta ordu berean, baso... [+]
Behar bezala zaindutako 15 urteko gaztainondo batek, 6.000 eta 8.000 euro arteko produktua sor dezake urtean hektareako. Eukaliptoz beteriko tamaina bereko eremu batek ordea, 1.000 eta 2.000 euro artean, Info Asturiesen webgunean irakur daitekeenez.